Katue-kolonia

Zer diren eta zer betebehar dituzten partikularrentzat eta udalentzat

Zer da katu-kolonia bat?

  • Katu-kolonia askatasunean edo erdi-askatasunean bizi den katu-talde bat da.
  • Katuek sozializazio-maila txikia edo ezdeusa dute pertsonekin, baina bizitza haien inguruan garatzen dute, bizirauteko.

Zer betebehar dituzu?

  • Gune horietan bizi diren katuak lagun egiteko animaliatzat jotzen dira, eta beste edozein animalia bezala daude legeak babesturik.
  • Kolonia bateko katuen osotasuna, segurtasuna eta bizi-kalitatea errespetatu behar dituzu.

Udal-eskumena

  • Katu-kolonia dagoen tokiko udalak egin behar du haren kudeaketa.
  • Toki-erakundeak katu-kolonia planifikatu behar du, kontuan harturik animalien osasuna eta ongizatea, osasun publikoa, herritarren bizikidetza eta biodibertsitatearen babesa.
  • Komunitate-katuen populazioa pixkanaka murriztea izanen da plangintzaren azken helburua. Helburua lortzen den bitartean, lortu behar da animaliek:
    • Bizi-kalitatea izatea. Gaixorik dagoen animalia ez da ongizate-egoeran bizi.
    • Osasun arazorik ez sortzea beste animalia batzuei edo pertsonei.
    • Ingurumenean eta biodibertsitatean eragin negatiborik ez izatea.
    • Bizilagunekin bizikidetza arazorik ez sortzea.
  • Tokiko erakundeei beren udalerrietan katu-koloniak kudeatzeko programa bat sortzen laguntzeko, bi dokumentu hauek daude: