NPEren baldintzazkotasun indartua

Nekazaritza Politika Erkideak (NPE) erreforma handia izan du, eta 2022. urtera arte aplikatutako baldintzazkotasun-sistemari eragin dio, ingurumen-anbizio eta klima-anbizio handiagoa, elikagaien segurtasuna, animalien ongizatea, nekazaritza-lurraren mantentzea eta osasun publikoa sartu baititu.

Horrela, landa-garapeneko zuzeneko ordainketak eta urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen dituztenek errespetatu behar dituzten betebeharrak sortzen dira, laguntzak beren osotasunean kobratu ahal izateko.

Bi motatako betebeharrak dira: nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak (NIBEak) eta kudeaketako legezko betebeharrak (KLB), biak ere jasota baitaude Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 7/2024 Foru Aginduan (68/2024 Foru Aginduak aldatu zuen arau hori). 

Nekazaritza eta ingurumen baldintza egokiak (NIBE)

Honako neurri hauek ezartzen dira:

1. NIBEa. Larre iraunkorrei eustea, eskualde mailako nekazaritza azalerarekiko larre iraunkorren proportzio batean oinarrituta, 2018ko erreferentzia urtearekin alderatuta. %5eko gehieneko murrizketa erreferentziako urtearekin alderatuta.

2. NIBEa. Hezeguneak eta zohikaztegiak babestea

3. NIBE. Uztondoak erretzea debekatuta dago, arrazoi fitosanitarioengatik izan ezik. Honako betebehar hauek bete beharko dira.

4. NIBEa. Ur-ibilguen bazterretan babes zerrendak sortzea. Gai kaltegarrien perkolazioa eragin dezaketen ureztatze-kanal handiak dituzten eremuetan, babes zerrendak 1 m-ko zabalera izan behar du.

5. NIBEa. Laborantzaren kudeaketan, lurzoruaren degradazio eta higadura arriskua murriztea, maldaren inklinazioa kontuan hartuz. Nahiz eta malda %10ekoa edo handiagoa denean, malda terrazen edo zapalden bidez konpentsatuta dagoenean izan ezik, debekatua dagoen lurra malda handieneko norabidean lantzea, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen landatutako zurezko laboreen kasuan, landaketa esparruak ez badu aukerarik ematen malda handieneko norabidearekiko zeharka lantzeko, utziko da maldaren norabidean gainazaleko laborantza bertikala egiten.
Lurra maldarekiko norabide perpendikularrean lantzeko obligazioak makineria iraultzeko arriskua eta, ondorioz, langileentzako bizitzarako arriskua ere dakarten kasuetan, baimena eskatu beharko zaio agintaritza eskudunari lanak maldaren norabidean egiteko.

6. NIBEa. Lurzoruaren gutxieneko estaldura, garai kalteberenetan zoru soilduak saihesteko.

Belarki-laboreak

Uzta biltzen den egunetik irailaren 1era bitartean lurra irauliz goldatzeko edo sakoneko laborantza egiteko debekuari dagokionez, honako salbuespen hauek ezarri dira neguko belarki-laboreak ereiten diren nekazaritza-lurretan:

  • Kanpaina berean bigarren aldiz erein behar diren lurzatiak, irailaren 30a baino lehen egiten bada.
  • Ongarri berderako laboreak dituzten lurzatiak edo medeagarri organikoak aplikatzen zaizkien lurzatiak.
  • Herriguneen eta 10 hektarea baino gehiagoko zuhaitz-masa jarraituen mugakide diren lurzatiak.
  • Salbuespenezko egoerak, teknikari eskudun baten txosten baten bidez justifikatzen badira.

Zurezko laboreak

  • Urritik martxora bitartean landare-estalkia mantentzeari dagokionez, % 10eko edo gehiagoko batez besteko malda duten alorretako zurezko laboreetan, estalki horrek laboreari kalte egiten badio edo laborea biltzea galarazten badu, kentzeko baimena eskatzen ahalko zaio agintaritza eskudunari.
  • Zurezko laboreak erauzteari dagokionez, ezin izanen da zurezko laboreen oinik erauzi, baldin eta % 10eko edo gehiagoko malda duten esparruetan kokatuta badaude, agintari eskudunak haiek ordeztea baimendu ezean.

Lugorriak

  • Lugorrietan, lurrazaleko landare-materialaren % 30eko gutxieneko estalkia mantendu beharko da lurra landu ondoren. Larratzea baimenduta dago. 
  • Beharkizun hori betetzetik salbuetsita egonen dira ekoizpen ekologiko ziurtatua duten lurzatiak, bi urtetik behin ustiatzeko sistema duten lurzatiak edo salbuespenezko egoeretan daudenak, txosten tekniko batean hala justifikatuz gero. 
     
7. NIBEa. Alorretako txandakatzea, urpeko laboreetan izan ezik. 2024rako, dibertsifikazioaren baldintza bete beharko da.

8. NIBEa. Paisaiako elementuak mantentzea eta heskaiak eta zuhaitzak moztea debekatzea hegaztien hazkuntza- eta ugalketa-garaian. Hegaztiak hazi eta ugaltzeko garaia martxotik abuztura bitartekoa dela ezartzen da (bi hilabete horiek barne).

9. NIBEa. Natura 2000 guneetan, ingurumenari dagokionez  larre iraunkor sentikor deklaratutako larre iraunkorrak bihurtzeko edo goldatzeko debekua.

10. NIBEa. Ongarritze jasangarria, nekazaritza-lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1051/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Nekazaritzako lurzoruen nutrizio iraunkorrari buruzko Errege Dekretu honetan ezarritako egutegiaren eta baldintzen araberako betebeharrak bete beharko dira.

Kudeaketako lege betekizunak (KLB)

Klimari eta ingurumenari, zoosanitateari, fitoosasunari eta animalien ongizateari buruzko baldintzak barne hartzen dituzte. Abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuan ere jasotzen dira, eta honela laburbil daitezke:

Eremua: Klima eta ingurumena 

1. KLB.  Ur-politikaren eremuan jardutea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/CE Zuzentaraua)

  • Ureztatzeko ura erabiltzeko eskubidearen egiaztapena
     
  • Ureztatzeko ura kontrolatzeko sistema bat izatea
     
  • Hartutako ur-bolumenei buruzko informazioa administrazio hidrauliko eskudunari igortzea
     
  • Debekatuta dago fosfatoekin kutsa daitezkeen produktuak isurtzea.
     
  • Debekatuta dago fosfatoak dituzten materialak lixibiatuak sor ditzaketen baldintzetan edo lekuetan pilatzea (simaurrak, mindak, ongarri ez-organikoak, etab.)  

2. KLB. Urak babestea nitratoek eragindako kutsaduratik. (Kontseiluaren 91/676/EEE Zuzentaraua) .
Autonomia erkidegoak eremu kaltebera izendatutako eremuetan dauden nekazaritza  eta abeltzaintza ustiategietan jarduteko programetan ezarritako neurriak betetzeari buruzko arauak.

3. KLB. Basa-hegaztien kontserbazioa (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua)

  • Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetan, dagozkion kudeaketa-planak bete behar dira.
     
  • Landare-estalkian aldaketarik ez egitea, bideak ez eraikitzea edo aldatzea, eta mugak ez luberritzea dagokion baimenik gabe.
     
  • Ustiategian hondakinik ez uztea.
     
  • Lugorrietan tratamendurik ez egitea apiriletik ekainera bitartean, biak barne.

4. KLB Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzea (Kontseiluaren 92/43/CEE Zuzentaraua)

Espezie mehatxatuak berreskuratzeko eta kontserbatzeko planen eraginpeko eremuetarako ezarritako arauak betetzea. Nafarroan honako hauek dira: Ugatza berreskuratzeko plana, Bonelli arranoa berreskuratzeko plana, Hartza berreskuratzeko plana, Karramarro Autoktonoa berreskuratzeko plana eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planak.
 
Eremua: Osasun publikoa eta fitosanitarioa

5. KLB Elikagaiei buruzko legeriaren printzipio eta betekizun orokorrak (Europako Parlamentuaren178/2022 Erregelamendua).
Baldintza hauek guztiak bete behar dira: elikagaiak merkaturatzeko ustiategiko produktuek seguruak izan behar dute; egiaztatu behar da elikagaiak ekoizteko abeltzaintzako ustiategietan ez dagoela segurua ez den pentsurik eta ez zaiela animaliei halako pentsurik ematen; bete egin behar dira elikagaien eta pentsuen higieneari buruzko betekizunak, animalia-jatorriko produktuen higieneari buruzkoak, trazabilitateari buruzkoak eta pentsuen/elikagaien berariazko ustiatzaileen erantzukizunei buruzkoak.

6. KLB Ondorio hormonalak eta tireostatikoak dituzten substantzia jakin batzuk eta B-agonistak erabiltzea debekatuta dago aziendaren hazkuntzan. (Kontseiluaren 96/22/CE96/22/CE Zuzentaraua)

Ustiategian ez dagoela egiaztatzeko baldintzak, informazio bat dagoenean izan ezik, baimendu gabeko substantziak daudenean, substantzia horiek animaliei ematen ez zaizkienean (tratamendu zootekniko eta terapeutikoetarako salbuespenak izan ezik) eta baimendu gabeko substantzia edo produktuak eman zaizkien animaliak merkaturatzen ez direnean. Baimendutako produktuak eman badira, produktu horietarako agindutako itxaronaldia errespetatu dela ziurtatzen duten bermeak.

7. KLB Produktu fitosanitarioak merkaturatzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1107/2009 Erregelamendua)

  • MAPAko Produktu Fitosanitarioen Erregistroak baimendutako produktu fitosanitarioak soilik erabiltzea.
     
  • Produktu fitosanitarioak etiketako jarraibideen arabera erabiltzea. 

8. KLB Pestiziden erabilera jasangarria
 
  • Ustiapen-koaderno bat eramatea, tratamendu fitosanitarioen erregistroarekin.
     
  • Fitosanitarioak aplikatzeko behar den gaitasun-maila izatea.
     
  • Fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen ikuskapen teknikoa egitea, abuztuaren 24ko 79/2012 Foru Aginduarekin bat etorriz.
     
  • Eremu jakin batzuetan pestiziden erabilera edo haien arriskua murriztea.
     
  • Plagizidak manipulatzeari eta biltegiratzeari eta horien hondarrak ezabatzeari buruzko arauak betetzea.

Eremua: Animalien ongizatea

9. KLB Aratxeak babesteko gutxieneko arauak (Kontseiluaren 2008/119/CE Zuzentaraua)

10. KLB Zerriak babesteko gutxieneko arauak (Kontseiluaren 2008/120/CE Zuzentaraua, 2008ko abenduaren 18koa)

11. KLB Abeltzaintzako ustiategietan animaliak babestea (Kontseiluaren 98/58/CE Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa) 

Nork bete behar du baldintzazkotasuna?

Baldintzazkotasuna NPEko laguntza bakarraren eskabideko laguntzaren baten onuradun guztiek bete behar dute, baldin eta ustiategia edo ustiategiaren zati bat Nafarroako Foru Komunitatean badago.

Era berean, 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 46. eta 47. artikuluetan jasotako mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eta uzta berdeari laguntzeko programen babesean jasotako laguntzen onuradunak.