Descárgate la app
La planificación forestal en Navarra
Baso plangintza
Nola egiten dira mendiak antolatzeko planak
Nafarroako mendi guztiek eduki behar dute baso plangintzako agiri bat, Nafarroako Gobernuak onartua. Bertan, epe luzerako helburuak ezartzen dira, eta epe ertainerako hobekuntzak planifikatzen, helburu horiek betetzeko.
Agiriak “Baso Antolaketa” aplikaziora sartzen dira. Datu base geografiko horrek Nafarroako baso plangintzaren jarraipena egiteko aukera ematen du.
- Zein jarraibide bete behar dituzten plan guztiek
- Nola aurkeztu plana, onartzeko
- Non kontsultatu onartutako planak
- Baso kudeaketaren jarraipena egin, “Baso Antolaketa” aplikazioarekin
- Informazio grafikoa bidali, “Baso Antolaketa” aplikazioan sartzeko
Zein jarraibide bete behar dituzten plan guztiek
Eskualdeko baso planek Nafarroan onartzen diren baso antolakuntzako plan guztiek bete behar dituzten irizpideak ezartzen dituzte.
Kantaurialdean:
Pirinioetan:
Erdialdean eta Erriberan:
Nola aurkeztu plana, onartzeko
Plana egiteko eta onartzeko prozesua ezberdina da, mendiak publikoak edo pribatuak diren.
Mendi publikoetan, babesleetan edo espazio babestuetan, agiria lursailen titularrekin lankidetzan egiten da.
Hala ere, mendi pribatuetan, agiria egitea titularren erantzukizuna da, eta prozedura hau jarraitu behar du:
→ Baso lursail pribatuen plangintza eta ziurtapena
Non kontsultatu onartutako planak
Nafarroako Gobernuak onartutako planak web orri honetan kontsultatzen ahal dira.
Baso kudeaketaren jarraipena egin, “Baso Antolaketa” aplikazioarekin
Nafarroako mendietan aplikatutako baso kudeaketaren jarraipena egin nahi baduzu, Baso Antolaketa aplikazioa erabiltzen ahal duzu.
Aplikazio honi esker, Foru Administrazioak Nafarroan onartu dituen baso plangintzako tresnen datu base geografikora sartzen ahal zara.
→ Baso Antolaketa aplikaziorako sarbidea
Aplikazioa erabiltzen ikasteko tutoriala
Informazio grafikoa bidali, “Baso Antolaketa” aplikazioan sartzeko
Plangintza tresna publiko eta pribatuen informazio grafikoa bidaltzeko eta datu base geografikoan sartzeko datuen eredu hau erabili behar da.