Udal-plan orokorraren garapen-plangintza

Garapen-planak edo plan operatiboak: udal-plan orokorrak edo udalez gaindiko plan sektorialek ondorengo faseetan egiteko utzi dituzten alderdiak zehazten dituzten planak dira. 

Nafarroan, legeak lau plan operatibo mota definitzen ditu:

1. Sektorizatze-planak

Plan hauen eginkizuna da plangintza-sektoreetan oraindik antolatu ez diren udal-plan orokorretan (UPO) edo udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialetan (UGPPrS) urbaniezaezin gisa aurreikusitako lurzoruetan funtsezko azpiegiturak ezartzea edo osatzea. Sektore horiek plan partzialen bitartez garatuko dira geroago.  

2. Plan partzialak 

Plan hauen eginkizuna da xehetasun-antolamendua garatzea, edo udal-plan orokorrean, sektorizatze-planean edo udalez gaindiko plan sektorialean «luzoru urbanizagarri sektorizatu» eta «lurzoru finkatugabe» gisa zehaztutako lurzorurako xehetasun-antolamendua garatzea, hau da, aurreko planetan zehaztutako alderdien gabeziak konpontzen dituzte plan partzialek.

3. Plan bereziak 

Plangintza malgua dute eta ez dute legitimatuko dituen udal-plan orokorraren beharrik; hau da, udal-plan orokor baten edo udalez gaindiko proiektu sektorial baten zehaztapenak aurrera eraman ditzakete, baina aurreko tresna horiek gabe ere egin daitezke. Plan bereziek ikuspegi sektorial batean oinarrituta antolatzen dute lurraldea, eta edozein motatako lurzoruetan aplika daitezke. Eginkizun hauek dituzte:

  • Oinarrizko azpiegiturak eta sistema orokorrak garatzea eta antolatzea
  • Hiri-inguruneak edo ingurune naturalak babestea, kontserbatzea edo hobetzea
  • Guneen barne-eraberritzea edo saneamendua

4. Xehetasun-azterketak  

Plangintza operatiboko figura, hirigintza-antolamendurako tresnen organigramaren mailarik baxuenean dagoena. Azterketa hauek eginkizun mugatuak dituzte, eta horien funtsezko xedea da udal-plan orokorretan edo udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialetan aurreikusitako eraikuntzaren lerrokadurak eta sestrak ezartzea, aldatzea edo egokitzea, eta horien bolumenak, eraikuntzen morfologia eta tipologia berrantolatzea eta fatxadak antolatzea. Eraikuntza- eta/edo hirigintza-proiektuaren aurretik egin beharreko urrats bat dira.