Descárgate la app
Industria produktuen merkatuaren zaintza - Industria nafarroa.eus
arrow_upward
Industria produktuen merkatuaren zaintza
Industria produktuen merkatuaren zaintza
Zaintzaren helburua da merkatutik kentzea seguruak ez diren produktuak
Zaintzaren helburua da merkatutik kentzea seguruak ez diren produktuak
Lan hori autonomia erkidegoek egiten dute Espainian, Industria Ministerioarekin koordinatuta. Nafarroan, industriaren arloan eskumenak dituen departamentua arduratzen da horretaz.
Besteak beste, ekintza hauek gauzatzen ditu:
- Industria produktuen kontrolak egiten ditu, Europako araudia betetzen dutela eta CE marka dutela egiaztatzeko.
- Arriskuen berri ematen du, baten bat detektatzen badu.
- Hainbat neurri hartzen ditu, adibidez, produktuak merkatutik kentzea eta produktuak merkaturatzea debekatzea, haien arriskuaren arabera.
Industria produktuen merkatuaren zaintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Ministerioaren webgunea.
Bestelako produktuen merkatuaren zaintza kontsultatzeko, sartu Kontsumoaren webgunean.