Webaren artxiboa

Aukera ematen du bilketa-data zehatzetan bildutako webguneetan nabigatzeko, eta, kasu batzuetan, jada existitzen ez diren webguneetan

Webaren artxiboa web-orrien bilduma bat da (blogak, foroak, dokumentuak, irudiak, bideoak eta gisakoak barne). Liburutegi Nazionalak eta autonomia-erkidegoek sustatu dute, Espainiako Interneteko ondare dokumentala gordetzeko eta hartara sartzeko bidea ziurtatzeko.

Bildumaren berezitasuna da bilketa-data zehatzean bildutako webguneetan nabigatu daitekeela, eta, kasu batzuetan, jada existitzen ez diren webguneetan.

Artxibo hori Nafarroan kontsultatzeko, Lege-gordailuaren Bulegoak (Nafarroako Lege-gordailuaren Bulegoa. Nafarroako Liburutegia. Antonio Pérez Goyena pasealekua 3, 2. solairua, 31008 Iruña) kontsultak egiteko bi toki paratu ditu: bata, Lege-gordailuaren Bulegoan (ordutegia: 08:30-14:30) eta, bestea, kontsulta berezien aretoan, 2. solairuan, mikrofilmaren ordenagailuan (ordutegia: 14:30-20:30).

Autonomia-erkidegoetan artxibatutako webguneen bilketara sartze

Jabetza Intelektualaren Legeak atari honetatik eskuratzen ahal diren edukiak babesten ditu: behar bezala justifikatutako ikerketa-asmoetarako bakarrik erreproduzi daitezke, eta soil-soilik zabaltzen ahal dira baldin eta eskubideen titularrek espresuki baimena ematen badute.

Ekimenari buruz gehiago jakiteko hitzordu bat eskatu nahi baduzu edo bilduman egon beharko lukeen eduki edo webguneren bat falta dela uste baduzu, idatzi helbide honetara: deplegal@navarra.es