Descárgate la app
Ingurumen arloko ikuskapenak eta kontrola - nafarroa.eus
Ingurumen arloko ikuskapenak eta kontrola
Nafarroako Gobernuak, Ingurumen Ikuskaritzako 2023-2026 Planaren barruan, ingurumen-ikuskapenen programa bat gauzatzen du, egiaztatzeko betetzen direla bai araudia bai ingurumen-baimenetan ezarrita dauden ingurumen-baldintzak.
- Nori egiten zaizkio ikuskapenak?
- Nola ebaluatzen da baimenetan ezarritako emisio-mugak betetzen diren?
- Zer gertatzen da betetzen ez badira?
- Emaitzak publikoak dira?
Nori egiten zaizkio ikuskapenak?
Nafarroako Gobernuaren eskumeneko instalazioei, baldin eta ingurumen-baimen integratua edo ingurumen-baimen bateratua jaso badute, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko sailkapenean edo 17/2020 Foru Legearen I. eranskinekoan egoteagatik, hurrenez hurren.
Nola ebaluatzen da baimenetan ezarritako emisio-mugak betetzen diren?
Instalazioek dagokien baimena (integratua edo bateratua) lortu ondoren, Administrazioak instalazio horiek ikuskatuko ditu, eta ikuskapen-txostena eginen du. Bertan jasoko da egindako neurketen emaitzen balorazioa.
Bestalde, eta baimen bakoitzaren ebazpenean adierazten denaren arabera, instalazioek kontrol-txostenak aurkeztu beharko dituzte aldizka eta ofizioz, haien jardueraren jarraipena egiteko, ondoko tramite honen bidez:
→ Zentroen ingurumen-kalitatearen arloko kontrol- eta jarraipen-txostenak jakinaraztea
Zer gertatzen da betetzen ez badira?
Ikuskapen- edo kontrol-txostenetan irregulartasunik edo ez-betetzerik aurkitu bada, baimenaren titularrak zuzendu egin beharko ditu, eta hala egin duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, tramite honen bidez:
→ Zentroen ingurumen-kalitatearen arloko kontrol- eta jarraipen-txostenak jakinaraztea
Emaitzak publikoak dira?
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua, ren 24.3.h) artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek jendaurrean jarri behar dituzte ingurumen-baimen integratuarekin funtzionatzen duten instalazioen kontrol-txostenak, egindako neurketen eta laginketen emaitzekin.
→ Ikus itzazu Nafarroako Gobernuak argitaratutako kontrol-txostenak.
Instalazio berberetarako, ikuskapena egin ondoren, eta gehienez ere lau hilabeteko epean, egindako jardueraren txostenaren laburpena argitaratu behar du Administrazioak.
→ Ikus itzazu egindako jardueren txostenen laburpenak (bilaketak egin ditzakezu instalazioaren titularraren izena idatziz ezkerreko koadroan. Baita udalerria eta herria idatzita. Kurtsorea instalazioaren izenaren gainean jarrita, txostenak bistaratzen dira).