2021ko maiatzaren 18a

Enpresen erantzukizun sozialeko eskualde erreferente gisa indartzearen eta enpresek beren aukera guztiak aprobetxatzearen aldeko apustua egin du Nafarroak

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak InnovaRSE kudeaketa-sistemaren arrakasta nabarmendu du, Foru Gobernuak abian jarria eta enpresen kopuru gero eta handiagoak babestua
Irujo kontseilariak enpresako gizarte arduraren inguruko jardunaldia ireki 
du.
camera_alt Irujo kontseilariak enpresako gizarte arduraren inguruko jardunaldia ireki du.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak enpresen erantzukizun sozialeko (EES) erreferente bilakatu nahi du Foru Komunitatea, gizarte eta enpresa iraunkorragoak eta inklusiboagoak lortzera bideratutako politika publikoen bitartez. Helburu hori aintzat hartuta, Foru Exekutiboak, Nafarroako Negozioekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu du erantzukizun sozialak era guztietako erakundeentzat ekar ditzakeen erronkak eta onurak aztertzeko, enpresa handietatik hasi eta erakunde txiki, autonomo eta erakunde publikoetara bitarte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza)