Descárgate la app
Jendaurreko informazioa kontsultatu eta deskargatu
Jendaurreko informazioa kontsultatu eta deskargatu
Lurraldeari eta hirigintzari buruzko informazioa eskuratzeko plataformak
Hirigintza Informazio Sistema (SIUN). Horri esker, lurraldearen antolamendurako eta udalaren hirigintza-plangintzako tresnen dokumentu teknikoak (pdf) eta plano georreferentziatuak (.jpg y .jgw) kontsultatu eta deskargatu daitezke. Nafarroako Gobernuko Plangintzaren Artxiboan eskura dagoen eta kontsulta egiten denean indarrean dagoen informazioa erakusten du sistemak.
Kartografia topografikoa eta ortoargazkiak 1:1.000 eskalan. Nafarroako udalekin elkarlanean finantzatutako oinarrizko informazioa eta informazio partziala udal-plan orokorrak egiteko.
Ortoargazkiak SITNA geoatarian bistaratu daitezke. Bide honetan aurkitzen dira: Hondoko irudiak eta mapak > koloretako ortoargazkiak 1:1.000. Udalerriaren izenaren eta egin zen urtearen arabera sailkatuta daude.
Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) atariaren bitartez ere kontsultatu daitezke, tresnen menuan, bide honetan: geruza eskuragarriak > ortoargazkia > ortoargazkiak 1:1.000 (1999-2010). Kasu honetan, eskura dauden datu guztiak bistaratzen dira, eta informazioaren ikonoaren gainean sakatuta deskarga daitezke. Ikono horretan «deskargatu» aukera agertuko da.
IDENAn ere kontsultatu eta deskargatu daiteke 1:1.000 kartografia. Tresnen menuan, bide honetan: Geruza eskuragarriak > Kartografia > Kartografia 1:1.000 (SIUN). Kartografia bistaratzeko, interesatzen zaigun eremura hurbildu behar da. Zenbait formatutan deskargatu daiteke, informazioaren botoian, geruzaren izenaren ondoan agertuko den «deskargatu» aukera klikatuz.
Informazio mugatuaren eskaera
Plangintza-tresna lantzeko, Nafarroako Gobernuak aldez aurreko informazioa ematen du. Plana onartu ondoren, informazioa kontsultatzeko eta deskargatzeko moduan egongo da eremu publikoetan.
Udal-taldeek sarbide-kode bat eskatu beharko dute, eta behar duten informazioa zehaztu.