Udal-plan orokorra

Udal-plan orokorrak (UPO) udalerriaren lurralde osoa antolatzen du, lurzorua epe luzera erabiltzeko eredu baten bidez, eta ondoren garatzen edo osatzen duten tresnak zuzentzen ditu. Bere formulazio eta tramitazioari dagokionez, tokiko eskumeneko figura bat da, baina Nafarroako Gobernuak, lankidetza-hitzarmenen bitartez, parte hartzen du bertan, eta behin betiko onetsiz bermatzen du bere kalitatea plana.

Planak hiri-lurzoruko eremuak zehaztuz sailkatzen du udalerriaren lurzorua, baina baita etorkizunean urbanizatu ahal izango dena eta, bere ezaugarri bereziengatik, edozein aldaketatik babestu behar dena zehaztuz ere.  

Udal-plan orokorraren eginkizun nagusia, beraz, udalerriaren lurraldearen antolamendu integrala egitea da, honako hauen bidez:

  1. Lurzorua honela sailkatuz: hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina.
  2. Egitura orokorraren oinarrizko osagaiak definituz:  lurzoruaren kalifikazioa (sailkapenaren azpizatiketak) eta horietako bakoitzaren erabileraren intentsitate-mailak; komunikazio- eta azpiegitura-sistema, espazio libreen sistema eta komunitate-ekipamenduaren sistema.
  3. Plan orokorra bera gauzatzea eta betetzea ahalbidetzen duen programa, baita haren indarraldiaren denbora-muga eta berrikusi behar den unea ere.

Udal-plan orokorra bi tresnak osatzen dute: lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduak (LOEE) eta udalaren hirigintza-planak.

Lurraldea Ocupatzako Estrategia eta Eredua (LOEE)

Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua udalaren hirigintza-planaren aurretik idazten da, eta udalaren garapen-estrategia biltzen duen eskema gisa proposatzen da. Dokumentazioak honako hauek bildu behar ditu:

  •   Lurraldearen azterketa eta diagnostikoa
  •   Indarrean dagoen plangintzaren ebaluazioa
  •   Lurraldea okupatzeko udal-eredua
  •   Antolamendu egituratzailearen eskema bat
  •   Sistema edo azpiegitura orokorren xehetasuna 
  •   Antolamendu-irizpide alternatiboak

Lurralde-antolamenduaren estrategia eta ereduak goragoko mailako tresnek ezarritako lurralde-eredua errespetatu behar du. Adibidez, lurralde-antolamenduko planak (LAP) eta Nafarroako Gobernuko lurralde- eta ingurumen-politikak goragoko mailako tresnak dira.

Udalaren hirigintza-plana (UHP)

Udal-plan orokorraren zati honetan, udalerriaren antolamenduari, garapenari eta babesari edo kontserbazioari buruzko alderdi guztiak ezartzen dira. Plana ondorengo dokumentu hauek osatzen dute:

  •       Memoria eta azterketa osagarriak.
  •       Informazio-planoak eta lurraldearen hirigintza-antolamenduaren planoak.
  •       Hirigintzako arauak.
  •       Jarduketa-programa.
  •       Ekonomia- eta finantza-azterketa. 