Descárgate la app
Nafarroako ereserkia - nafarroa.eus
Nafarroako Ereserkia
Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Legearen arabera, Nafarroaren ereserkia "Gorteen Ereserkia" da.
Hemen daude eskuragarri bertsio ezberdinak eta ereserkia tonu bihurtzeko azalpenak.
Deskargatu Nafarroaren Ereserkia
- Ereserkia mp3-anen
- Ereserkia soinu errealean (amr artxiboa)
- Broken Brothers Brass Band (MP3 formatua)
- Broken Brothers Brass Band (wav formatua)
Musika erreproduzigailurako bertsioa (MP3 formatua; deskargatzeko, fitxategian klik egin, eta, ondoren, hiru puntuetan). Pablo Sarasate Orkestra, Iruñeko Orfeoia, eta Santo Tomás Abesbatza:
- Orkestra sinfonikoa
- Abesbatza eta orkestra (gaztelaniaz)
- Abesbatza eta orkestra (euskera)
- Haurren baesbatza eta ganbera orkestra
- Metalak eta perkusioa
Ereserkia nola bihurtu tonu: Androiden
1. Deskargatu MP3 fitxategia gailuan. Fitxategi hauek 25 segundo baino gutxiago irauten dute: :
2. Hurrengo urratsak gailu bakoitzaren araberakoak dira. Telefono batzuetan, fitxategia mugikorraren tonu-karpetara mugitu behar izaten da.
3. 'Doikuntzak' eta, ondoren, 'Soinua eta bibrazioa' erabiliz, hautatu 'Dei-tonua'.
4. Bilatu aurrez instalatutako dei-tonuetan eta, '+' sinboloa eta 'Dei-tonua' sakatuta, ‘Fitxategi-kudeatzailera’ iritsi.
5. Hautatu Nafarroako Ereserkia dei-tonu gisa.
Ereserkia nola bihurtu tonu: iOSen (Apple)
1. Deskargatu Ereserkia MP3an, gailuan edo iClouden. Fitxategi hauek 25 segundo baino gutxiago irauten dute:
2. MP3ko abestia mugikorrerako tonu bilakatu behar da. Ordenagailurik gabe egiteko, 'GarageBand' motako aplikazioa (doakoa) erabil daiteke.
3. Aplikazioa ireki eta edozein musika tresna aukeratu.
4. Behin instrumentuetako batean sartuta, aukeratu hirugarren ikonoa (goian, ezker aldean), pistena. Beste pantaila batera igaroko zara. Ondoren, hautatu eskuin aldean ‘Bucle’ ikonoa’ (‘loop’), azkoinaren ondoan. Bilatu Fitxategietan gure Ereserkia MP3 formatuan.
5. Hautatu Ereserkiaren MP3a eta sakatuta eduki arrastan eraman eta askatu ahal izateko sortzen ari garen proiektuan.
6. Behin proiektua prest izanda, goian, ezker aldean, sakatu lehen ikonoa, beherantz adierazten duen gezia. Ondoren, hautatu Ereserkiaren fitxategia, sakatu goian, eskuinean, ‘Partekatu’ eta tonu gisa parteka dadila. Esportatu. Tonua aukera daiteke tonu orokor gisa edo mezu-tonu gisa, edota kontaktu batekin lotu daiteke.
7. Tonua ondoren hautatzeko utzi bada, mugikorreko ‘Doikuntzetara’ jo behar da; gero, 'Soinuak eta bibrazioetara'; eta, azkenik, 'Dei-tonura'. Han, egiaztatu Nafarroako Ereserkia jada hautatzeko aukera dagoela.
Nafarroako ereserkiaren bertsioak
Broken Brothers Brass Band
(2024)
Bertsio honek ikuspegi ezberdinetako haize eta perkusioen bidez ereserkia biziberritzen du, bere hizkuntza New Orleanseko (Estatu Batuak) brass band-etara eramanez
"Nafarroa Koloretan" ereserkia
(2022)
Hainbat nafarrek, horietako batzuk beste herrialde batzuetan jaiotakoak, Nafarroako Ereserkia euren ama hizkuntzetan intepretatu dute, beren jatorrizko kulturetako musika moldaketekin
Gorteen Ereserkia, "Koloreen Ereserkia" (2021)
Hainbat herrialdetako musikariek (Brasil, Txile, Mexiko, Senegal...) 'Nafarroako ereserkia' interpretatu dute, eta kulturarteko bertsioa egin dute, djembé, rebolo, pandeiro, conga edo cuatro venezuelarraren soinuekin