Descárgate la app
Azienden osasuna
Azienden osasuna
Abeltzaintzako ustiategiek zenbait baldintza bete behar dituzte, EBko elikagaien segurtasuneko politikaren esparruan, elikagai osasungarri, seguru eta kalitatekoen ekoizpena bermatzeko
Osasuna eta higienea
Azienden osasuna
- Kontsultatu azienden gaixotasunak espezieen arabera, eta osasun eta biosegurtasun egoera
- Sartu Albaitaritzako Osasun Alertako Sarearen AOAS aplikazioan
- Osasun defentsarako elkarte bat bazara, osasun programak egiteko laguntzak eska ditzakezu
Abeltzaintzako produkzioaren higienea
Mihi urdinerako txertaketa kanpaina
- Gaitutako albaitarien zerrenda, Nafarroako behi eta ardi aziendei mihi urdinaren kontrako nahitaezko txertoa jartzeko
Albaitaritzako medikamentuak
Albaitaritzako sendagaiak farmazia bulegoek, abeltzain elkarteek eta legez baimendutako txikizkako salmentako establezimenduek bakarrik ematen ahal dituzte, betiere dagokien farmazia-zerbitzuen kontrolpean.
Azienda jatorriko produktuetan albaitaritzako sendagaien hondarrik egon ez dadin, abeltzainak aplikatutako tratamenduari dagokion segurtasun-denbora esperatu beharko du merkaturatu aurretik.
Lotutako tramiteak:
- Albaitaritzako sendagaiekin lotutako establezimenduen erregistro ofiziala
- Albaitariaren preskripziorik behar ez duten sendagaien banaketa eta salmenta komunikatzea
- EBko beste estatu batean baimendutako albaitaritzako sendagai baten erosketa komunikatzea
- Sendagaien botikinari buruzko komunikazioa
- Botiken zuzeneko salmenta albaitari profesionalei komunikatzea
- Albaitariaren preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urruneko salmenta publikoa komunikatze (preskripziorik ez duten sendagaien urrutiko salmenta jakinarazi duten farmazien eta albaitaritzako sendagaien txikizkako saltokien zerrenda).
Mikrobioen aurkako erresistentzien gaineko zaintza
- Mikrobioen aurkako sendagaiekiko erresistenteak diren bakterioak garatzea mehatxu larria da osasun publikoarentzat eta, beraz, zaintza berezia behar dute.
Hondakinak ikertzeko Plan Nazionala
- Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala (HIPN) azienda bizietan eta haien produktuetan substantzia jakin batzuen eta haien metabolitoen eta botiken hondakinen presentzia kontrolatzeko tresna da.
Azienden elikadura
Erregistratutako eta/edo baimendutako establezimenduetan hartutako pentsuak bakarrik erabili behar dituzte abeltzainek, pentsuen eta elikagaien segurtasuna bermatzeko:
- Aziendak elikatzeko lehengai eta pentsuen fabrikatzaile, banatzaile eta garraiolarien erregistroan inskribatzea
- SILUM aplikaziorako sarbidea: Azienden elikaduran establezimenduak erregistratzeko sistema informatikoa
Azienda jatorriko azpiproduktuen kudeaketa (SANDACH)
Azienda jatorriko azpiproduktuen kudeaketa araututa dago, sortzen diren unetik azken erabilera, balorizazioa edo suntsipena egin arte, era horretan bermatzeko arriskurik ez dela sortzen giza osasunerako, animalien osasunerako edo ingurumenerako, eta bereziki, elikagai katearen segurtasuna bermatzeko, pertsonentzat eta aziendentzat.