Descárgate la app
Zarata-mailak eremuen arabera - nafarroa.eus
Zarata-mailak eremuen arabera
Jakin ezazu zer zarata-maila dagoen zure inguruan
Toki-erakundeak, 100.000 biztanletik gorako aglomerazio baten parte badira, behartuta daude bost urtean behin zarata-mapa estrategikoak egitera. Mapa horiei esker, ebalua daiteke, orokorrean, zer mailatakoa den herritarren zaratarekiko esposizioa eremu jakin batean. Era berean, mapa horiei esker toki-erakundeek ekintza-planak egin ditzakete, lurraldearen kalitate akustikoa hobetu eta leheneratzeko.
Nafarroan, arau horrek Iruñea eta udalerri mugakide batzuk baino ez ditu ukitzen:
Baimendutako zarata-mailak eremuen arabera
Baimendutako zarata-mailak ez dira berdinak udalerri osoan; izan ere, aldatu egiten da lurzoruaren sailkapenaren arabera (bizitegietarako, aisialdirako, industriarako, azpiegituretarako, osasun-irakaskuntza-kulturarako edo hirugarren sektorerako lurzorua).
Jarraian, Iruñerriko Aglomerazioan sartuta dauden eraginpeko 18 udalerrietako eremuen zonifikazioa eta muga akustikoak jasotzen dituzten 1: 10.000 eskalako mapak kontsulta daitezke:
Iruñerrian erregistratutako zarata-mailak
Kontsulta itzazu mapetan Nafarroako hiri-aglomerazioetako benetako zarata-mailak:
- Egunez (7:00etatik 19:00etara)
- Arratsaldez (19:00etatik 23:00etara)
- Gauez (23:00etatik 7:00etara)
Abian dauden ez-betetzeetarako plan zuzentzaileak
2025-2029 Iruñerriko Aglomerazioko Zarataren Ekintza-planak dokumentuak Iruñerriko Hiri Aglomerazioan identifikatutako kutsadura akustikoaren arazoak zuzentzeko planteatutako neurriak jasotzen ditu .
Informazio hau kontsulta dezakezu:
- Iruñerriko Aglomerazioaren eremuko bateraezintasun akustikoko eremuak (EA) eta horien sailkapena:
- Eremu lasaiak (EL) Iruñerriko Aglomerazioan.
- Eremu Planen esparru geografikoa. Plan horiek proposatu dira, hain zuzen, honako hauekiko ikusi diren bateraezintasunak konpontzeko: Iruñerriko hiri aglomerazioaren barruan Babes Akustiko Bereziko Eremu deklaratutako eremuen kalitate-helburuekiko