2021ko maiatzaren 13a

Zientzia gazteei gerturatzeko zinema bira zazpi herrietara iritsiko da

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoak sustatutako eta foru Exekutiboak lagundutako dokumentalen bira liburutegi publikoetan gauzatuko da

Zazpi herrietara iritsiko da gazteei zientzia gerturatzeko zinema gira. #LabMeCrazy! Science Fmil Festival lemapean, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoak jarraipena emango dio erakunde horrek antolatzen duen nazioarteko zientzia zinema jaialdiari. Ekintzak, foru Exekutiboaren, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuaren bitartez, eta Nafarroako Liburutegi Sare Publikoaren laguntza du.

“Nazioarteko #LabMeCrazy jaialdiak zinema zientifikoaren dokumental eta ikus-entzunezko onenak saritzen ditu eta bere helburuen artean dago herritarrei zientziarekiko gure pasioa transmititzea. Ekimen honen asmoa da zientzia Foru Komunitate osora hurbiltzea, udalerri bakoitzera dokumental ikusgarrienak eramanez”, adierazi du Ignacio Lopez-Goñi Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoko zuzendariak.

Ildo horretatik jarraitu du Juan Cruz Cigudosa Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak zeinek azpimarratu duen “zubiak eraikitzeko” beharra zientzia eta herritarren artean, bereziki gazteriaren aurrean. Zentzu honetan, ezagutza espezializatua eskuragarri bihurtzearen garrantzia nabarmendu du. “Horregatik balorazio positiboa egiten dugu hau bezalako ekimenekin, zeinek proiekzio ezberdinen bitartez, alditan gazteriaren eta ezagutza zientifikoaren existitzen den distantzia ezabatzeko ahalegina egiten duten, horrela STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak bokazioen hedapena eragin ahal izanik”, arbuiatu du.

Programa Vianan jarriko da abian, maiatzaren 19an, gero jarraitzeko Lizarran (ekainak 14), eta Faltzesen (irailak 21), Mendabian (urriak 5), Tafallan (azaroak 2), Ribaforadan (abendak 14) eta San Adrianen (urtarrilak 18).

Zientziaren hedapena sustatzeko helburuarekin, dokumental ezberdinetan lantzen diren gaiak dira zientzia kolaboratzailea, ekologia, gizakia eta natura, emakumea eta zientzia, edo edizio genetikoa. Jaialdiko zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea den Bienvenido Leonen esanetan “bira hau osatzen duten filmak #LabMeCrazy-ko finalistak dira. Lan oso bereziak dira, mundu osoan ospatutako jaialditan sari ugari lortu izan dituztenak. Kontatzen dituzten istorioek frogatzen dute zientzia zoragarria izan daitekeela. Uste dut pertsona ugari liluratuko dituztela”.

Zikloa zabalik dago edonorentzat, aforoa osatu arteko doako sarrerarekin, aldez aurretik sarreran erregistratu behar izanik. Proiekzioak 17.30etan hasiko dira eta amaitzean solasaldi bat garatuko da, Nafarroako Unibertsitateko pertsona aditu baten eskutik. 

Aurreikusitako dokumentalak

Vianan maiatzaren 19an emango den lehenengo proiekzioa “The Serengeti Rules” (Serenguetiko legeak, J.B. gaztelaniaz azpititulatuta) izango da, David Galicia irakaslearen eskutik garatuko den solasaldiarekin.

Lizarran proiektatuko da ekainaren 14an “The Last Artifact” (Azken artefaktua, J.B. gaztelaniaz azpititulatuta) lana, Arturo Ariño irakaslearen eskutik garatuko den solasaldiarekin.

Jada irailean, hilak 2an, Faltzesen emango da “Human Nature” (Giza Natura, J.B. gaztelaniaz azpititulatuta), Ujue Moreno ikertzailearen eskutik garatuko den solasaldiarekin.

Mendabian, urriaren 5ean, proiektatuko da “My Octopus Teacher” (Olagarroa nire maisua, J.B. gaztelaniaz azpititulatuta), Biologian doktorea den Maria Casasen eskutik zuzendutako solasaldiarekin.

Azaroren 2an zikloa Tafallara lekualdatuko da , “The Serengeti Rules”en proiekzio berri batekin.

Zikloak jarraitzen du abenduaren 14an Ribaforadan amaitzeko urtarrilaren 18an San Adrianen, “My love affair with the Brain: the life and science of Dr. Marian Diamond” (Nire abentura garunarekin: Marian Diamond Doktorearen bizitza eta zientzia”. J.B gaztelaniaz azpititulatuta) lanaren proiekzioarekin, eta Ignacio Lopez-Goñi zientzia katedradun eta dibulgatzailearen eskutik garatuko den solasaldiarekin osatuko da.