Descárgate la app
Ingurumen-hezkuntza eta boluntariotza
Ingurumen-hezkuntza eta boluntariotza
Ingurumen-hezkuntza
Zer da ingurumen-hezkuntza? Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzan sartzen dira larrialdi klimatiko eta ingurumenekoari aurre egiteko diren hezkuntzako, komunikazioko eta partaidetzako ekintza eta prozesu guztiak.
Helburu du gizarteko eta ingurumeneko egungo erronkei aurre egitea, bidezko trantsizio ekologiko baterantz joateko. Gainera, genero-ikuspegia hartu behar du kontuan.
Jardueren bila zabiltza eta nora jo jakin nahiko zenuke?
-
Natura ezagutzeko zentroetako jarduerak
Sartu natura ezagutzeko zentroen webgunean, jakin zer eskaintza dituzten, eta erreserbatu plaza bat
-
Ingurumen-hezkuntzako zer elementu daude zugandik hurbil?
Kokatu mapa batean hurbilen dauden naturagune, parke eta zentroak
-
Nafarroan ingurumen-hezkuntza egiteko baliabideen gidaliburua
Deskargatu PDFn (3,8 MB) jarduerak eskaintzen dituzten zentro guztien zerrenda
Hau ere zure interesekoa izan daiteke
Ingurumenaren alorreko boluntarioak
Ingurumenaren alorreko boluntarioa izan nahi duzu? Sar zaitez “Nafarroa, Orotan Lagun” web-orrian, boluntarioaren kontua sortzeko eta zeure burua proiektu batzuetarako eskaintzeko.
Entitatea zara eta zure jarduerak eskaini nahi dituzu? Entitate gisa eman dezakuzu izena eta, gero, jarduera horiek “Nafarroa, Orotan Lagun” web-orrian iragarri.