Erregaien prezioen igoerari aurre egiteko aholkuak

Besteak beste, komeni da gasolindegietako prezioak alderatzea, ibilgailua gutxiago erabiltzea eta garraio publikoa erabiltzea

Nafarroako kontsumitzaileek, erregaia behar duen ibilgailu bat badute, erregaiaren prezio-igoerari egin behar diote aurre, Ekialde Ertainean gerra hasi ondoren. Lehen, andela betetzeko 60 edo 80 euro ordaindu behar baziren ere, 2026ko martxoan 100 euro inguru ordaindu behar dira. 

Gobernu zentralak Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala aurkeztu du. Haren bidez, besteak beste, hidrokarburoen gaineko zergaren eta BEZaren zerga-tasak beheratu dira. BEZa % 21etik % 10era jaitsi da, eta hori onuragarria da kontsumitzaileentzat. Hala ere, kontsumitzaileek beste ekintza batzuk ere egin ditzaketen garestitze horri aurre egiteko, ahal den neurrian. Horretarako, ohiturak aldatu beharra dago, eta ahalegina egin ibilgailuak beste modu batera erabiltzeko. 

Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak zenbait aholku prestatu ditu erregaien prezio-igoera hau gainditzen saiatzeko. Helburua da norberaren gogoeta sustatzea eta nork bere burua hobeki ezagutzea. 

1

Ezagutu erregaien prezioa

Lehen urratsa da erregaien prezioa kontsultatzeko ohitura izatea. Horrela, ezustekoak saihesten dira. Izan ere, gasolindegien arabera prezio desberdinak daude. Horrenbestez, garrantzitsua da ongi planifikatzea non hartu erregaia. 

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak geoatari bat du kontsumitzaileei prezioak alderatzen laguntzeko. Sareko tresna informatiko bat da, eta Espainia guztiko gasolindegietako salmenta-prezioen eta ordutegien berri ematen du. Ibilbideak planifikatzeko aukera ematen du, eta, horrela, prezioen arteko aldeak kontsultatu daitezke.

Beste aplikazio mugikor batzuek ere webgune hori erabiltzen dute: Precio Gasolina, Gasolineras baratas, GasAll, Google Maps, Repostator… Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak aholkatzen du iturri ofizialera jotzea, lehentasunez.

Gainera, Kontsumo Zerbitzuak prezioak ikuskatzeko kanpaina bat egin du, eta Nafarroako gasolindegien % 10 miatu ditu. Gasolindegi horietan, betetzen dira aipatutako geoatarian agertzen diren prezioak. Beraz, kontsumitzaileek tresna hori kontsultatu dezakete, jakiteko zerekin eginen duten topo erregaia hartzera joan aurretik.  

Bisitatu gasolindegien prezioak kontsultatzeko geoataria

2

Norberaren ohiturak berrikustea

Kontsumitzaileek honelako galderak egin beharko lizkiokete beren buruari: beharrezkoa al da autoz joatea? Beharbada oinez joan naiteke, edo, are, bizikletan. Egin al ditzaket nire zereginak ibilbide bakarrean, autoa egunero hartu beharrean?

Horrela, hausnarketa sustatzea da helburua. Kontsumitzaileek baloratzea ibilgailua gutxiago erabiltzeko aukera. Egungo egoeran, behinik behin. Eta, adibidez, hurrengo oporrak planifikatzea bestelako garraiobide bat erabiltzeko aukera aintzat hartuta. 

3

Erabili garraio publikoa

Kontsumitzaile batek ibilgailua erabiltzen badu lanera joateko edo ikasleak eskolara eramateko, beharbada orain da unea garraio publikoaren aukera aztertzeko. Aztertu ordutegiak, prezioak eta, halakorik bada, bonuak eta deskontuak. Nafarroan, hobariak eta prezio bereziak daude hiriko eta hiriarteko garraio publikoan, eta, horiei esker, garraioa sustatzeaz gain, gastua kontrolatzen laguntzen dute.

4

Partekatu ibilgailua

Eta lankideak edo bizilagunak ados jarriko bagina? Ordutegiak adostu daitezke, lanera autoz elkarrekin joateko edo haurrak eskolara eramateko. Horrela, gastuak banatuko ditugu, eta beste batzuekin egoteaz gozatuko dugu. 

5

Erabili erregaia aurrezteko teknikak

Gomendio hauen bosgarren eta azken puntuan, ahalik eta erregai gehiena aurrezteko teknikak daude. Teknika horiei esker % 15 edo 20 aurreztu daitekeela zenbatesten da, eta seguruagoak dira gainera. Honako hauek dira: 

  • Abiadura konstanteak mantentzea.
  • Martxa luzeak erabiltzea.
  • Trafikoari aurrea hartzea, ordutegiei erreparatuta. 
  • Ez frenatzea edo azeleratzea kolpez.
  • Pneumatikoen presio egokia mantentzea. 

Aholku hauek gogorarazpen bat besterik ez dira, halako kontu txikiei erreparatuta kontsumitzaileek ez baitute honelako kezkarik izanen: Zenbat gastatu beharko dut datorren astean? Eta hurrengoetan? Horren ordez, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuaren ustez, ohiturak aldatzeari esker beste galdera honi erantzuten ahalko diogu: Zer egin dezakegu? 

Kontsumo Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

  • Helbide elektronikoa: infoconsumo@navarra.es
  • Telefonoa: 848 427 733 eta 848 427 758
  • Helbidea: Pascual Madoz kalea 6, behea, Iruña