Liburutegi Zerbitzua

Funtzioak eta organigrama

Liburutegi Zerbitzua, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman dauden liburutegiak planifikatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den unitatea da.

Honako hauetaz arduratzen da:

  • Sostengu-zerbitzuak garatzeaz eta kudeatzeaz
  • Liburutegiak dituzten hedatze programak sustatzeaz eta laguntzeaz
  • Liburutegi eta liburutegi-zerbitzuen sorrera eta hobekuntza sustatzeaz eta indartzeaz
  • Funts bibliografikoen handitzeaz
  • Liburutegietan teknologia berriak ezartzeaz, etab.

Era berean, Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa eta Zerbitzuen Karta egitea dagokio, baita Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren Erregelamenduak eta liburutegi-zerbitzuen eta funtzionamendu-jarraibideak idaztea ere.

Liburutegi Zerbitzua arduratzen da, gainera, udalekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeaz. Horietan, liburutegi publiko bakoitzari dagozkion mantentze eta kudeaketa-baldintzak ezartzen dira.

Eginkizun horiek guztiak betetzeko, Liburutegi Zerbitzuak bi atal ditu:

  • Liburutegi Sarearen Atala:
    Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea 1950ean sortu zen Nafarroako Foru Aldundiaren erabakiz, eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren funtzionamendua koordinatzea du eginkizun. Organigrama honetan ikus daiteke egitura.
  • Nafarroako Liburutegiaren Atala (Webgunea)
    Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Liburutegi Nagusia eta Nafarroako ondare bibliografikoaren arduradun nagusia da. Nafarroako ekoizpen bibliografikoa bildu, kontserbatu eta zabaltzea du helburu, ekoizpen idatzi periodikoa edo ez, bisuala, soinuduna eta multimedia, inprimatua edo beste edozein euskarritan. Organigrama honetan ikus daiteke egitura.