Descárgate la app
Gatazkak profesionalen bitartekaritzarekin konpontzea - Justizia nafarroa.eus
arrow_upward
Gatazkak profesionalen bitartekaritzarekin konpontzea
Gatazkak profesionalen bitartekaritzarekin konpontzea
Prozesua boluntarioa da. Bertan, pertsona neutral batek, edo bideratzaile edo bitartekari batek, alderdi inplikatuei laguntzen die elkarrekin hitz egiten, guztiendako egokia den akordio batera irits daitezen. Helburua da konponbide adostu bat bilatzea eta bide judiziala saihestea.
Jarraian, Eztabaidak Konpontzeko Sareak bai herritarrendako bai profesionalendako kudeatzen dituen bitarteko publikoak eta pribatuak kontsulta ditzakezu.
Prozesua boluntarioa da. Bertan, pertsona neutral batek, edo bideratzaile edo bitartekari batek, alderdi inplikatuei laguntzen die elkarrekin hitz egiten, guztiendako egokia den akordio batera irits daitezen. Helburua da konponbide adostu bat bilatzea eta bide judiziala saihestea.
Jarraian, Eztabaidak Konpontzeko Sareak bai herritarrendako bai profesionalendako kudeatzen dituen bitarteko publikoak eta pribatuak kontsulta ditzakezu.
Zer bitartekaritza-zerbitzu behar duzu?
| Eremua | Zerbitzuaren deskribapena | Entitate arduraduna | Info gehiago |
|---|---|---|---|
| Administrazioa | Bitartekaritza, herritarren eta Administrazioaren artean, besteak beste arlo hauetan: trafikoa, atzerritartasuna, nazionalitatea eta katastroa | Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofiziala | Joan webgunera |
| Kirola | Kirol-arloko bitartekaritza, kirolariei, entrenatzaileei eta kirol-epaileei zuzendua | Nafarroako Gobernua | Joan webgunera |
| Desgaitasuna | Bitartekaritza, adimen-desgaitasuna eta/edo nahasmendu mentala duten pertsonei laguntzeko beren eskubideak baliatzen eta betebeharrak betetzen, edozein eremutan: judizialean, administratiboan, etab. | A tu lado Zurekin kooperatiba | Joan webgunera |
| Hezkuntza | Ikastetxeetako bizikidetza hobetzea eta eskola-gatazkei aurrea hartzea, ikastetxeei, ikasleei eta familiei zuzendutako proiektu eta tailerren bidez | Nafarroako Gobernua | Joan webgunera |
| Hezkuntza | Irakasle, ikasle eta familiei orientabideak eskaintzea, eskola-gatazkak konpontzeko, berdinen arteko jazarpenari aurre egiteko eta bizikidetza-planak prestatzeko | Nafarroako Gobernua | Joan webgunera |
| Hezkuntza | Bizikidetza sustatzea eta gatazkak konpontzea, ikasleen, administrazio eta zerbitzuetako langileen, irakasleen eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileen artean (UNAV) | Nafarroako Unibertsitateko Bizikidetza Batzordea | Jaitsi PDFa |
| Enpresa | Enpresa-gatazkak konpontzeko bitartekaritza: auzi zibilak eta merkataritzakoak, mugaz gaindikoak barne | Nafarroako Bitartekaritza Gortea | Joan webgunera |
| Ikuspegi dialogikoa | Zerbitzu hau, batez ere, Gizarte Zerbitzuetako, Hezkuntzako, Osasuneko eta Gizarte-inklusioko profesionalei zuzentzen zaie. Haren bidez, kanpoko bideratzaileen presentzia eska dezakete familiekin eta profesionalekin bilerak egiteko, baita gaiari buruzko prestakuntza jasotzea ere | Nafarroako Gobernua | Joan webgunera |
| Familiak | Bitartekaritza, bai familia-gatazketan, bai banantze- edo dibortzio-prozesuan dauden bikoteen arteko gatazketan | Nafarroako Gobernua | Joan tramitera |
| Migrazioa / Kulturen arteko harremana | Arreta integrala, arrazoi arrazista eta xenofoboek eragindako diskriminazio-egoeretan | Nafarroako Gobernua | Joan tramitera |
| Migrazioa / Kulturen arteko harremana | Bitartekaritza, kultura desberdinetako pertsonen artean sortzen diren gatazka komunitario eta indibidualetan | Nafarroako Gobernua | Joan tramitera |
| Migrazioa / Kulturen arteko harremana | Sentsibilizazioa eta bitartekaritza, kulturen arteko bizikidetza errazteko eta kulturarteko gatazkak konpontzeko Estellerrian eta haren eragin-eremuan | Koine Equalitas fundazioa | Joan webgunera |
| Adingabeak / Gazteak | Bitartekaritza, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden gazteen arteko gatazkak konpontzeko eta haien gizarteratzea bultzatzeko | Transpirenaica Social Solidaria elkartea | Joan webgunera |
| Auzotarren arteko arazoak | Bitartekaritza, auzotarren arteko arazoetan, horien jatorria zaratak, usainak, obrak, lagun egiteko animaliak, osasungarritasuna edo higienea direnean. Zerbitzu hori Iruñerako bakarrik dago eskuragarri | Iruñeko Udaltzaingoa | Joan webgunera |
| Osasuna / Adikzioak | Bitartekaritza, adikzioren bat duten pertsonekin gatazkak konpontzeko, elkarrizketan, erantzukizunean eta eragindako kaltearen konponketan oinarrituz | Antox elkartea | Joan webgunera |
| Osasuna / Lana | Bitartekaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen aurkako eraso fisiko eta hitzezkoetan | Nafarroako Gobernua | Jaitsi PDFa |
| Lana | Bitartekaritza, enpresen eta langileen arteko gatazka kolektibo eta indibidualetan | Nafarroako Lan Auzitegia | Joan webgunera |
| Lana | Zaurgarritasun- edo bazterketa-egoeran diren pertsonak eta enplegua sustatzeko eta talentua bilatzeko enpresa-sareko ordezkariak harremanetan jartzea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea | Gaztelan fundazioa | Joan webgunera |
| Etxebizitza | Laguntza, alokairuko parke publikoko etxebizitzak errentan hartuak dituzten familiei, higiezinetako bizikidetza hobetzeko eta etxebizitzak eta espazio komunak egoki erabiltzeko | Nasuvinsa | Jaitsi PDFa |
| Etxebizitza | Bitartekaritza, etxebizitzen jabe diren pertsonei eta familiei zuzendua, hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituztenean eta ohiko bizilekua galtzeko arriskuan daudenean. Zerbitzu hori Iruñerako bakarrik dago eskuragarri | Iruñeko Udala | Joan webgunera |