Descárgate la app
Ingurumeneko Europako proiektuak - nafarroa.eus
Ingurumeneko Europako proiektuak
REACT-Feder

Allotz Jasangarria. Irtenbide naturalak ibaiertzetako degradaziorako. Proiektuaren helburua da urtegi-basogune funtzionala eta aisialdikoa sortzea, bertako zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak landatuz eta urtegiaren konektagarritasuna eta erabilera publiko, funtzional, sozial eta ekologikoa hobetuz. Ikusi fitxa

Faltzesen, Arga ibaiaren uholdeen aurkako defentsa-jarduketak. Faltzesen ezpondetako baten egungo egoera hobetzeko eta uholdeetan biztanleriarentzako arriskua eta kalte materialak saihesteko behar diren jarduketak aztertzea. Ikusi fitxa

Azpiegitura berdea bi naturaguneren arteko konektagarritasunerako. Iruña-Gasteiz autobiaren gaineko pasabide bat eraikitzea Etxarri Aranatzen, Urbasa eta Aralar artean faunarentzat dagoen hesi fisiko nagusia gainditzeko. Ikusi fitxa

Kultur ondarea zaharberritzeko jarduketak Bertizko Jaurerria parke naturalean. Parke naturalaren ondareko eraikinak zaharberritzea eta egokitzea. Ikusi fitxa