Descárgate la app
Lurzoruen kutsadura - nafarroa.eus
Lurzoruen kutsadura
Balorazioa, lurzoruen kalifikazioa eta kutsagarriak izan daitezkeen jardueretarako betebeharrak
Lurzoruak baliabide natural mugatuak eta berriztaezinak dira gizakiaren denbora-eskalan. Kutsadura prebenitu eta zuzentze aldera, legeriak lurzoruaren kutsadura ikertzeko jarraibideak ezartzen ditu, kutsadurak giza osasunerako eta ekosistemetarako duen arriskuaren arabera, bai eta lurzorua kutsatzen ahal duten jarduera ekonomiko guztietarako betebeharrak ere.
Lurzoruen kalifikazioa
Lurzoru bat kutsatua dagoen jakin nahi baduzu, edo kutsatzaileak ote dauzkan eta, hortaz, kutsatzeko arriskuan dagoen, kalifikazio ofizial bat eska dezakezu guztion eskura dagoen tramite honen bidez.
→ Eska ezazu Nafarroako Gobernuak lurzoru bat kalifika dezan
Lurzoru kutsatuak Nafarroan
Nafarroako Gobernuak badu inbentario bat kutsatutzat deklaraturiko lurzoruena eta beste bat, borondatezko deskutsadurena. Orain ez dago argitara emana, baina informazioa eska dezakezu, eta datu zehatzak eskuratu.
Lurzoruen egoerari buruzko txostenak, kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak egiten dituzten instalazioetarako
Zure jabetzako lursail batean kutsagarria izan daitekeen jarduera industrial edo komertzialen bat egiten edo hartzen baduzu (9/2005 Errege Dekretuaren 1. eranskinean zehazten da zein diren), lurzoruen egoerari buruzko txosten hauetako bat aurkeztu behar duzu (ikus webgunea):