Jarduera komertzialari buruzko ohiko galderak

Argitu zure zalantzak

Ordutegiak

Ba al du merkatariak askatasunik bere establezimenduaren ordutegia zehazteko?

Merkatari bakoitzak askatasunez finkatuko ditu bere merkataritza establezimenduak irekitzeko eta ixteko ordutegiak, betiere legeak ezarritako gehieneko mugak errespetatuz.

Nafarroan merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legearen 32. artikuluak ezartzen du 15 ordukoa dela eguneko gehienezko merkataritza lanaldia, lanegunetan zein igande eta jaiegun baimenduetan.

Ba al da asteko jardueren ordutegi orokorrik?

Saltokiek asteko lanegun guztietan beren jarduna egiteko duten ordutegi globala ezin izanen da 90 ordutik gorakoa izan.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 32. artikulua.

Ba al da ordutegi araubide bereziko establezimendurik?

Honako establezimendu hauek dute askatasun osoa erabakitzeko zein egun eta ordutan egonen diren irekita jendearentzat:

  • Pastelak eta gozokiak, ogia, prestaturiko jakiak, erregaiak, loreak eta landareak batez ere saltzen dituzten saltokiek eta komenientziako dendek, bai eta muga-postuetan, geltokietan eta lurreko, itsasoko eta aireko garraiobideetan eta turista anitz biltzen diren eremuetan ezarritakoek ere.
  • Erakusketara eta publikoarentzako salmentara bideratuta 300 metro koadro baino gutxiagoko azalera erabilgarria duten establezimenduek; multzo horretatik kanpo gelditzen dira indarreko legeriaren arabera enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren banaketa-enpresa edo -taldeenak.

Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikulua.

  • Iruñeko udalerrian dauden establezimenduek, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, turista anitz biltzen diren eremutzat hartzen baita.

89E/2020 Ebazpena, otsailaren 20koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana.

Zer hartzen da komenentziako dendatzat?

Komenientziako dendatzat erakusketara eta publikoarentzako salmentara bideratutako azalera erabilgarria 500 metro koadro baino txikiagoa dutenak eta egunean gutxienez 18 orduz irekita egoten direnak hartuko dira, betiere askotariko eskaintza badute (liburuak, egunkariak eta aldizkariak, elikagaiak, diskoak, bideoak, jostailuak, opariak eta bestelakoak, besteak beste).

Ba al dago ordutegien araubide orokorra zuzenean aplikatu ezin zaion establezimendu motarik?

Bai. Farmazia bulegoak eta estankoak berariazko araudiaren arabera arautuko dira, eta, halakorik ezean, merkataritza ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. eta 6. artikuluetako xedapenak aplikatuko dira.

Merkealdiak

Zer hartzen du merkataritzat foru legeak?

Merkataritzat hau hartuko da: merkataritzan aritzeko ahalmena izan eta bere izenean, eta ohiko lanbide gisa, txikizkako merkataritzan aritzen den pertsona fisiko edo juridikoa.

Zer da merkealdiko salmenta?

Merkealdiko salmentatzat hartuko da jendeari saldu aitzinetik finkatutakoa baino merkeago produktuak eskaintzen dizkion sustapen-salmenta.

Merkealdiko salmenta sustapenen betekizunak:

  • Merkatari bakoitzak aukeratzen dituen egunak merkataritza establezimendu bakoitzaren kanpoaldean jarriko dira ikusgai, saltokia itxita dagoenean ere jendeak aise ikusteko toki batean.
  • Gutxienez, dauden artikuluen erdiak eskaini beharko dira prezio murriztuan. Beheratutako produktuak behar bezala identifikatuta eta gainerakoetatik bereizita egonen dira.

Produktu hauek ezin dira merkealdian eskaini:

  • Artikulu zaharkituak; dena den, establezimendu berean saldo gisa eskaintzen ahal dira.
  • Salmentak hasi aitzineko hilabetean saltokiaren ohiko salmenta eskaintzan ez zeuden artikuluak.
  • Merkealdia hasi aitzineko hilabetean edozein sustapen motan izan diren artikuluak.
  • Artikulu hondatuak.

Noiz egiten ahal du merkatari batek merkealdia Nafarroan?

Nafarroako merkatariek askatasunez erabakitzen ahalko dute bai zer sasoi jotzen dituzten interes komertzial handienekotzat merkealdiak egiteko , bai haien iraupena.

Konstituzio Auzitegiaren 59/2016 Epaiak, martxoaren 17an emanak (2016ko apirilaren 22ko BOE), Konstituzioaren aurkakotzat eta deuseztzat jotzen ditu Nafarroako Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 46.2 artikuluaren hurrengo atalak, apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legearen 3. artikuluak emandako idazketan:

  • “honako parametro hauei lotuta” tartekia;
  • a), b) eta c) letrak 
  • d) letrako “Foru Aginduan ezarritako irizpideen barruan” tartekia.
  • Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondoren, honako hau da merkealdien araudia Nafarroan:
  • Merkatariak askatasuna du erabakitzeko noiz egin merkealdiko salmenta eta zer iraupen izanen duen. 
  • Merkatari bakoitzak aukeratzen dituen merkealdiko egunak merkataritza establezimendu bakoitzaren kanpoaldean jarri behar ditu ikusgai, saltokia itxita dagoenean ere jendeak aise ikusteko toki batean. 
  • Nafarroako Foru Komunitatean baliogabetuta gelditzen dira merkealdien bi aldiak. 
  • Merkealdiek ez dute, ez gehieneko, ez gutxieneko eperik.

Erreklamazioak

Merkatariek erreklamazioen arloan kontsumitzaileekiko dituzten betebeharrak

Enpresa edo establezimendu bakoitzak hautatuko du bezeroekin dituen gatazkak ebazteko zein prozedura erabili. 

Ostalaritzako enpresa, saltoki edo lokalek kexak edo erreklamazioak jartzeko sistemari buruzko informazioa jarri beharko dute bezeroen eskura; sistema erreklamazio-orri bat izaten ahalko da, orain arte bezala, edo posta-helbide edo helbide elektroniko bat. Hornitzaile guztiek betebeharra dute erreklamazioei ahalik eta lasterren erantzuteko, betiere, bezeroaren eskaria aurkeztu eta hilabetea iragan baino lehen.

Halaber, horrek erreklamazioa ebazten ez badu, horren berri eman behar dute, eta jakinarazi ea kontsumo-auzien ebazpen alternatiborako erakunde bati atxikita dauden (Kontsumoko Arbitraje Batzordea, kasu, Nafarroan). Atxikita ez badaude, jakinarazi beharko dute zein erakundek ebatziko duen auzia. Gatazka hori konpontzeko kanpoko erakunderen baten mende jartzen ez badira, kontsumitzaileari auzibide zibila gelditzen zaio.

Informazio gehiagorako, kontsultatu consumo.navarra.es

Sarrera ukatzeko eskubidea

Nola balia dezaket sarrera ukatzeko eskubidea nire saltokian?

Abenduaren 12ko 34/2022 Foru Legeak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duenak, 11.2 artikuluan ezartzen duenez, jendearentzat irekiak diren eta bezeroei sarrera ukatzeko eskubidea erreserbatua duten establezimenduetan, ongi ikusten den kartel bat jarri beharko da sarreran, eskubide hori erabiltzeko ezarritako baldintzak aditzera emateko. Baldintza horiek ezin izanen dira zehaztugabeak, diskriminatzaileak, arbitrarioak edo establezimenduaren izaera eta jarduerarekin kontraesankorrak izan.

MERKATARITZA JARDUERA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA

Foru araudia

Estatuko araudia

  • 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa. (1996ko urtarrilaren 17ko BOEren —15. zk.— legeria kontsolidatua)
  • 1/2004 Legea, abenduaren 21ekoa, Merkataritza Ordutegiei buruzkoa. (2004ko abenduaren 22ko BOEren —307. zk.— legeria kontsolidatua)
  • 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa. (2012ko abenduaren 27ko BOEren —311. zk.— legeria kontsolidatua).
  • Konstituzio Auzitegiaren epaia, merkealdiak arautzeari buruzkoa. (2016ko apirilaren 22ko BOE —97. zk.—)
  • 14/2022 Errege lege-Dekretua, abuztuaren 1ekoa, neurriak hartzen dituena garraioaren jasangarritasun ekonomikorako, ikasteko beken eta laguntzen arloan, eta gas naturalaren arloan aurrezteko, eraginkortasun energetiko hobetzeko eta energia mendekotasuna murrizteko. 