Descárgate la app
Zona de Mercado Tensionado - navarra.es
Merkatu Tentsionatuko Zona
Jakin ezazu zer den, Nafarroako zein tokitan aplikatzen den, zein neurri ezartzen dituen eta nola eragiten dion etxebizitzen alokairu-kontratuen prezioari. Esteka honetan, azalpen honen bertsio osoago bat kontsulta dezakezu.
Jakin ezazu zer den, Nafarroako zein tokitan aplikatzen den, zein neurri ezartzen dituen eta nola eragiten dion etxebizitzen alokairu-kontratuen prezioari. Esteka honetan, azalpen honen bertsio osoago bat kontsulta dezakezu.
- Zer da merkatu tentsionatuko zona bat?
- Zein irizpide bete behar dira udalerri bat merkatu tentsionatuko zona deklaratzeko?
- Zein udalerri deklaratu dira Nafarroako merkatu tentsionatuko zona?
- Zenbat irauten du merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioak?
- Zein neurri ezartzen ditu merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioak?
- Zenbat urtez luzatu daiteke kontratua merkatu tentsionatuko zona deklaratutako eremuetan?
- Zein da gehieneko alokairu-prezioa merkatu tentsionatuko zonan?
- Zer da alokairu-prezioen erreferentzia-indizea?
- Zer alokairu daude sartuta?
- Zer esan nahi du etxebizitza-edukitzaile handia izateak?
Zer da merkatu tentsionatuko zona bat?
Merkatu tentsionatuko zona bat da etxebizitza eskuratzea bereziki zaila den eremu bat, non etxebizitza alokatzeko edo erosteko prezioak oso altuak baitira, tokiko biztanleen diru-sarrerekin alderatuta.
Zein irizpide bete behar dira udalerri bat merkatu tentsionatuko zona deklaratzeko?
Etxebizitzaren arloan eskumena duten administrazioek eremu jakin batzuk bizitegi-merkatu tentsionatuko zona deklaratzen ahalko dituzte, baldin eta arrisku berezia badago herritarrentzat etxebizitza-eskaintza nahikorik ez izateko, halako baldintzatan non merkatuan eskuratzeko moduko etxebizitzak izanen baitira, lurraldekako beharren arabera.
Zona bat tentsionatutzat jotzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:
- Hipotekaren edo alokairuaren batez besteko kostuak, etxebizitzari lotutako gastuekin batera, familien batez besteko diru-sarreren % 30 baino handiagoa izatea.
- Alokairuaren edo erosketaren prezioa KPIa baino 3 puntu gehiago igo izana azken bost urteetan.
Zein udalerri deklaratu dira Nafarroako merkatu tentsionatuko zona?
Iruña, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain Elortzibar, Cintruénigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrián eta Azkoien.
Zenbat irauten du merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioak?
- Udalerri bat merkatu tentsionatuko zonak hiru urterako deklaratzen dira, eta aukera dago epea urtero luzatzeko.
- Nafarroako merkatu tentsionatuko zonak 2025eko uztailaren 30ean jarri ziren indarrean.
Zein neurri ezartzen ditu merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioak?
Merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioak neurri hauek ezartzen ditu:
- Etxebizitzaren ohiko alokairuaren prezioa mugatzea.
- Alokairu-kontratuaren luzapenak luzatzea.
- Neurrien plan orokor bat ezartzea.
Zenbat urtez luzatu daiteke kontratua merkatu tentsionatuko zona deklaratutako eremuetan?
Merkatu tentsionatuko zonan dauden etxebizitzetan, nahitaezko luzapen-aldia bukatutakoan (5 urte pertsona fisikoentzat eta 7 urte pertsona juridikoentzat) eta/edo isilbidezko luzapen-aldia bukatutakoan (3 urte), errentariak beste hiru urterako luzapena eskatzen ahal du, aurreko kontratuan ezarritako baldintza beretan, baita beste urtebeterako ere, baldin eta gizarte-egoera ahulean badago.
Zein da gehieneko alokairu-prezioa merkatu tentsionatuko zonan?
Merkatu tentsionatuko zona deklaratutako udalerri batean, alokairuaren gehieneko prezioak muga hauen barnean egon behar du:
Errentatzailea EZ bada etxebizitza-edukitzaile handia:
- Zona tentsionatuko kontratu berrietan (azken 5 urteetan kontraturik indarrean izan ez duten etxebizitzak), errentak ezin du gainditu etxebizitza alokatzeko prezioen erreferentzia-sistemako prezio-indizea.
- Etxebizitza azken 5 urteetan alokatuta egon bada, kontratu berriaren errenta ezin da izan hitzartutako azken errenta baino handiagoa.
- Errenta hori kasu hauetan handitu daiteke:
- Urtero eguneratu daiteke, kontratuaren indarraldiko urte bakoitza betetzen den egunean, kontratuan hitzartutako eguneratze-indizea aplikatuta (Hiri Errentamenduei buruzko Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera).
- Aurreko eguneratzeari dagokionez, % 10era arteko igoera aplikatu daiteke kasu zehatz batzuetan, helburua bada birgaitze-jarduketak sustatzea, energia-efizientzia eta irisgarritasuna hobetzea, eta iraupen luzeko kontratuak formalizatzea (hamar urte edo gehiago).
- Ezin da baldintza berririk finkatu, baldin eta haien ondorioz errentariak ordaindu behar baditu aurreko kontratuan ezarrita ez zeuden kuotak edo gastuak.
Errentatzailea etxebizitza-edukitzaile handia denean, errentarik baxuena aplikatzen da: erreferentziako prezioen indizea edo hitzartutako azken errenta, hala badagokio, eguneratuta.
Hona hemen informazio hori, taula batean laburbilduta:
|
Etxebizitza lehenago errentan eman den edo ez | Gehieneko errentaren kalkulua | |
| Etxebizitza-edukitzaile txikia | Azken bost urteetan alokatutako etxebizitza | Indarrean den azken kontratuko errenta + azken kontratuaren eguneratzea | |
|
Ezin zaio errentariari kuota edo gasturik kobratu, aurreko kontratuan ez bazen halakorik jaso. Salbuespen gisa, errenta % 10 handitu daiteke honako kasu hauetan:
|
|||
| Lehen aldiz alokatutako etxebizitza | Alokairu-prezioen erreferentzia-indizearen sistemaren arabera ezarritako errenta (hala justifikatu bada bizitegi-merkatu tentsionatuko zonaren deklarazioan) | ||
|
Etxebizitza-edukitzaile handia |
Azken bost urteetan alokatutako etxebizitza (bi mugak aplikatzen dira) |
Indarrean den azken kontratuko errenta + azken kontratuaren eguneratzea + % 10eko gehikuntza (aurreko atala) Ezin zaio errentariari kuota edo gasturik kobratu, aurreko kontratuan ez bazen halakorik jaso |
|
| Alokairu-prezioen erreferentzia-indizearen sistemaren arabera ezarritako errenta | |||
| Lehen aldiz alokatutako etxebizitza | Alokairu-prezioen erreferentzia-indizearen sistemaren arabera ezarritako errenta |
Zer da alokairu-prezioen erreferentzia-indizea?
Etxebizitza alokatzeko prezioen estatuko erreferentzia-sistemak etxebizitza baten errentaren zenbatespena ezartzen du, kontuan hartuta non dagoen eta nolako ezaugarriak dituen. Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioaren webgunearen esteka honetan kontsulta daiteke.
Indize hori bost urte baino gehiago dituzten bizitegi kolektiboko eraikinetako etxebizitzei aplikatzen zaie, baldin eta azalera eraikia 30 m2 edo handiagoa eta 150 m2 edo txikiagoa bada, ohiko etxebizitza iraunkorra alokatzeko kontratuen kasuan, eta merkatu tentsionatuko zona diren udalerrietan. Inguruan gutxienez 10 alokairu-lagin ez badaude, ez da erreferentziako preziorik ematen: prezioa librea da.
Ez da aplikatzen familia bakarreko etxebizitzetan eta 150 m2-tik gorako etxebizitzetan, adibidez.
Zer alokairu daude sartuta?
Merkatu tentsionatuko zonako mugek ohiko etxebizitzaren errentamenduari eragiten diote, baldin eta etxebizitzek ezaugarri hauek badituzte:
- Bost urtetik gorako bizitegi kolektiboko eraikina. Hortaz, ez zaie aplikatzen familia bakarreko etxebizitzei eta eraikin berriei.
- Eraikitako azalera: 30 m2-tik 150 m2-ra bitarte.
Ohiko etxebizitza alokatzen da maizterraren etxebizitza-premia iraunkorra asetzeko; sasoiko edo turismorako alokairuan, berriz, alokairua denboran mugatutako jarduera bati lotuta dago (tratamendu medikoa, turismoa, ikasketengatiko edo aldi baterako lan-egoerengatiko egonaldia).
Zer esan nahi du etxebizitza-edukitzaile handia izateak?
Etxebizitzari buruzko maiatzaren 24ko 12/2023 Legeak honela definitzen du edukitzaile handia: bizitegi-erabilerako hamar hiri-higiezin baino gehiagoren titularra dena, garajeak eta trastelekuak alde batera utzita, edo 1.500 metro koadro baino gehiagoko azalera eraikiaren jabe dena.
Gainera, Nafarroan deklaratutako 21 udalerriak hartzen dituen zona tentsionatuko jabetzen kasuan, edukitzaile-handitzat jotzen dira bost etxebizitzaren edo gehiagoren jabe direnak.
Ez dira etxebizitza-edukitzaile handitzat hartuko administrazio publikoak, enpresa publikoak eta haien partaidetzak dutenak.