Gobernuaren ekintza

PROGRAMA AKORDIOA

2023ko abuztuaren 8an, PSN-PSOEk, Geroa Baik eta Contigo Zurekin taldeak programa akordioa erdietsi zuten koalizio-gobernua osatzeko 2023-2027 aldirako.

“Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta pluralerako programa akordioa” izenez ezagutzen da ituna, eta bertan aldeen printzipio, lehentasun eta konpromisoak biltzen dira honako eremuetan: osasuna, ongizatea, berdintasuna, inklusioa, etxebizitza, hezkuntza, kultura, fiskalitatea, baliabide publikoak, lurralde-kohesioa, enplegua, garapen ekonomikoa, trantsizio ekologikoa, landa-garapena, hizkuntza-politika, justizia, segurtasun publikoa, bakea eta bizikidetza, autogobernua, etika, gardentasuna eta erakundeen arteko lankidetza.

INBESTIDURA HITZALDIA

2023ko abuztuaren 14an, PSN-PSOEko zerrendaburuak, María Chivite Navascuesek, inbestidura-hitzaldia irakurri zuen Nafarroako Parlamentuan, eta, biharamunean, Ganberaren babesa lortu zuen bigarren bozketan gehiengo soilez.

Chivitek 21 parlamentariren aldeko botoa jaso zuen, PSN-PSOEko (11), Geroa Baiko (7) eta Contigo Zurekin taldeko (3) kideenak. UPNk (15), PPNk (3) eta Voxek (2) aurka bozkatu zuten eta EH Bildu (9) abstenitu egin zen.

GOBERNUAREN BALANTZEA

  • 2023ko azaroaren 22an, Chivite Lehendakariak 2023-27 legegintzaldiko lehen 100 egunen azterketa egin zuen. Aldi horretan egindako 60 jarduketa baino gehiago aipatu zituen lau eremutan: azpiegiturak, etorkizuneko erronkak, eta zerbitzuen eta herritarren eskubideen hobekuntza.
  • 2024ko uztailaren 31n, Chivite Lehendakariak balantze hori eguneratu zuen, Gobernuaren lehen urteurrena betetzear zela. 
  • Analisi eta Prospekzio Bulegoak 2023tik 2024ra arteko akordio programatikoan egindako jarduerak ere errepasatzen ditu, grafiko baten bidez.