Liburutegien jarduerak

73 Emaitza

21 ots

  • Erakusketak

    Pepe Pérezen margoen erakusketa

    Hainbat garaitako margoak daude ikusgai, mihise edo taula gainean akrilikoz eginak. Errotulagailu akrilikoekin egindako formatu txikiko lan batzuk ere erakusten dira bertan

    Data:

    2026ko otsailaren 2tik 27ra

    Tokia: Tuterako liburutegia

  • Erakusketak

    Zientzia-emakumeak argira

    Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Egunaren harira antolatutako erakusketa.
    Bertan, zientziaren eta teknologiaren esparruko 12 emakume omentzen dira. Erakusketa emakume horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtzen da, eta zientziari egin zioten ekarpena ikusarazten laguntzen du.
    Gehiago jakiteko, paneletako QRen bidez ginkana dibertigarri bat egin dezakezu.
    Interesgune bat ere aurkituko duzu

    Data:

    2026ko otsailaren 2tik 27ra 

    Tokia: Burlatako liburutegia

  • Erakusketak

    Mo erakusketa

    MO komikiaren sorkuntzari buruzko erakusketa didaktikoa, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.

    KONTUZ: Sarrerra librea

    Data:

    2026ko otsailaren 16tik 27ra, biak barne

    Tokia: Zizur Nagusiko liburutegia

  • Erakusketak

    "Pinceladas de color, cumpliendo una ilusión"

    Juan Palominok, Txantreako bizilagunak bere lan artistikoak erakutsiko ditu liburutegiko sarreran

    Data:

    2026ko otsailaren 2tik 27ra

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

  • Bestelako jarduerak

    Liburu bat irakurri nahi al duzu?

    Klauss eta Mathilda ipuinak entzun nahi dituzten bi txakur dira. Zuk irakurri nahi dizkiozu?

    KONTUZ: Izen ematea liburutegian

    Data:

    2026ko otsailaren 10etik martxoaren 11ra 

    Tokia: Corellako liburutegia

  • Bestelako jarduerak

    Lesakako Liburutegi Publikoaren 10. urteurrena Harriondoan

    Aurten, urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Egunean, Lesakako Liburutegi Publikoak 10 urte beteko ditu Harriondoa kultur etxean eta, hori dela-eta, jarduera eta ekitaldi bereziak izanen ditugu urte osoan zehar urteurren borobila ospatzeko. Orain, lehen seihilekoko egitaraua jakitera ematen dizugu. Udatik bueltan ospakizunekin jarraituko dugu, adi egon!

    Data:

    2026ko urtarrilaren 21etik maiatzaren 29ra

    Tokia: Lesakako liburutegia

23 ots

  • Ikastaroak eta tailerrak

    Litercrearte Txiki IV. jaialdia

    Jarduera euskaraz. Lehen 'Literarte Txiki' deitua, 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako programa dinamikoa da, aldi berean didaktikoa eta ludikoa, hitzekin jolas mota guztiak proposatzen dituena.

    KONTUZ: Aldez aurreko izen ematea liburutegian edo 948286629 zenbakian

    Data:

    2026ko otsailaren 23an, astelehena, 17:30etan

    Tokia: Zizur Nagusiko liburutegia

  • Irakurketa klubak

    Fiódor M. Dostoieskiren "Memorias del subsuelo"

    Irakurketa klub honetan genero eta gai desberdinetako gaztelaniazko liburuak irakurtzen ditugu.
    Aldizkakotasuna: hilean behin, urritik maiatzera
    Egunak: astelehena eta asteartea

    KONTUZ: Informazio gehiago liburutegian

    Data:

    2026ko otsailaren 23 eta 24an, 18:00etan

    Tokia: Altsasuko liburutegia

  • Hitzaldiak

    "Richard Weyndling: talks and debates in English"

    Hitzaldiaren izenburua: "Is Africa shaking off its colonial past?”

    KONTUZ: Sarrera librea

    Data:

    2026ko otsailaren 23an, astelehena, 19,00etan

    Tokia: Barañaingo liburutegia

24 ots

  • Ikastaroak eta tailerrak

    Ipuin eta faroltxoak (tailerra)

    Faroltxoak egiteko haurrentzako tailerra. 4 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta, euskeraz.
    Doako jarduera, toki mugatuekin.

    KONTUZ: Izen-ematea: Nafarroako Liburutegian (848428980, 848427797; bninfantil@navarra.es)

    Data:

    2026ko otsailaren 24ean, asteartea, 18:00etan

    Tokia: Nafarroako liburutegia