Nafarroako Elikakatearen Batzordea

Elikakatearen Legeak aurreikusten du administrazioarekin lankidetzan aritzeko organoak sortzea erkidego guztietan, araudia betetzen dela zaintzeko. 

Nafarroak bere batzorde propioa bultzatu zuen 2024an. Hemen dituzu haren eginkizunak. 

Zer da Elikakatearen Batzordea?

Batzordearen barnean daude Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektoreko elkarte nagusiak. Haren helburuak dira sektorearen lehiakortasuna sustatzea, merkataritza jardun desleialak saihestea eta Elikakatearen Legea betetzen dela zaintzea. 

Zein erakundek osatzen dute Batzordea?

  • Nafarroako Gobernua
  • Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA) 
  • Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea (ALINAR)
  • Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuna (UCAN)
  • Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasuna (UAGN)
  • Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)

Zer funtzio betetzen ditu?

  • Nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna sustatzea
  • Sektorea hobetzeko proposamenak bildu eta aztertzea
  • Administrazioaren eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen arteko komunikazioa hobetzea

Batzordeak egindako jarduketak

Batzordeak 2024ko irailean bildu zen lehendabiziko aldiz. Eta, bigarren aldiz, 2025eko maiatzean.