Liburutegien jarduerak

Iruñea-Txantreako liburutegia

6 Emaitza

16 aza

  • Erakusketak

    Collage: Melodia baterako akordeak

    Hiru artistek beren sorkuntza indibidualak eta kolektiboak dakarzkigute liburutegira. Errealitatearen eta fantasiaren artean nabigatzen duen mundu bati zentzua ematen dioten irudien melodia.
    Bizitza sinboliko berria eta magiaz betea hartzen duten eguneroko elementuak, non kolore eta formek konposizio paregabeak ematen dituzten.

    Data:

    2026ko azaroaren 2tik 30era, biak barne

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

  • Proiekzioak eta entzunaldiak

    Lejos del cielo (2002)

    Zikloko bigarren filmaren proiekzioa (2002, 107 min).
    Berrogeita hamarreko hamarkada. Connecticuteko etxekoandre aberats eta eredugarri batek bizimodu orekatua, gogobetegarria eta programatua darama, Amerikako burgesen familiaren kanonen arabera. Hala ere, ustekabean, ezkontza-krisi larri bati eta emozioei mugak ezartzen dizkien kanpoko mundu bati aurre egin behar die. Arrazakeria eta intolerantzia sexuala nagusi diren mundua.

    KONTUZ: Sarrera librea tokia bete arte

    Data:

    2026ko azaroaren 16an, astelehena, 18:00etan

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

17 aza

  • Hitzaldiak

    Cómo se hace un libro: Nafarroako argitaldietako ekosistema

    Hitzaldi atsegin eta bisual bat liburu batetik zure eskuetarako bidea eta hemen, Nafarroan, egiten dituztenen lana ezagutzeko.
    Editargiko Maria Oset-ek koordinatzen du

    Data:

    2026ko azaroaren 17an, asteartea, 18:30etan

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

19 aza

  • Proiekzioak eta entzunaldiak

    Film laburra: Mi abuela es una estrella

    Zikloko bigarren filmaren proiekzioa (2002, 107 min).
    Berrogeita hamarreko hamarkada. Connecticuteko etxekoandre aberats eta eredugarri batek bizimodu orekatua, gogobetegarria eta programatua darama, Amerikako burgesen familiaren kanonen arabera. Hala ere, ustekabean, ezkontza-krisi larri bati eta emozioei mugak ezartzen dizkien kanpoko mundu bati aurre egin behar die. Arrazakeria eta intolerantzia sexuala nagusi diren mundua.

    KONTUZ: Sarrera librea tokia bete arte

    Data:

    2026ko azaroaren 19an, osteguna, 18:30etan

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

23 aza

  • Proiekzioak eta entzunaldiak

    Tierra fría (2005)

    Zikloko hirugarren filmaren proiekzioa (2005, 126 min.).
    Josey Aimes (Charlize Theron), ama ezkongabea, bere jaioterrira itzuliko da, Minnesota iparraldera, eta, aurrera egiteko, lana bilatuko du burdin meategietan. Lan horretan, gizonak dira nagusi, eta generoagatiko diskriminazio handia dago. Laster Joseyk era guztietako umiliazioak jasango ditu emakumea izateagatik

    KONTUZ: Sarrera librea tokia bete arte

    Data:

    2026ko azaroaren 23an, astelehena, 18:00etan

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia

27 aza

  • Hitzaldiak

    Garikoitz Goikoetxea: "Esnatu ala hil"

    Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea. Ez dira garairik distiratsuenak. Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea, baina zantzu gutxi dago nondik eta nola ekin, are gehiago aldaketa handiko garai hauetan. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur

    Data:

    2026ko azaroaren 27an, ostirala, 19:00etan

    Tokia: Iruñea-Txantreako liburutegia