Lege Gordailua Nafarroan

Lege gordailua erakunde juridiko bat da, zeinaren bidez administrazio publikoei aukera ematen baitzaie mota guztietako argitalpenen aleak biltzeko, euskarri mota guztietakoak, edozein prozeduraren bidez banatzen edo jendaurrean jakinarazten direnak, dohainik, alokairuan edo salmentan.

Bere helburua nafar ondare bibliografikoa, soinuduna, bisuala, ikus-entzunezkoa eta digitala babestea da, egungo eta etorkizuneko belaunaldiek kulturako, informaziorako eta ikerketarako sarbidea izan dezaten bermatuz.

Argitaratutako obren argitaratzaileek lege gordailuaren zenbakia eskatzera behartuta daude, baldin eta helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean badute. Hauek eskatzen ez badute, ekoizleek, inprimatzaileek, estanpatzaileek edo grabatzaileek, ordena horretan berean, eskatu egin beharko dute.

2012an onartutako legeak Nafarroako Lege Gordailuaren bulegoari zehatzeko ahalmena ematen dio, araudia betetzen ez duten pertsonei zigor administratiboak ezarriz.

Eskatzeko eman behar diren pausoak

Aurreneko pausoa editore bezala alta eskatzea izango da eta Lege Gordailuko Bulegoaren baliozkotzeari itxoitea. Honek, argitaratzaile berriak helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Nafarroan duela egiaztatu ondoren, alta balioztatuko du. Lege Gordailuaren Bulegoaren eta argitaratzailearen arteko komunikazio-bidea azken honek alta eskatzean emandako posta elektronikoa izango da.

Alta eraginkorra denean, honako ekintza hauek egin ahal izango dira:

Zenbakia eskatu:

Eskaera dokumentuaren ekoizpena edo inprimaketa amaitu baino lehen egin beharko da, eta honako datu hauek jaso beharko ditu: argitalpenaren izenburua, argitalpen mota (eman beharreko ale kopurua dokumentu motaren araberakoa izango da), aurreikusitako banaketa data, ezingo da zenbakia eskatzen denetik bi hilabete baino geroagokoa izan.

Honako elementu hauek osatzen dute zenbakia:

  • DL edo LG siglak
  • NA sigla
  • Gordailuaren zenbakia
  • Gordailuaren urtea
  • Nahitaezkoa da argitalpenaren leku ikusgarri eta identifikagarri batean inprimatuta agertzea.

Argitaratzaileak zenbakia eskatu eta gehienez bi hilabeteko epean entregatuko du argitalpena Nafarroako Lege Gordailuaren Bulegoan, betiere banatu edo saldu aurretik.

Datuak aldatu eta eskaera ezeztatu:

Lege-gordailuaren zenbaki bati lotutako datuak aldatzen badira, argitalpenari buruzko informazioa osatu ahal izango da inprimatu edo fabrikatu ondoren, betiere gordailua egin aurretik.
Lege-gordailuaren zenbaki bat baliogabetzeko aukera izango da ere, eskatutako argitalpena ez bada egingo edo zenbakia esleitu eta bi hilabeteko epean gordailua eratzea eragozten duen justifikazio-arrazoiren bat badago.

Eratutako gordailuaren egiaztagiria lortzea:

Argitalpen baten Lege Gordailua behar bezala entregatu dela justifikatzen duen akreditazioa lortzeko aukera ematen du.

Nola izapidetzen da

Izapidetzea guztiz doakoa da, eta bai Interneten bitartez bai bulegoan bertan egin daiteke.

Lege-gordailua behar duten algitalpenak

  • Paperean inprimatutako liburuak eta liburuxkak
  • Inprimatutako orriak
  • Argitalpen seriatuak (aldizkariak, egunkariak, festetako egitarauak, kultur agendak, urtekariak, memorioak ...)
  • Musikako partiturak
  • Estanpa originalak
  • Editatutako argazkiak
  • Posta-txartelak, kromoak, kartak, eta laminak
  • Iragarki tankerako kartelak eta publizitatekoak
  • Mapak, planoak, atlasak, itsasoko, aeronautikako eta zeruko kartak
  • Testuliburuak
  • Microformak
  • Soinu-dokumentuak
  • Ikus-entzunezko dokumentuak
  • Edozein euskarritan dauden dokumentu elektronikoak, Internet bidez eskuratzeko modukoak ez direnean
  • Film zinematografiko guztien dokumentu osoen kopia berria, publizitate-materiala barne

Lege-gordailutik kanpo utzitako argitalpenak

  • Administrazio publikoen barneko dokumentuak edo administrazio-espedienteetan sar daitezkeenak
  • Erakunde eta erakundeen barne-gaiei buruzko dokumentuak, enpresak barne, beren langileei zuzenduak
  • Administrazio publikoetako kidegoak edo eskalak sustatzeko edo lekualdatzeko lehiaketetarako argitalpenak
  • Posta-zigiluak
  • Izaera sozialeko inprimakiak, hala nola ezkontzarako eta bataioetarako gonbidapenak, heriotza-eskelak, bisita-txartelak, nortasun-agiriak edo tituluak eta diplomak
  • Bulegoetako inprimakiak, inprimakiak, ofizialak barne, bete gabeko galdetegiak eta inkestak
  • Eskaeraren araberako inprimaketa-argitalpenak
  • Prentsa-txostenak
  • Publizitate-orri komertzialak
  • Mota guztietako katalogo komertzialak
  • Egutegiak eta agendak
  • Hiru dimentsioko objektuak, nahiz eta dokumentu nagusi batekin batera joan
  • Objektuen, etxetresna elektrikoen, makineriaren eta abarren jarraibideen eskuliburuak
  • Pertsona fisiko eta juridikoen pribatutasunari eragiten dioten datuak dituen sistema informatiko baten produktu oro, eta datu pertsonalak babesteko araudian jasota daudenak
  • Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileek emandako ikus-entzunezko programak, non eta ez diren banatzen

Nola jokatu lineako argitalpenekin

Euskarri elektroniko ukiezinean hedatzen den edozein motatako informazio edo edukia da, identifikatzeko eta bereizirik tratatzeko aukera ematen duen formatu jakin batean artxibatua dagoena, eta zabalkundea ematen zaiona.

Mota orotako webguneak, liburu elektronikoak eta paperean argitaratutakoen antzeko beste material batzuk. Barnean Espainiako kulturen ondarea (bibliografikoa, entzunezkoa, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa zein digitala) dutenak, sarrera libreko webguneak zein sarrera mugatuko webguneak izan, edozein formatu dutelarik ere.

Ez dute LGaren zenbakirik beren ezaugarri bereziengatik eta bide honen bitartez hedatzen diren dokumentuen arteko muga lausoengatik eta, halaber, argitalpenak identifikatzen dituzten bestelako zenbaki normalizatu batzuk ere badirelako (ISBN, ISSN, DOI).

Editore/ekoizleek ez duteinolako ekintza edo ekimenik abiatu beharrik zentzu honetan. Betebehar bakarra dute: beren dokumentuak jasotzen uztea Lege Gordailuaren Bulegoko web-artxibatze sistema automatikoei edo lege gordailuan sartzeko eskatzen zaizkien dokumentuak transferitzea.

Argitalpenetan sartzeko erabiltzaileek harpidetu edo ordaindu behar duten kasuetan, editore/ekoizleak sarreragakoak edo sarbide seguru bat eman behar ditu edukietan sartu eta horiek deskargatu ahal izateko, betiere, ondare dokumentala zaintzeko helburuetarako soilik.

Erlazionatutako araudia