“Basozainak” taldea 138 profesionalek osatzen dute. Profesional horiek lan egiten dute 10 lurralde mugapetan, ibaietan espezializatutako zeharkako mugape batean (Milutze) eta altueran esku hartzeko talde espezializatu batean (GIAN).

Basozainen ardura da Nafarroako basafauna eta basaflora zaintzea, ikuskatzea, ikertzea eta kudeatzea, ibai eta baso ingurunea babestea, gune babestuak eta abelbideak babestea eta kudeatzea, eta ehiza eta arrantza jarduerak kontrolatzea. Era berean, ingurumen hezkuntzako programetan parte hartzen du, natura ingurunean dagoen ondare historiko eta arkeologikoa zaindu eta babesten du, eta laguntza ematen du istripu eta larrialdietan. Eginkizun guztiak kontsulta daitezke urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuan

Herritarrentzako arreta

Jarri harremanetan basozainen zentralarekin, soilik bide hauen bidez:

Lurralde mugapeak

Harremanetarako