Baremoa, etxebizitza babestuak alokatzeko

Orri honetan, kontsultatu dezakezu zein alderdi baloratzen diren etxebizitzak esleitzeko. Baremoa bera da alokairuko etxebizitza babestu guztietan.

BALORATZEN DIREN ALDERDIAK EMANDAKO PUNTUAZIOA
Etxebizitza-premia Gehienez ere 55 puntu
a) Eskaera sinatzen duen eskatzaile bakoitzeko eta haien ondorengo adingabe bakoitzeko. 7 puntu
b) Titularra bazara eta etxebizitza desegoki batean bizi bazara, librea nahiz babestua izan. Kontsultatu zein etxebizitza diren desegokiak eta nola eskaintzen zaizkien Administrazioari. 12 puntu
c) Etxebizitza baten edo zati proportzional baten titularra bazara eta ezin baduzu hura erabili bi urtetik gorako epean, banantze- edo dibortzio-epai bat betetzearen ondorioz. 10 puntu

d) Alokairu-sistema publikoaren barnean idatzizko alokairu-kontratu bat baduzu. Alokairu-sistema publikoaren barnean zaudela ulertuko da baldin eta egoera hauetako batean bazaude:

  • Alokairuko etxebizitza babestu batean bizi bazara, partikularren arteko kontratuak barne, ikus-onetsiak badaude.
  • Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen alokairu-poltsako etxebizitza batean bizi bazara.
  • David edo Emanzipa laguntzak jasotzen badituzu.
5 puntu
e) Alokairu-sistema publikotik kanpo idatzizko alokairu-kontratu bat baduzu. 10 puntu

f) Kasu hauetako bat betetzen bada etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan izena eman aurreko bi urteetan:

  • Zure ohiko etxebizitza entregatu baduzu hipoteka-zorra ordaintzeko.
  • Zure ohiko etxebizitza saldu baduzu hipoteka-zorra osorik edo zati batean kitatzeko.
  • Zure ohiko etxebizitzatik egozteko ebazpen judizial bat egon bada prozesu judizial edo judizioz kanpoko baten ondorioz, hipoteka betearazteko edo ohiko etxebizitzaren alokairua fede onez ez ordaintzeagatik etxegabetzeko.

Hiru kasu horietan, etxebizitza horiek ezin dira egon alokairu-sistema publikoaren barnean.

10 puntu
g) Beste familia unitate batzuen etxebizitzan bizi bazara haiekin batera; hots, adin nagusikoa bazara eta gurasoekin bizi bazara, edo beste senide edo pertsona baten etxebizitzan bizi bazara. 2 puntu
h) Lagatako edo partekaturiko alokairu-etxebizitza batean legez bizitzeagatik, idatzizko kontraturik gabe. 2 puntu
Eskabide berean ezin dira metatu b), c), d), e), f), g) eta h) aukerak.  
Adina  
35 urteko edo hortik beherako eta 65 urteko edo hortik gorako eskatzaile bakoitzeko 5 puntu
Familia-unitatean desgaitasun aitortua duten pertsonak izatea  
% 33ko edo hortik gorako eta % 65etik beherako desgaitasun-maila duen pertsona bakoitzeko 5 puntu
% 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa duen pertsona bakoitzeko 10 puntu
Aurreko ahaideak  
Eskatzailearekin bizi den lehen graduko aurreko ahaide bakoitzeko (zuzenekoa edo ezkontza-ahaidetasunezkoa), baldin PFEZaren aitorpenean kenkarirako eskubidea ematen badu 2 puntu
Genero-indarkeriaren biktimak  
Genero-indarkeriaren biktima bazara 5 puntu
Nafarroako udalerri batean edo gehiagotan erroldatuta egotea  
4 urtez baino luzaroago 4 puntu
8 urtez baino luzaroago 8 puntu
Guraso bakarreko familiak  
Baldin eta guraso bakarreko familiaren titulua indarrean baduzu, Nafarroako Foru Administrazioak emana 7 puntu

 

Ohar garrantzitsua: lortutako puntuazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan erregistratua duzun informazioa, etxebizitzak esleitzeko prozesua hasten den eguneko 00:00etan. Horregatik, garrantzitsua da eguneratuta edukitzea prozesu bakoitza hasten denean. Informazioa eguneratzeko, etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan sartu beharra duzu.