Aurreko gobernuak

arrow_downward

2015-2019: koalizio-gobernua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan parte-hartzea %68,26koa izan zen (342.173 boto-emaile 512.157ko erroldan) eta emaitza ondorengoa: UPNk 15 jarleku lortu zituen (92.705 boto); Geroa Baik 9 jarleku (53.497 boto); EH Bilduk 8 jarleku (48.166 boto); Podemosek 7 jarleku (46.207 boto); PSNk 7 jarleku (45.164); PPk 2 jarleku (13.289); eta Izquierda-Ezkerrak beste bi 2 jarleku (12.482).

Emaitza horren ondorioz, lau aldeko koalizioko gobernua osatu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak, Uxue Barkos Berruezo (Geroa Bai) buru zutela. Horrela, 2015eko uztailaren 17an, Nafarroako Gobernurako akordio programatikoa sinatu zuten.

Koalizio Gobernua honela osatu zen:

  • Lehendakaria: Uxue Barkos Berruezo
  • Garapen Ekonomikoko lehendakariordea: Manu Ayerdi Olaizola
  • Eskubide Sozialetako lehendakariordea: Miguel Laparra Navarro
  • Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria: Mikel Aranburu Urtasun
  • Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria: Maria José Beaumont Aristu
  • Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria eta bozeramailea: Ana Ollo Hualde
  • Hezkuntzako kontseilaria: José Luis Mendoza Peña
  • Osasuneko kontseilaria: Fernando Domínguez Cunchillos
  • Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria: Ana Herrera Isasi
  • Landa Garapen, Toki Administrazio eta Ingurumeneko kontseilaria: Isabel Elizalde Arretxea.

2017ko apirilean, José Luis Mendoza Peñak dimititu ondoren, Hezkuntzako kontseilari izendatu zuten María Roncesvalles Solana Arana, 2016ko irailaz geroztik Gobernuaren bozeramaile-lanetan ari zena, Ana Ollo Hualde ordezkatuaz.

2012-2015: Unión del Pueblo Navarro-ren gobernu berria

UPNk eta PSN/PSOEk 2011ko ekainean sinatu zuten koalizio itunaren hausturak lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barne kontseilari Roberto Jiménez-en eta Elena Torres (Gizarte Politika, Berdintasuna, Kilora eta Gazteria) eta Anai Astiz (Sustapen eta Etxebizitza) kontseilarien kargu uztea ekarri zuen.

2012ko ekainaren 23an, Barcina Lehendakariak lau kontseilari berri izendatu zituen, horietako hiru euren kargua utzi zuten PSNko kideak ordezkatzeko eta laugarrena, ordurarte bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari izandako Álvaro Miranda (UPN) ordezkatzeko; honek egun haietan bere kargua utzi zuen eta.

Gobernuaren eraberriketarekin batera, foru Administrazioaren eskumenak berrantolatu ziren. Gobernu berriaren osaera honako modu honetan geratu zen:

  • Lehendakaria: Yolanda Barcina
  • Lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria: Lourdes Goicoechea
  • Bigarren lehendakariordea, Gobernuko eleduna eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin
  • Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria: Javier Morrás (izendapen berria)
  • Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria: José Javier Esparza (izendapen berria)
  • Hezkuntzako kontseilaria: José Iribas
  • Osasuneko kontseilaria: Marta Vera
  • Gizarte Politiketako kontseilaria: Jesús Pejenaute (izendapen berria; 2012ko urrian Íñigo Allik ordezkatu zuen)
  • Sustapeneko kontseilaria: Luis Zarraluqui (izendapen berria)

2011-2012: UPN-PSNren koalizio gobernua

2011ko maiatzeko hauteskundeek, 485.386 hautesle eta % 67,42ko parte-hartzearekin, honako emaitza utzi zuten: UPNk 19 eserleku lortu zituen (111.474 boto); PSN/PSOEk, 9 (51.238 boto); NaBaik, 8 (49.827 boto); Bilduk, 7 (42.916 boto); PPk, 4 (23.551 boto) eta Izquierda-Ezkerrak, 3 (18.457 boto).

Emaitza honekin, UPNk eta PSN/PSOEk euren indarrak batzea onetsi zuten gehiengo nahikoa izango zuen gobernua eratzeko. Eta 2011ko ekainaren 21ean, bi alderdiek koalizio ituna sinatu zuten. UPNko lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta PSN/PSOEko idazkari nagusi Roberto Jiménez Allik izenpetu zuten. Ondoren, eranskin bat sinatu zuten, 2011ko irailaren 23an.

Koalizio gobernua honela osatua zegoen:

  • Lehendakaria: Yolanda Barcina Angulo (UPN).
  • Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Administrazio Publikoetako eta Barne kontseilaria: Roberto Jiménez Alli (PSN).
  • Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria: Álvaro Miranda Simavilla (UPN).
  • Gobernuaren Eleduna eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia (UPN).
  • Hezkuntza kontseilaria: José Iribas Sánchez de Boada (UPN).
  • Osasun kontseilaria: Marta Vera Janín (UPN).
  • Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria kontseilaria: Elena Torres Miranda (PSN).
  • Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria: Lourdes Goicoechea Zubelzu (UPN).
  • Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria: Anai Astiz Medrano (PSN).

2012ko ekainean, Barcina Lehendakariak Jiménez lehendakariordea kargutik kendu zuen eta PSN/PSOEk izendatutako beste bi kontseilariek dimisioa aurkeztu zuten. Hilabete berean, Miranda lehendakariordeak ere dimisio aurkeztu zuen eta Gobernua birmoldatua izan zen. Gobernu berria, lau kide berrirekin, zortzi kontseilarik osatu zuten.

2009-2011: Unión del Pueblo Navarroren laugarren agintaldia

2007an UPNk eta CDNk sinatutako gobernu-ituna apurtzean, azken alderdi horrek zituen bi kontseilariek kargua utzi zuten -Carlos Pérez Nievas (Hezkuntza) eta José Carlos Esparza Sáez (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza)-, eta, horren ondorioz, departamentuak berrantolatu egin behar izan ziren. Hamabi departamentu egotetik hamar egotera igaro ziren.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Hezkuntza Departamentua eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua haien gain hartu zituzten, hurrenez hurren. Kargu berriez 2009ko urriaren 1ean jabetu ziren.

UPNk legegintzaldia gutxiengoko gobernuarekin osatu zuen. Hona hemen Foru Gobernuaren osaera:

  • Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN
  • Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruña, 1961-9-13). UPN
  • Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN
  • Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna eta Hezkuntza: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN
  • Toki Administrazioa, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN
  • Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN
  • Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN
  • Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN
  • Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN
  • Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN
  • Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN

2007-2009: UPN-CDN koalizioko bigarren gobernua

2007ko maiatzeko hauteskundeetan %73,8ko parte-hartzea egon zen, 471.647 pertsonako erroldatik, eta abstentzioa %26,2koa izan zen. Emaitza hauek lortu ziren: UPN, 22 aulki (139.122 boto); NaBai, 12 aulki (77.893 boto); PSN/PSOE, 12 aulki (74.157 boto); CDN, 2 aulki (14.418 boto); eta IUN/NEB, 2 aulki (14.337 boto).

UPNk eta CDNk haien indarrak batzea eta behar den besteko gehiengoa zuen gobernua eratzea adostu zuten. Koalizioko ituna sinatu zuten 2007ko abuztuaren 8an Miguel Sanz UPNko orduko lehendakariak (modu horretan Foru Gobernuko lehendakari izendatu zuten laugarrenez) eta Juan Cruz Alli Aranguren CDNko lehendakariak.

2009ko irailaren 28an UPNren eta CDNren arteko gobernu-ituna hautsi zen, Euskararen Legearen inguruko desadostasunengatik. UPNk departamentuak berriz banatu zituen –hamabi izatetik hamar izatera igaro ziren- eta legegintzaldiaren gainerako aldia bakarrik egin zuen.

Hona hemen 2007 eta 2009 aldian UPN eta CDN alderdien koalizioko gobernuaren osaera:

  • Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN
  • Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruñea, 1961-9-13). UPN
  • Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN
  • Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN
  • Toki Administrazioa: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN
  • Hezkuntza: Carlos Pérez Nievas (Tutera, 1966-10-5). CDN
  • Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN
  • Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN
  • Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN
  • Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN
  • Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN
  • Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: José Carlos Esparza Sáez (Miranda de Ebro -Burgos-, 1954-11-3). CDN
  • Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN

2003-2007: UPN eta CDNren koalizioa gobernua

2003ko maiatzaren hauteskundeek 464.807 pertsonen errolda batekiko %70,70eko partaidetza izan zuten, abstentzioa, berriz, %29,30ekoa izan zen. Honako emaitzak eman ziren: UPN, 23 eserleku (127.460 boto); PSN/PSOE, 11 eserleku (65.003); IUN/NEB, 4 eserleku (26.962 boto); Aralar, 4 eserleku (24.068 boto); CDN, 4 eserleku (23.516 boto); EA/EAJ-PNV, 4 eserleku (22.824 boto).

UPN eta CDN alderdiek dagozkien indarrak batu zituzten koalizio gobernu bat gehiengo nahikoarekin sortzeko, Miguel Sanz Sesma, UPN alderdiaren izangaia, burua izanik. Gobernua honela osatu da:

  • Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 16-9-1952). UPN
  • Ekonomia eta Ogasun Presidentordea: Francisco Iribarren Fentanes (Agoitz, 28-11-1960). UPN
  • Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua: Javier Caballero Martínez (Iruña, 13-9-1961). UPN
  • Toki Administrazioa eta Gobernuaren bozeramailea: Alberto Catalán Higueras (7-11-1962). UPN
  • Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua: José Andrés Burguete Torres (Irunberri, 21-10-1964). CDN
  • Hezkuntza: Luis Campoy Zueco (Ablitas, 31-12-1938). UPN
  • Kultura eta Turismo: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 16-12-1952). Independentea
  • Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 13-7-1954). Independentea
  • Gizarte Ongizate, Gazteria eta Kirol Departamentua: Reyes Berruezo Albéniz (Iruña, 10-1-1951). Independentea
  • Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak: José Ignacio Palacios Zuasti (Iruña, 14-8-1952). UPN
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura: José Javier Echarte Echarte (Iruña, 17-3-1954). CDN
  • Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lana: José Javier Armendáriz Quel (Iruña, 9-1-1962).

Oharra: 2004ko otsailean, Reyes Berruezo Gizarte Ongizatean, ordura arte Herri Lanetako kontseilaria izandakoarengatik ordezkatu egin zen, José Ignacio Palacios, eta azken horren zorroa Álvaro Miranda Somavilla-ren eskuetara pasa zen. Bestalde, 2006ko ekainean, José Ignacio Palacios ordezkatu izan zen Gizarte Ongizatean María Isabel García Malo andrearengatik.

1999-2003: Unión del Pueblo Navarroren hirugarren Gobernua

1999ko ekainaren 13ko hauteskundeetan, erroldako 461.729 herritarretatik bakarrik eman zuten botoa %66,25ek, eta abstentzioa, beraz, %33,75era iritsi zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 22 aulki (125.497 boto), PSN-PSOEk 11 (61.531), EHk 8 (47.271), IU-EBk 3 (20.879), CDNk 3 (20.821) eta EA/EAJ-PNVk 3 (16.512).

Hauteskunde hauen ondoren UPNren hirugarren gobernu erregionalista eratu zen, Miguel Sanz Sesma Lehendakari zeukala. Hona hemen Gobernuko kideak:

  • Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma.
  • Lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Toki Administrazioa: Rafael Gurrea Induráin (Irunberri, 1940-6-10).
  • Ekonomia eta Ogasuna: Francisco Iribarren Fentanes (Agoitz, 1960-11-28).
  • Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza: Javier Marcotegui Ros (Iruña, 1948-9-21).
  • Hezkuntza eta Kultura: Jesús Laguna Peña (Iruña, 1940-5-23).
  • Osasuna: Santiago Cervera Soto (Iruña, 1965-3-27).
  • Gizarte Ongizatea: Calixto Ayesa Dianda (Iruña, 1936-2-25).
  • Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: José Ignacio Palacios Zuasti (Iruña, 1952-8-14).
  • Agricultura, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura: Ignacio Martínez Alfaro (Zarrakaztelu, 1955-10-30).
  • Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismoa eta Lana: Nuria Iturriagagoitia Ripoll (Bartzelona, 1962-1-9).

1996-1999: Unión del Pueblo Navarroren bigarren Gobernua

Javier Otanok, Lehendakaria azken hauteskundeetatik ateratako koalizio gobernuan, dimisioa eman zuen 1996ko ekainean. Ondorengo exekutiboko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, UPNren hautagaia izana zen hauteskundeetan, eta gobernuak bakarrik eduki zuen alderdi horretako parlamentarien onetsia. Hona hemen Gobernuko kideak:

  • Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16)
  • Lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Toki Administrazioa: Rafael Gurrea Induráin (Irunberri, 1940-6-10).
  • Ekonomia eta Ogasuna: José María Aracama Yoldi (Iruña, 1954-7-25).
  • Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza: Yolanda Barcina Angulo (Burgos, 1960-4-4).
  • Hezkuntza eta Kultura: Javier Marcotegui Ros (Iruña, 1948-9-21).
  • Osasuna: Santiago Cervera Soto (Iruña, 1965-3-27).
  • Gizarte Ongizatea: Calixto Ayesa Dianda (Iruña, 1936-2-25).
  • Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: José Ignacio Palacios Zuasti (Iruña, 1952-8-14).
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura: Ignacio Martínez Alfaro (Zarrakaztelu, 1955-10-30).
  • Industria, Merkataritza eta Turismoa: Ramón Bultó Llevat (Reus, 1932-11-26).

1995-1996: Koalizio Gobernua (PSN/PSOE-CDN-EA)

Hauteskunde hauetan erroldako hautesleetatik (437.776) %68,43 joan ziren botoa ematera, eta abstentzioa %31,57koa izan zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 17 aulki (91.163 boto), PSN-PSOEk 11 (62.021), Convergencia de Demócratas Navarros-CDNk 10 (55.153), IUk 5 (27.773), HBk 5 (27.404) eta EAk 2 (13.568). Hauteskunde hauen ondorioz, Nafarroako lehen koalizio gobernua eratu zen, PSN-PSOE, CDN eta EAk osatua eta Javier Otano Cid Lehendakari zeukala.

Otano Lehendakariak dimisioa eman zuen 1996ko ekainean, eta urrian beste gobernu bat osatu zen, Miguel Sanz Sesma UPNko hautagaia haren lehendakari aukeraturik. Gobernuak bakarrik izan zuen UPNko parlamentarien onetsia.

  • Lehendakaria: Javier Otano (PSN) (Tutera, 1946-5-3).
  • Vicepresidente Lehendakariordea, Ekonomia eta Ogasuna: Juan Cruz Alli Aranguren (CDN) (Iruñe, 1942-9-21).
  • Lehendakaritza, Barne Gaiak eta Lana: Federico Tajadura Iso (PSN) (Iruñe, 1942-12-13).
  • Toki Administrazioa, Lurralde Antolamendua, Ingurumena eta Etxebizitza: Javier del Castillo Bandrés (CDN) (Zangoza, 1939-11-19).
  • Hezkuntza eta Kultura: Pedro Burillo López (PSN) (Zaragoza, 1945-12-20).
  • Osasuna eta Gizarte Ongizatea: Fernando Puras Gil (PSN) (Tutera, 1954-9-25).
  • Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: Florentino López Istúriz (CDN) (Auritz, 1927-9-14), eta haren ondoren Luis Ibero Elía -CDN- (Iruña, 1949-7-11).
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Sustapena: José Javier Echarte Echarte (CDN) (Iruña, 1954-3-17).
  • Industria, Merkataritza eta Turismoa: Iñaki Cabasés Hita (EA) (Iruña, 1952-2-15).

1991-1995: Unión del Pueblo Navarroren lehen Gobernua

1987ko hauteskundeetan partehartzea ordura arteko handiena izan zen; 1991n, aldiz, kontrakoa gertatu zen, erroldatutako 414.922 herritarretatik bakarrik eman baitzuten botoa %66,7k, eta abstentzioa %33,29raino igo zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 20 aulki (96.005 boto), PSN-PSOEk 19 (91.645), HBk 6 (30.762), EAk 3 (15.170) eta IUk 2 (11.167). Aurreko bietan ez bezala, Gobernua ez zen PSN-PSOEren esku geratu, Juan Cruz Allik, UPNren hautagaiak, kabinete erregionalista bat osatu baitzuen, bera Lehendakari.

  • Lehendakaria: Juan Cruz Alli Aranguren (Iruña, 1942-9-21).
  • Lehendakariordea eta Lehendakaritza: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16).
  • Ekonomia eta Ogasuna: Javier Pomés Ruiz (Iruña, 1952-3-12).Geroago, Juan Ramón Jiménez Pérez-ek (Iruña, 1957-6-24) ordeztu zuen.
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak: José Cruz Pérez Lapazarán (Madril, 1948-11-4).
  • Hezkuntza eta Kultura: Javier Marcotegui Ros (Iruña, 1948-9-21).
  • Osasuna: Calixto Ayesa Dianda (Iruña, 1936-2-25).
  • Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: José Ignacio López Borderías (Bera, 1950-8-9).
  • Toki Administrazioa: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16).
  • Lurralde Antolamendua eta Ingurumena: Miguel Sanz Sesma, 1995-2-27an Javier Castillo Bandrés-ek ordeztua.
  • Industria, Merkataritza, Turismoa eta Lana: Ángel Luis Rodríguez San Vicente (Urantzia, 1952-3-12).
  • Gizarte Ongizatea, Kirola eta Etxebizitza: Ricardo de León Egüés (Iruña, 1944-11-21).

1987-1991: Bigarren Gobernu sozialista

Lehen hiru hauteskundeetatik, 1987ko deian partehartzerik handiena izan zen, erroldan zeuden 393.326 hautesleetatik %72,78 joan baitziren botoa ematera, eta abstentzioa, beraz, %37,22ra jaitsi zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: PSN-PSOEk 15 aulki (78.338 boto), UPNk 14 (69.311), HBk 7 (38.111), CDSk 4 (20.978), EAk 4 (19.821), Unión Democrática Federal-UDFk 3 (17.648), APk 2 (11.903) eta Euskadiko Ezkerra-EEk 1 (9.614). Hona hemen orduko Gobernuaren osaketa:

  • Lehendakaria: Gabriel Urralburu Taínta (Ezkaroze, 1950-11-6).
  • Lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasuna: José Antonio Asiáin Ayala (Iruña, 1949-4-9).
  • Lehendakaritza eta Barne Gaiak: Aladino Colín Rodríguez (León, 1958-2-12).
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak: Francisco San Martín Sala (Añorbe, 1941-1-23).
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirolak: Román Felones Morrás (Urantzia, 1951-2-4).
  • Osasuna: Carlos Artundo Purroy (Iruña, 1954-6-19).
  • Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurumena: Federico Tajadura Iso (Iruña, 1942-12-13).
  • Industria, Merkataritza eta Turismoa: Julián Balduz Calvo (Tutera, 1942-8-21).
  • Lana eta Gizarte Ongizatea: Máximo Esteban Bueno (Miranda de Arga, 1948-11-12).
  • Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: Antonio Aragón Elizalde (Lodosa, 1950-8-25).

1983-1987: Lehen Gobernu sozialista

1983ko maiatzaren 8an 379.692 nafarrek zuten botoa emateko aukera. Haietako %70,86k egin zuten, eta abstentzioa, horrenbestez, %29,14koa izan zen, 1979ko hauteskundeetan baino hamarren batzuk txikiagoa, bada. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: PSOEk 20 aulki (94.737 boto), UPNk 13 (62.072), AP-PDP-UL koalizioak 8 (37.554), HBk 6 (28.055) eta EAJ-PNVk 3 (18.161). Hona hemen orduko Gobernuaren osaketa:

  • Lehendakaria: Gabriel Urralburu Taínta (Ezkaroze, 1950-11-6).
  • Lehendakariordea eta Lehendakaritza: José Antonio Asiáin Ayala (Iruña, 1949-4-9).
  • Nekazaritza: Francisco San Martín Sala (Añorbe, 1941-1-23).
  • Udal Administrazioa: Jesús Malón Nicolao (Mélida, 1934-10-23).
  • Industria eta Energia: Antonio Aragón Elizalde (Lodosa, 1950-8-25).
  • Hezkuntza eta Kultura: Román Felones Morrás (Urantzia, 1951-2-4).
  • Osasuna eta Gizarte Laguntza: Federico Tajadura Iso (Iruña, 1942-12-13).
  • Herri Lanak eta Lurralde Antolamendua: José Javier Arraiza Meoqui (Iruña, 1941-3-14).
  • Ekonomia eta Ogasuna: José Manuel Arlabán Esparza (Lodosa, 1950-1-5).

1979-1983: Hauteskundeak barruti edo merindadeetan

Lehenengo hauteskundeetan, 1979ko apirilaren 3an, 365.080 herritar ageri ziren Nafarroako hautesleen erroldan, eta 70 parlamentari aukeratu ziren. Merindade historikoak hauteskunde-barruti eratu ziren -Iruña izan ezik, bertan bi barruti bereizi baitziren- eta haietako bakoitzean parlamentari kopurua hautesle kopuruaren araberakoa izan zen. Partehartzea %70,76ra iritsi zen, eta abstentzioa %29,24ra.

Aulkiak eta botoak ondoren adierazten den moduan banatu ziren: UCDk 20 aulki eta 68.040 boto; PSOEk 15 aulki eta 48.289 boto; UPNk 13 aulki eta 40.764 boto; HBk 9 aulki eta 28.344 boto; Agrupaciones Electorales de Merindad-AEMk 7 aulki eta 17.282 boto; Nacionalistas Vascosek 3 aulki eta 12.845 boto; Alderdi Karlistak aulki bat eta 12.165 boto; Unión Navarra de Izquierdas-UNAIk aulki bat eta 7.419 boto, eta Agrupación Electoral Independientes Forales Navarros-IFNk aulki bat eta 3.729 boto.

Hauteskundeen ondoren, Nafarroako Gobernua 7 pertsonak osatutako korporazio bat izan zen, barruti bakoitzean boto gehien eskuratutako partiduaren hautagaia gobernuko kide bihurtu baitzen, Tuterako Merindadearen kasuan izan ezik, han batu gehien lortutako bi partiduek ordezkari bana izan baitzuten Gobernuan.

  • Lehendakariak: Jaime Ignacio Del Burgo Tajadura (1979-1980 eta 1984) eta Juan Manuel Arza Muñuzuri (1980-9-29tik 1984-1-14ra arte). Biak UCDkoak ziren.
  • Udal Administrazioa: Juan Manuel Arza Muñuzuri (UCD).
  • Ogasuna: Ángel Lasunción Goñi (UCD).
  • Nekazaritza eta Abeltzantza: Pedro Sánchez de Muniáin (UCD).
  • Hezkuntza eta Kultur: Jesús Malón Nicolao (PSOE).
  • Sustapena eta Lurralde Antolamendua: Jesús Bueno Asín (Orhi Mendi).
  • Osasuna: Ángel García de Dios (HB).