Adierazpen geografiko babestuak eta espezialitate tradizional bermatua

Nafarroako zainzuria

Zainzuria Ebroko ibaiertzeko produktu garrantzitsuenetako bat da. Ibaiaren ertzean, Nafarroako zainzuria ekoizten da. Haren ekoizpen eremuan Nafarroa, Aragoi eta Errioxa sartzen dira.

Baldintza agiria

Produktua merkaturatu baino lehen baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.

Tuterako orburua

Tuterako orburua gastronomoek gehien azpimarratzen duten barazkietako bat da. Bere forma bereziagatik, ortuko lorea izenez ere ezagutzen da. Nafarroan, “Nafarroako zuria” aldaera soilik ekoizten da.

 Indarreko baldintza agiria

Merkaturatu baino lehen produktuaren baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
 

Nafarroako aratxea

 

 Nafarroako aratxea adierazpen geografiko babestuak honako arraza hauetako behien haragia babesten du: piriniarra, blonde, suitzarra, charolais eta horien gurutzaketak. Kontrol sare handia dauka, kalitate eta segurtasun maila altuak bermatzeko.

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala Nafarroako aratxea adierazpen geografiko babestua arautzen duen Kontseiluaren bidez egiten da.

Nafarroako bildotsa

 Nafarroako bildotsa (esnekoa eta belarrekoa) ardi "latxa” eta ardi “nafarra” arrazen arkumeetatik dator soilik. Larrea, bazka ondua eta zerealak jaten dituzte, praktika tradizionalen arabera.

Baldintza agiria

Merkaturatu baino lehen produktuaren baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.

Nafarroako patxarana

Patxarana Nafarroarekin gehien identifikatzen den produktuetako bat da. Adierazpen geografiko babestuak edari honen kalitatea bermatzen du. Patxarana alkohol naturaletatik eratortzen den eta basaran zapore nabarmena duen edaria da.

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.

 Nafarroako txistorra

Nafarroako txistorra Nafarroan jaio den produktu bat da; txorizoaren antzeko hestebetea da, baina diametro txikiagoa du. Adierazpen geografiko babestuak mugatutako eremu geografikoan Nafarroako Foru Komunitate osoa sartzen da.

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da. 

​​​​​​​Adierazpen geografiko babestua: 3 Erribera


Ekoizpen gunean Nafarroako Foru Komunitateko lursailak sartzen dira, Errioxa jatorri deitura kalifikatua dutenak izan ezik. 

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.  

Adierazpen geografiko babestua: Queilesko Erribera

Queilesko Erribera adierazpen geografiko babestua duten ardoak beren ekoizpen guneko mahastietatik etorri beharko dira, nahitaez. Ekoizpen eremu horretan sartzen dira, Aragoiko Autonomia Erkidegoaren baitan, Zaragoza probintzian: Grisel, Lituenigo, Los Fayos, Malón, Novallas, Santa Cruz de Moncayo, Tarazona, Torrellas, eta Vierlas; eta Nafarroako Foru Komunitatearen baitan: Ablitas, Barillas, Cascante, Monteagudo, Murchante, Tutera (Ebro ibaiaren hegoaldean dagoen udalerri zatia) eta Tulebras.

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da. 

Urdaiazpiko ondua espezialitate tradizional bermatua

Baldintza agiria

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko baimendutako erakundeak CALICER eta ICC dira.