Nafarroako azpiegitura berdea

Sarrera

2010eko martxoan, Europako Ministro Kontseiluak Europar Batasunaren beste helburu bat ezarri zuen: «Europar Batasunak biodibertsitatearen galera eta ekosistemen zerbitzuen degradazioa geldiarazi nahi du hemendik 2020ra, eta ekosistemok ahal den neurrian berroneratu eta EBk biodibertsitatearen galeraren aurka mundu osoan egiten duen ekarpena areagotu».

Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeen Lantaldeari 2013an egindako Komunikazioaren esparruan, Europak azpiegitura berdearen oinarriak ezarri ditu.  Bere helburua naturak ematen dituen onurak aintzatestea eta horien balioa azpimarratzea da, baita plangintza- eta kudeaketa-prozesuetan txertatzea ere. 

Onura horiek, zerbitzu ekosistemiko deituak, mugagabeak balira bezala erabiltzen dira batzuetan, eta duten balioa eta kalteberatasuna aintzat hartu gabe tratatzen dira askotan. Alabaina, natura-ingurunea narriatzen bada, ez du zerbitzurik emango eta, ondorioz, eskastu egingo da bizi-kalitatea. Azpiegitura berdea galera horiei aurre egiteko tresna bat da.

Azpiegitura berdeak elementu eta sistema naturalak edo erdinaturalak, ingurune fisikoko elementuak eta elementu kulturalak eransten ditu, eta edozein motatako ingurunetan dago, ingurune naturalean, landa-ingurunean zein hiri-ingurunean.

Horretarako, lurraldeak biodibertsitateari, arriskuei, klima-aldaketari, elikagaien hornidurari eta lehengaiei, osasunari, ekonomiari, kulturari eta halakoei lotuta dituen askotariko eginkizunak aintzatetsi eta kontuan izan behar dira, eta horiek ezagueraz txertatu behar dira plangintzan, eginkizun horiei balioa emateko, babesteko eta naturaren funtzionamendua eta gizarteari dakarzkioten onurak hobetzeko.

Azpiegitura berdea Nafarroan

Nafarroako azpiegitura berdea Nafarroan indarrean dauden lurralde-antolamenduko planetatik (LAP) abiatuta landu da, Nafarroako lurralde-ereduaren garapen eta bilakaera gisa.

Hala, identifikatu den ingurumen-unitate bakoitzean lurraldeak eskaintzen dituen zerbitzu ekosistemikoen analisia jasotzen da lurralde-antolamenduko planetan, eta Babes Bereziko Eremu batzuk zehazten dira, eremu horien ingurumen-, produkzio-, paisaia- edo kultura-balioen arabera. 

Oinarri horren gainean, dokumentu tekniko bat sortzen da, non Nafarroako azpiegitura berdearen elementu garrantzitsuenak identifikatzen diren eta lurralde osoa zonakatzen den –eremu nukleoak, lotura-eremuak, oinarrizko matrizeak, ibai-lurraldeak eta hiri-eremuak–, eremu bakoitzeko zerbitzu garrantzitsuenak aztertzeko eta horiek identifikatzeko eta, plangintzan ez ezik, lurraldean eragina duten proiektuetan sartzeko irizpideak zehazteko ere.

Dokumentu horrek, Iruñerriko azpiegitura berdea osatzen duten elementu nagusiak ez ezik, hiriko dinamiketan parte hartzen duten inguruko udalerriak ere identifikatzen ditu, eta guztien balioa nabarmendu. Zonen araberako bereizketa proposatzen du, eta prozesu naturalak hiri-eremuaren barnean eta horren ingurune hurbilean sartzeko eta sustatzeko behar diren jarraibideak eta irizpideak ezartzen ditu, eta, aldi berean, hiriaren eta landagunearen arteko konektagarritasuna eta irisgarritasuna bultzatu. 

Halaber, azpiegitura berdearen funtzionamendua hobetzeko esku-hartze paradigma gisa eratu nahi diren jarduketa batzuk proposatzen ditu, elementu eta eremu mota guztien kasuistika askotarikoak bilduta, beste kokaleku batzuetan aplika daitezkeen konponbideak probatu ahal izateko.

IBAI-LURRALDEAREN ZONAKATZEA

Sistema egituratzen duen entitate nagusia da, eremu guztiak jartzen ditu harremanetan. Eginkizun asko betetzen ditu (hornidura, erregulazioa, habitata), eta, horien artetik, lotura-eginkizuna nabarmentzen da, zeina zenbait eskala eta norabide askotan egiten den.

EREMU NUKLEOAK

Balio handiko habitatak dituzten eremuak dira, eta, oro har, ondo kontserbatuta daude, funtsezkoak baitira adierazgarriak eta/edo bereziak direlako.

LOTURA-EREMUAK

Eremu nukleoak konektatzen dituzte, dela iragazkortasun handiagoko edo gutxiagoko hedadura handien bitartez, dela igarobide linealen edo ibai-igarobideen bitartez.

OINARRIZKO MATRIZEAK

Nekazaritza- eta/edo baso-azalerak dira, oro har handiak, non, besteak beste, lehen mailako sektoreko ekoizpenaren bidezko hornidura-eginkizunak nabarmentzen diren (habitata, erregulazioa), eta beren hedaduran sakabanatutako beste balio batzuk eduki ditzaketen.

HIRI-EREMUAK

Eraikitako inguruneak dira, zeinahi dela hedadura. Espezifikoki aztertzen dira eskala ertainean edo lurralde-eskalan azpiegitura berdearen sisteman eragin nabarmena duten hiriak eta eremu urbanizatuak (beren hedadurarengatik, jarraitutasunarengatik edo hazkunde-jarraibideengatik).

Iruñeko eta inguruko udalerrietako azpiegitura berdea

“Iruñeko eta inguruko udalerrietako Azpiegitura Berdea” dokumentuak lurralde-ikuspegitik heltzen dio Azpiegitura Berdeari; hala, Iruñerriko arro fisiografikoa hartzen du, eta 28 udalerri biltzen ditu osorik edo zati batean. Hiriaren eta landaren arteko lotura-espazioen berezko dinamikak partekatzen dituzte horiek. 

Azpiegitura Berdea osatzen duten elementuak identifikatzeak aukera ematen du gizarteak naturatik –zerbitzu ekosistemikoetatik– lortzen dituen onurak lurralde-plangintza eta -garapeneko prozesuetan integratzeko, konektibitate soziala, hiriko paisaia, lurraldeari lotutako kultura edo aisia bezalako alderdiak txertatuz. Ikuspegi bateratu horrek laguntzen du sistema eraginkorra lortzen, gai dena aldi berean gizarte, ekonomia eta ingurumenerako onuragarria izateko, eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobetzeko.

Lana osatzeko prozesua azterketa teknikoan oinarritu da eta parte hartzailea izan da, eta, horri esker, bildu ahal izan dira ezagutza, dokumentazioa, tresnak eta dauden babes-figurak. Honako eduki hauek ditu:

  • Lan-eremua identifikatzea. 
  • Eremuko Azpiegitura Berdearen plangintzak lortu nahi dituen helburuak kontuan hartzea.
  • Elementu garrantzitsuak identifikatzea, lurralde-eskalan eta ikuspegi orokor batekin, honela taldekatuz: Erdiguneko eremuak, Korridoreak, Funtxio anitzeko elementuak, iri elementuak.
  • Azpiegitura Berdearen sistema ezaugarritzea, lurraldeak multzoaren funtzionamenduan duen zeregina edo potentziala kontuan hartuta, honako hauek bereizten dituen Zonifikazioaren bidez: Nodoak, Konektoreak, Matrizeak.
  • Inplementatzeko ildo posibleak zehazten ditu.
  • Identifikatutako eremuei buruzko zenbait Gidalerro eta irizpide biltzen ditu, eremu honetan edo beste batzuetan egiten diren jarduketetan Azpiegitura Berdearen ezarpena gidatzeko eta errazteko, jarduketaren eskalara eta inguruabar berezietara egokituz.
  • Jarduketen katalogoa barne hartzen du, Azpiegitura Berdearen funtzionamendua hobetzeko esku-hartzeen adibideak ematen dituena, hainbat espaziotako kasuistikak barnean hartuta, beste kokaleku batzuei aplika dakizkiekeen konponbideak emateko.

DOKUMENTAZIO:

Idatzizko dokumentazioa:

Agiri grafikoak:

Geruza bektorialak.zip