Nafarroako Gobernuaren egoitza
Egoitza
Nafarroako Jauregia, foru erakundeen egoitza XIX. mendeaz geroztik
Bisita birtuala egin dezakezu Nafarroako Jauregiko aretoak ezagutzeko, eta bisita osatu hemen ematen dizugun informazioarekin.
Autogobernuaren sinboloa
Eraiki zenetik, 1840 eta 1851 bitartean, Nafarroako Jauregia foru instituzioen egoitza izan da. José de Nagusiaren obra neoklasiko honetan berrikuntza lanak egin ziren 1932an.
Bere sorreratik, eta etenik gabe, bilera, bisita eta harrera garrantzitsuenen toki izan da. Beraz, Nafarroaren eta bere autogobernuaren sinbolo nabarmena da.
Iruñeko erdigunean eraikia, Jauregia alde historikoan dago. Alde batean Gazteluko Plaza dauka, eta beste aldean Nafarroako Foruen monumentuari eusten dion zutabea, Sarasate Pasealekuan.
Jauregian balio handiko artelan ugari daude, Goya, Rubens, Madrazo, Gustavo de Maeztu eta bestek eginak.
Nafarroako Jauregia Nafarroako Diputazioaren eta Gobernuaren egoitza izan da azken 165 urteotan. Bertan bilerak, harrerak eta agerraldiak egiten dira eta, horrenbestez, herritarren bisitak araututa daude.
Bisita gidatuak, hain zuzen ere, hilabete bakoitzeko azken ostiralean egiten dira, 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean, gaztelaniaz edo euskaraz.
Kultura-, hezkuntza- eta gizarte-erakundeek eskatu ahal dituzte bisitak, astebete lehenago gutxienez, bai internet bidez, bai 848 42 71 27 telefonoan, bai protocolo@navarra.es helbide elektronikoan. Taldeak 20-30 lagunekoak izan ahal dira
Tronu Aretoa
Nafarroako Jauregiko areto nagusia
Tronu Aretoa da Nafarroako Jauregiko areto nagusia. Bertan daude irudikatuta Nafarroako Erresumako historian izan diren gertaera eta pertsonaia nagusiak. 1861-1865 bitartean apaindu zuten, garai hartako areto frantsesen estiloaren arabera. Oso dekorazio oparoa du, eta hormez gainera, sabaia eta zorua ere apainduta daude.
Tronu Aretoko sabaian Nafarroaren alegoria bat da dekorazio motibo nagusia: emakume bat, eserita dago, buruan koroa du, eskuineko eskuan palmak eta erramuak ditu, eta jakinduriaren tenpluari begira dago. Hondoko paisaia naturalean aurrerabidearen bi osagai enblematiko nabarmentzen dira: lantegi bat eta trena, Noaingo akueduktua zeharkatzen. Nafarroaren alegoria hori lau bertute kardinalez inguratuta dago: Zuhurtzia, Justizia, Sendotasuna eta Neurritasuna. Miguel Angel Azparren nafar artistak eginak dira, 1862. urtean, hain zuzen ere.
Nafarroako Errege-erreginen Galeria. Tronu Aretoko lau hormen goialdean Nafarroako Errege-erreginen galeria dago. 32 erretratuz osatua da, hain zuzen ere, VIII. eta XV. mendeen artean Nafarroan errege-erregina izan zirenena (ikusi Galeriako Errege-erreginen zerrenda). Nafarroako Errege-erreginen galeria handiena da, eta azken sei errege-erreginak baino ez dira falta: Blanka Nafarroako, Joan I.a, Leonor, Frantzisko Febo, Katalina Foixkoa eta Joan Albretekoa. Pinturak 1864. urtean egin zituzten Joaquin Espalter, Francisco Aznar, Constancio Corona, Alfredo Ferran eta Francisco Mendoza artistek.
Tronu Aretoaren atalak
Eszena Historikoak: Hamar oihalez osatutako multzoa da, Tronu Aretoaren hainbat mailatan txertatuta daude, eta Nafarroako Erreinuaren hainbat eszena historiko deskribatzen dituzte, horien artean, Nafarroako lehenengo erregearen aldarrikapena eta Navas de Tolosako gudua.
Tronua: Aretoko gune nagusia honako osagai hauek osatzen dute: hiru maila gainean dagoen oholtza, belusezko errezel baten azpian, eta tronua osatzen duten bi zeremonia aulki. Espainiako Errege-erregina Txit Gorenek bakarrik erabil ditzakete horiek.
Nafarroako kateak: Tronua estaltzen duen errezeletik Antso VII.a Indartsua erregeak 1212an gerrako trofeo gisa ekarritako burdinazko kateen hamabi maila daude zintzilik, gudaroste almohadeen kontra izandako garaipenaren ikur gisa; kate horiek Nafarroako ezkutua osatzen dute.
Navasko tapiza: Tronuaren atzean, Navasko zutoihalaren erreprodukzio bat dago, 1954. urtekoa. Arte almohadeko pieza berezia da, Koraneko marrazki geometrikoek eta esaldiek osatua. Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak sari gisa ekarri zuen, Navas de Tolosako gudutik (1212); Nafarroako eta Leongo erregeekin batera jardun zuen gudu hartan borrokan. Jatorrizko zutoihala Huelgasko monasterioan gordeta dago, Burgosen.
Marketeriako oholtza :Tronu Aretoko gainalde guztia Parisko M. Laurent etxeak egin eta 1862an Lazaro Peruchena arotzak ezarritako marketeria lan zoragarri batek estalita dago. 500 erronbotik gora dira, askotariko landare irudi eta gai artistikoez apainduak; greka artistiko batek inguratzen du areto guztia.
Pertsonaia itzaltsuen bustoak: Nafarroako kulturako hamar pertsonaia ospetsuren bustoak ikus daitezke aretoko zerrendarik altuenean. Alboetako burualdeetan San Fermin eta San Frantzisko Xabierkoaren bustoak daude, 1657. urtetik Nafarroako Erresumako zaindari kide diren santuen bustoak.
Tronu Aretoko gelaurrea: Tronu Aretora sartzeko, gelaurre batetik igaro beharra dago. Ataritik gora igotzen diren eskailera bikiek bat egiten duten gunean dago gelaurrea, eta artelan aipagarri ugari ikus daitezke bertan, adibidez Vianako I. Printzearen erretratua, XVII. mendeko tapiz flandestar bat.
Beste areto batzuk
Gobernu aretoa
Artxibo zaharren berritutako gelan dago, eta bertan egiten dira Nafarroako Gobernuaren bilerak. Espazio funtzionala da, eta beharrezko ekipamendua du kontseilariak telematikoki konektatzeko, hala behar izanez gero. Aretoaren erdian, 6 x 2,4 metroko luzerako mahai bat dago, upel formakoa, eta sabaitik zintzilika lanpara bat, putz egindako beirazko 96 esferarekin.
Bilera-areto zaharra
Nafarroako Gobernuak 2020ra bitarte leku honetan egiten zituen bilerak. Bertan, bilera-mahai handi bat dago, eta inguruan belus gorriko besaulkiak, bizkarraldean urre koloreko arrano pare batekin errematatuta. Aretoko horma guztietan Nafarroako mural adierazgarri batzuk daude, 1935. urtean Gustavo de Maeztu pintoreak eginak.
Areto instituzionala
Erdiko horman tapiz handi bat dago, Tolosako Navas batailan Antso VIIa indartsua irudikatzen duena, almohade-kanpamenduaren inguruko kateak hautsiz. 1950ean Vicente Pascualek egin zuen.
Nafarroako Jauregiko balio handieneko elementu artistikoa areto honetan aurkitzen da. Hain zuzen ere, Fernando VII.aren erretratua da (Nafarroako Fernando IIIa), Francisco de Goya y Lucientesek egina 1814an, Nafarroako Erresumako Diputazioak aginduta. Areto honetan daude, baita ere, Fernando VIIaren bi emazteen erretratuak: Maria Isabel de Braganza, Federico de Madrazok erretratatua; eta Maria Cristina de Borbon, Vicente Lopezek egina.
Areto berdea
Areto instituzionalaren ondoan areto berdea dago; izen hori du hormetako tapizeriaren koloreagatik. Errege-erretratuen galeria bat du; hots, Borboiko Etxeko lehen monarkak agertzen dira beren emazteekin. Rococo estiloko gela honetan aurkitzen dira, halaber, urre koloreko aulkiak, arrosa kolorez tapizatuak, eta 600 kg-ko marmolezko taula duen mahaia.
Kapera
Tronu Aretoaren alboan dago; erretaula rococo bat dauka, Uxuetik ekarritako piezez konpondua. Horma hutsarte nagusietan Nafarroako zaindarien tailuak daude, San Ferminena eta San Frantzisko Xabierkoarena; eta, erdian, Iruñeko katedraleko irudi titularra den Andre Maria Erreginaren kopia bat. Aldarearen aurrealdea zilarrez bozelduta dago; 1952koa da, Argentinara emigratutako nafarren oparia.
Errege erretratuen galeria
Gaur egun, Borboikoen dinastiako 26 errege erretratu daude Nafarroako Jauregian; horietako batzuetan erregearen izena eta Nafarroako eta Gaztelako ordinalak ere agertzen dira (adibidez, Fernando III.a Nafarroako eta VII.a Gaztelakoa). Erretratuek 1700. urtetik (Felipe V.a) gaur egunera arteko (Felipe VI.a eta Letizia) tartea betetzen dute.
Isabeldar aretoa
Tronu Aretoari atxikita dago, eta Jauregiko jatorrizko apaindurak hobekien kontserbatu dituen gela da. Isabeldar estiloko aulkiak ditu, eta hortik datorkio izena aretoari. Hiru erretrato handi ditu: Isabel haurraren erretratua, Antonio Maria Esquivel margolariak 1835. urte inguruan margotua, Isabel II.a gaztearen erretratua, Federico de Madrazok 1846an egindako koadroa da, Isabel II.a Espainiako erreginak 16 urte zituenekoa, eta Fernando VII.aren erretratua, Federico de Madrazok 1824an egindako, uniforme militarra jantzita ageri da erregea, Urrezko Ardi Larruarekin.
Jangela
Bilera, janaurreko eta oturuntzetarako aretoa, Jauregiko nagusia, Tronu Aretoaren ondoren. 1951. urtean apaindu zuten, Jauregiko jatorrizko osagaiak erabiliz eta isabeldar estiloari jarraituz. Jangelako horman Espainiako errege-erreginaren erretratuak daude, 2015. urtean Elena Goñi iruindar margolariak eginak.
Erretratuen aretoa
Erretratuen Aretoa laneko bilerak eta negoziazioak egiteko aretoa da; Foru Aldundiko lehendakarien eta Nafarroako Gobernukoen erretratuen galeria dago areto horretan, 1940. urtetik hasi eta gaur egunera bitartean indarrean egon diren lehendakariena. Erretratu horiek guztiak Cesar Muñoz Sola tuterarrak margotuak dira, honako hauenak salbu: Gabriel Urralburu, Pedro Manterolarena; Javier Otano eta Miguel Sanz, Muñoz Solaren seme Tomas Muñoz Asensiorena; Yolanda Barcina, Elena Goñirena, eta Uxue Barkos, Iñaki Lazkozena.
Galeriak
Jauregiko areto batetik bestera joateko, hainbat galeri edo korridore daude; koloretako marmolez zolatuta daude, eta 1953an apaindu zituzten, Victor Eusa arkitektoaren diseinuari jarraituz. Hormetan koadroak eta intereseko beste artelan batzuk ikus daitezke. Horien artean Frantziako eta Nafarroako armarrien tapiz gobelinoa, 2,90 x 2, 35 metrokoa, XVIII. mendekoa; Gamazadako foru ahaldunak, 1893-94ko Foru Aldundiko kideen koadroa, Nafarroako Foruen aldeko Gamazada matxinada gertatu zen garaikoa, eta Espoz y Minaren erretratua, Vallespinek margotua.
Beira leihoak
Nafarroako Jauregiko barne leihoetan beira leiho sorta interesgarria dago. Nafarroako 150 udalerrietako armarrien beira beruneztatuak dira.
Fatxadak eta lorategia
XIX. mendearen erdialdera eraiki zuten Nafarroako Jauregia; berez, fatxada nagusi bat izan behar zuen San Ignazio etorbide aldera, eta alboko beste fatxada bat, Gaztelu plaza aldera. Aurrerago, 1930eko hamarraldian, fatxada berria ezarri behar izan zitzaion atzeko aldean, Karlos III.a Noblearen etorbide aldera, Bigarren Zabalgunearen ardatz gisa proiektatu zutenean.
San Inazioren Fatxada
Fatxada nagusia estilo neoklasikoa da, eta Mendebaldera begira dago, Sarasate pasealekuaren hasieran. Jose de Nagusiak egin zuen 1850ean. Erdiko gorputzean ordena jonikoko sei zutabe daude, triangelu-formako frontoi batez errematatuak, eta brontzezko bi eskultura handik apaintzen dute, Fructuoso Ordunak eginak, Nafarroako Antso IIIa Nagusia eta Antso VIIa Gotorra erregeak irudikatzen dituztenak.
Fatxadako tinpanoan, Nafarroako armarri ofiziala duen beiratea aurkitzen da. Hondo gorriaren gainean urrezko kateak ditu eta erdian esmeralda bat, kate-mailako zortzi beso batzeko eta, horien gainean, Errege Koroa, Nafarroako Erresuma Zaharraren ikurra.
Karlos III.a Noblearen etorbideko fatxada: Nafarroako Jauregiaren Ekialdeko fatxada, estilo neoklasikokoa, Karlos III.a Noblearen etorbidera begira dago, Iruñeko bigarren zabalgunearen ardatzari begira. Jose eta Javier Yarnoz Larrosa anaiek eraiki zuten, 1934an. Frontoiaren espazio guztia betetzen duen Nafarroako alegoria bat du goian, Fructuoso Ordunak 1934an landua; horma koroa batez hornitutako andre bat da irudi nagusia, Arte Ederrek, Nekazaritzak, Abeltzaintzak, Industriak, Armek eta Merkataritzak inguratua.
Nafarroako Artxibo zaharraren fatxada
Nafarroako Jauregiari erantsita, 1898an eraikin berri bat eraikitzen hasi ziren, Florencio de Ansoleagak proiektatuta, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitza bezala; kokapen horretan funtzionamenduan egon zen 2003. urtera bitarte. Fatxadan arte greko-erromatar klasikoa eta estilo modernoa konbinatzen dira. Solairu nagusiko inpostan, Nafarroako zortzi idazle ospetsuren erretratuak daude zizelkatuta (Juan de Jaso, P. Jose Moret, Juan de Sada, Ximenez de Rada, Martin de Azpilicueta, Jeronimo de Arbolancha, Fr. Diego de Estella eta Vianako Printzea). Fatxada Nafarroako armarriak eta antzinako sei merindadetakoek koroatzen dute.
Eskailerak
Jauregiaren solairu nagusirako sarreran harrizko eskailera bikoitz ikusgarri bat dago; albo bakoitzean bi maila zati ditu, eta argizuloek argituta dago. Hormetan lau tapiz flandestar handi daude, XVII. mendekoak.
Lorategia
Jauregiko Lorategia Nafarroako Jauregia eraiki aurretik gune horretan zegoen Karmeldar Oinutsen komentu zaharreko (1603-1835) baratzea hartzen du. Hondoan Nafarroako Artxiboaren fatxada ageri da. Erdian urmael bat dago, 1953. urtean eraikia eta iturri argitsuek osatua. Lorategiaren ipar-mendebaldeko muturrean sekuoia erraldoi bat dago, monumentu natural izendatua. 1856. urtean landatu zuten, eta 36 metro da garai.

Ibili Jauregian barrena arte-adituekin
Amaya de Vicente Osete
Historiadora del Arte
Salvador Carretero Rebés
Director del Museo de Arte de Santander
Amaya Gúrpide Rubio
Artista
Elena Goñi Goicoechea
Artista
Iñaki Urricelqui Pacho
Doctor en Historia del Arte