Descárgate la app
Jatorrizko deitura babestuak
Jatorri deitura babestuak
- Lodosako pikillo piperra
- Erronkariko gazta
- Idiazabal gazta
- Nafarroako olioa
- Nafarroa JDko ardoak
- Lur-eremuko ardoak
- Errioxa JD kalifikatuko ardoa
- Cava JD
Lodosako pikillo piperra
“Nafarroako baratzeko urre gorria” izenez ezaguna, pikillo piperra Nafarroako hego-mendebaldekoa da. Jatorri deiturara batzen diren udalerriak 8 dira: Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda.
-
Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Erronkariko gazta
Nafarroako edozein lekutatik datorren esnearekin egin arren, Erronkaribarrean ekoitzi behar da. Bere zapore eta usain bereziak ibar horretan garatzen den heltze prozesuaren emaitza dira.
- Indarreko baldintza agiria
- Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Idiazabal gazta
Gazta honen gune geografikoan sartzen dira «ardi latxaren» eta «Karrantzako ardiaren» hedapen eremu naturalak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, Erronkaribarra osatzen duten udalerriak salbu.
- Indarreko baldintza agiria
- Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala Ibaizabal jatorri deitura babestua arautzen duen Kontseiluaren bidez egiten da.
Nafarroako olioa
Nafarroako oliba olio birjina estra iparralderen ekoizten den olio europarra da. Arroniz (bertakoa), arbekina eta enpeltre aldaeretatik ateratzen da.
- Indarreko baldintza agiria
- Merkaturatu baino lehen produktuaren baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Nafarroa JDko ardoak
Nafarroa jatorri deituraren pean dauden ardoen ekoizpen eremuan Nafarroako Foru Komunitateko 9.836 hektarea sartzen dira, bost unitate geografiko txikiagotan banatuta: Mendialde Beherea, Izarbeibarra, Estellerria, Erriberagoiena eta Erriberabarrena.
- Indarreko baldintza agiria
- Aldaketa eskaera EB 2024:
- Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Lur-eremuko ardoak
“Lur-eremu” batetik sortzen diren ospe handiko ardoak dira, hau da, bere ingurutik bereizten dituen ezaugarriak eta mikroklima dituen leku edo paraje batetik datozenak.
Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Nafarroan lur-eremuko bost ardo daude:
- Iratxe lur-eremuko ardoa
- Otazu lur-eremuko ardoa
- Arintzano lur-eremuko ardoa
- Cercado de la Huerta Nueva lur-eremuko ardoa
- Bolandin lur-eremuko ardoa
Iratxe lur-eremuko ardoa
Ardo hau Aiegin ekoizten da, mendi arteko haran batek osatutako inguru naturalean, Jurramendi inguruak mugatuta, Lokiz eta Urbasa mendien parean, Iratxeko monasterioaren ondoan.
Otazu lur-eremuko ardoa
Otazu eta Erieteko jaurerriek unitate bat osatzen dute, Iruñerrian esparru borobil bat sortuz. Arga ibaia ekialdetik mendebaldera pasatzen da, finka horretan zehar.
Arintzano lur-eremuko ardoa
Mahastia Aberinen dago, “Señorío de Arínzano” finkan, Jurramendiren hegalean. Bertatik pasatzen da Ega ibaia.
Cercado de la Huerta Nueva lur-eremuko ardoa
Bolandin lur-eremuko ardoa
Finka Ablitasen dago, Nafarroaren hegoaldeko mugan, Ebro ibarraren erdialdean. Baldintza klimatiko oso bereziak ditu.
Errioxa JD kalifikatuko ardoa
Errioxa jatorri deitura kalifikatua, bere lurraldearen eta klimaren arabera, hiru azpi-eremutan banatzen da: Errioxa Garaia, Arabako Errioxa eta Ekialdeko Errioxa, hiru autonomia erkidegotan: Errioxa, EAE eta Nafarroa. Nafarroa, zehazki, Ekialdeko Errioxaren azpi-eremuaren barruan dago. Guztira, 7.267 hektarea ditu bertan inskribatuta.
Eremu geografikoa Nafarroan: Viana, Aras, Bargota, Mendabia, Sartaguda, Andosilla, San Adrian eta Azagra.
- Indarreko baldintza agiria
- Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala: Errioxa jatorri deitura kalifikatua arautzen duen kontseilua.
Cava JD
Cavaren ekoizpen eremuan 7 autonomia erkidegotan kokatutako 160 udalerri baino gehiago sartzen dira. Horietako gehienak Kataluniako ardogintza eremuan kokatzen dira.
Nafarroako gune geografikoan Mendabia eta Viana herriak sartzen dira, gutxi gorabehera 84 hektareako azalera dutenak.
• Baldintza agiria
• Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala Cava jatorri deitura arautzen duen Kontseiluaren bidez egiten da.