Descárgate la app
Europako laguntzak - nafarroa.eus
Europako laguntzak
Kontsultatu Europako zein funts dauden eskuragarri, nola eskatu behar diren eta zer proiektu dituzten Nafarroan
Kontsultatu Europako zein funts dauden eskuragarri, nola eskatu behar diren eta zer proiektu dituzten Nafarroan
Next Generation - SEE
Zer dira? Next Generation funtsak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) eratortzen dira. COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoari Europak emandako erantzuna dira. Edozein herritarrek, enpresak, autonomok edo udalek eskura ditzake funts horiek.
Laguntzarik behar duzu? Webgune honetan kontsultatu daiteke zer diren funts horiek, norentzat diren eta nola eskura daitezkeen. Horrela, bilatu daiteke zein laguntza eta dirulaguntza dauden aktibo, eta etorkizunean zeintzuk egonen diren aktibo. Webguneak bi bide eskaintzen ditu laguntza eta aholkuak eskatzeko: bata partikularrentzat eta bestea enpresentzat.
EGEF eta EGIF+ programak
Zer dira? Nafarroako Gobernuak kudeatzen ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsa (EGIF+). Europako Batzordeak onetsi zituen funts horiek, eta berrikuntza, jasangarritasuna eta gizarte-kohesioa sustatzen duten proiektuetara bideratzen dira:
- EGEF funtsen helburua da EBko eskualdeen arteko desberdintasunak murriztea. Horrela, Nafarroako enpresek laguntza jasotzen dute I+G+b proiektuetarako, ingurumen-jasangarritasuna sustatzen da, azpiegiturak bultzatzen dira eta eskualde-garapen orekatua sustatzen da.
- EGIF+ funtsek adingabeen familia-harrera sustatzen dute, eta konpetentzia digitalak sustatzeko ekintzak ere bultzatzen dituzte.
Laguntzarik behar duzu? Kontsultatu esteka honetan zein proiektu egin diren jada funts horiekin, eta zeintzuk egiten ari diren orain, eskuratu programa bakoitzaren dokumentazioa eta jarri harremanetan Nafarroako Gobernuan neurri horiek kudeatzen dituen arloarekin.
Finantzaketa-aukerak Europan
Zein proiektutan gaude? Nafarroako Gobernuak hainbat eremutan lan egiten du Europan, eta, horretarako, Europako Proiektuen Bulegoa dauka. Haren helburua da informazioa ematea departamentuek parte hartzen duten proiektuei buruz, Europar Batasunean aktibo dauden finantzaketa-deialdiei buruz, gaurkotasuneko albisteei buruz eta abarrei buruz. Finantzaketa-deialdi horietan interesa duten erakundeei zuzentzen zaie, baita, oro har, Europako politiketan interesa duen edonori.
Laguntzarik behar duzu? Kontsultatu webgune honetan zein finantzaketa-bide dauden eskura, eta Europako zer proiektu dauden Nafarroan.