Liburutegien jarduerak

Burlatako liburutegia

7 Emaitza

18 api

  • Erakusketak

    Egin zaitez eko

    Nafarroako ekoizpen ekologikoaren aniztasuna ekartzen du erakusketak, liburutegiaren barruan kokatuko diren hainbat elikagai eta animalia erraldoiren bidez: behi piriniar bat, produktu-saski bat, sagar bat, bi azenario, ardi latxa bat, "Eco Bio" bat... informazio-panelez eta galdera-joko batez lagunduta.
    Antolatzailea: CPAEN - NNPEK eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzua.

    Data:

    2026ko apirilaren 13tik maiatzaren 1era, biak barne

    Tokia: Burlatako liburutegia

  • Bestelako jarduerak

    Erronka bila?

    Liburuaren eguna ospa ezazu Nafarroako liburutegiekin.
    Berriozarko eta Noaingo liburutegiekin batera hainbat irakurketa erronka proposatzen dizkizugu. Ekainaren 15era arte duzu denbora.
    Galdetu liburutegian!
    8-99 urte!!

    Data:

    2026ko apirilaren 14tik ekainaren 15a arte, biak barne

    Tokia: Burlatako liburutegia

21 api

  • Ikastaroak eta tailerrak

    "Curso de iniciación al cultivo ecológico de hortalizas"

    Oscar Ibañez Salinasek emandako ikastaroa, labore ekologikoan hasi edo teknika ekologikoekin lantzen ikasi nahi duten pertsonei zuzendua.
    Bi orduko hiru saioz osatuta dago tailerra

    KONTUZ: Ez dago tokirik. Itxoin-zerrenda dago

    Data:

    2026ko apirilaren 14, 21 eta 28an, 18:30ean

    Tokia: Burlatako liburutegia

  • Ikastaroak eta tailerrak

    "Jugando con el cuento"

    4 saio otsailetik maiatzera, hilean behin, Adriana Olmedorekin. Horietako bakoitzean ipuin bat komentatu eta erlazionatutako Saio honetan Bea Taboadaren “A veces mamá tiene truenos en la cabeza” komentatuko dugu. Emozioei buruz hitz egingo dugu, nola adierazten eta sentitzen ditugun, eta emozio desberdinen maskarak egingo ditugu. 
    5 urtetik gorako haurrentzat

    KONTUZ: Aldez aurreko izen ematearekin. 4 tailer dira, eta bakar bati edo denetara eman daiteke izena (948 13 66 33 / biblibur@navarra.es)

    Data:

    2026ko apirilaren 21ean, asteartea, 17:30ean

    Tokia: Burlatako liburutegia

23 api

  • Hitzaldiak

    "Asesinato en la conspiración" liburuaren aurkezpena

    Fernando Mikelarena historialariak 1936an Iruñean kokatzen den "Errandonea" sailaren bigarren zatia aurkezten digu. Ez ezazu galdu!!

    KONTUZ: Sarrera librea lekuak bete arte

    Data:

    2026ko apirilaren 23an, osteguna, 19:00etan

    Tokia: Burlatako liburutegia

  • Antzezpenak eta ipuin kontaketak

    Ipuin maratoia

    Liburuaren eguna ospatuko dugu haur liburutegian ipuinak kontatzen. 17:30etatik aurrera hurbildu zaitez ipuinak kontatzera edota entzutera. Eta idaztea gustokoa baldin baduzu ere, zuk sortutako zerbait irakur diezagukezu.

    Data:

    2026ko apirilaren 23an, osteguna, 17:30etan

    Tokia: Burlatako liburutegia

29 api

  • Literatura eta poesia

    "Cuentos musicales en el regazo" Noemí Espinalekin

    Gaztelaniazko ahozko narrazio saioa. Txikienek perkusio instrumentuen magiaz, ipuin kantatuez, eta abestiez gozatuko dute, entzute aktiboaren eta irudimenaren bidez.
    0-4 urte bitarteko haurrentzat.

    KONTUZ: Izen ematea apirilaren 13tik aurrera liburutegiko ordutegian (14:30-20: 30) telefonoz edo aurrez aurre. Inskripzio bakarra haur bakoitzeko (+ laguntzen duen heldua).

    Data:

    2026ko apirilaren 29an, asteazkena, 17:30ean

    Tokia: Burlatako liburutegia