2021ko maiatzaren 13a

2022rako lan-egutegiko jaiegunak ezarri ditu Nafarroak

Abenduaren 26a, astelehena, jaieguna izango da eta igandean, hilak 25, egingo da Gabonetako jaia. 

Datorren urteko lan egutegian, 2022an, sartzen diren jaiegunak finkatu ditu Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez, 14 egun baliogabeak izango dira guztira, eta horietako bi herriko jaiei dagozkie. Horietako bat abenduaren 3a izango da, Nafarroaren Eguna, Foru Gobernuak komunitate osorako egun baliogabe gisa finkatu duena.

Datorren urterako, oro har ondorengo jai-egunak ezarri dituzte:

- Urtarrilak 1: Urte Berri Eguna.

- Urtarrilak 6: Errege Eguna.

- Apirilak 14: Ostegun Santua.

- Apirilak 15: Ostiral Santua.

- Apirilak 18: Pazko Astelehena.

- Uztailak 25: Santiago apostolua.

- Abuztuak 15: Ama Birjinaren Jasokundea.

- Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

- Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

- Abenduak 3: Frantzisko Xabierkoa.

- Abenduak 6: Konstituzio Eguna.

- Abenduak 8: Sortzez Garbia.

- Abenduak 26: Gabonetako bigarren jaia.

Egun horiei beste tokiko jai-egun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko jaien arabera ezarri ahal izango duena. Udalek beren proposamena egin beharko diote Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari azaroaren 15a baino lehen, eguna eta oroitzapena adierazita. Udalaren barruko kontzejuak egonez gero, horien jaiak ere adierazi beharko dira.