Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen arreta eta erregistro bulegoak itxita daude Sanferminetan, uztailaren 11n eta 14an izan ezik. Egun horietan 9:00etatik 14:00etara daude irekita.
Aurrez aurreko arreta, hitzordurik gabe, 9:00etatik 9:30era da. Aurretiko hitzordua duten pertsonek lehentasuna dute 9:30etik 14:00etara.
Arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 9:00etatik 14:30era, jai-egunak ez diren egunetan. Konpromisoa hartzen dugu herritarrek bidalitako mezuei egun baliodun bateko epean lehen erantzuna emateko.
Mezuetan hizkuntza inklusiboa erabiltzen da, eta ikus-entzunezko artxiboetan ez da genero-estereotiporik erabiltzen.
Nafarroako hizkuntza ofizialak erabiltzen dira, gaztelera eta euskara, foru-araudiak ezarritakoaren eta sustatzen diren edukien eskuragarritasunaren arabera.
Elkarreragiketa guztiak aberasgarriak eta errespetuzkoak izan daitezen, funtzionamendurako oinarrizko hiru arau ezartzen dira; horrela, herritarren edukiak joko-arau erraz horiekin bat ez badatoz, ezabatu egingo dira edo horien egileak blokeatuko dira:
Hizkera zuzena eta errespetuzkoa erabiltzea. Deskalifikazio pertsonalak, irainak edo iruzkin mingarriak saihestea.
Datu pertsonalak, norberarenak edo hirugarrenak, dituzten edukiak ez argitaratzea, ezta pertsonen irudiak ere, haien baimenik gabe.
Landutako gaiarekiko koherentzia izatea, argitalpen baten inguruan ekarpenak egiterakoan.
Zalantzaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan; horretarako, bidali mezua helbide honetara: rrss@navarra.es.
HARREMANA
Publizitate instituzionala, Sare Sozialak eta Ikus-entzunezko Baliabideak