2021ko maiatzaren 17a

Kultura Departamentuak ia 167.000 euroko beka deialdia egin du ikasketa artistikoak zabaltzeko

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da

Kultura eta Kirol Departamentuak, Kultur Ekintza Zerbitzuaren bidez, 166.825 euroko "Ágorart-2021" arte-ikasketak zabaltzeko beken deialdia onartu du, Eskaerak egiteko epea astelehen honetan hasi eta ekainaren 11n amaituko da.

Zortzi beka eskaintzen dira deialdian: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere. Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan

Laguntza hauen onura publikoaren helburua, batetik, bekadunek Foru Komunitateko kultura- eta arte-mailaz kanpora proiekta dezaketen irudian oinarritzen da, eta, bestetik, bekadunek eskuratutako ezagutzetatik prestakuntza-proiektuak amaitu ondoren atera daitekeen aprobetxamenduan.

Onuraduna izateko beharrezkoa izango da nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta egoera horri eustea bekak irauten duen bitartean eta 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Gainera baldintza hauetako bat bete beharko da: Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa titulu ofizialaren jabe izatea.

Salbuespenez, beste instituzio batzuek emandako tituluak onartuko dira, Hezkuntza Ministerioak homologatuta ez badaude ere. Salbuespen hori arte eszenikoen kasuan aplikatuko da, deialdiaren oinarriak jasotzen dutenez.

Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkezten ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Eskabideak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko, sinadura elektronikoa beharko da.