Descárgate la app
Ostatu baliabide pribatuak
Baztertuta dauden pertsonentzako ostatu-baliabide pribatuak
Badaude egoitzak gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakume edo gizonentzat, oso baztertuta dauden emakumeentzat eta haien haurrentzat, familientzat, gazteentzat, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, errefuxiatuentzat, etorkinentzat, GIBa duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuentzat. Oro har, horiek sustatzen dituzten erakundeek Eskubide Sozialetako Departamentuaren dirulaguntzak jasotzen dituzte, eta horietako askok itunen bidez kudeatzen dituzte departamentuak pertsona horiei bermatzen dizkien egoitza-zerbitzuak.
Gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza-baliabideak
- Beltzuntze egoitza
Santa Eulalia z.g. 31193, BELTZUNTZE
21 plaza
Emauseko Trapuketariek eskainitako zerbitzua
Emauseko Trapuketariak irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta helburu nagusia hainbat zailtasun dituzten pertsonen bizikidetza eta garapen integralerako gune bat sortzea da. Komunitateak 30 bat kideri eskaintzen die bizilekua, eta beren lanetik bizi dira, trapuketari gisa, gizarteak arbuiatzen duena bilduz eta berreskuratuz. Gaur egun, honako hauek biltzen dituzte: tamaina handiko objektuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (etxeak eta banatzaileak), beira (establezimenduak), trapu eta arropak (etxeak eta edukiontziak), paper eta kartoiak (establezimenduak eta edukiontziak), bilgarriak (edukiontziak), pilak eta etxeko hondakin bereziak eta arriskutsuak. Berreskuragarria dena berreskuratzeaz eta ondoren merkatu txikietan saltzeaz ere arduratzen dira. - Santa Maria zentroa (familia-kargarik gabeko pertsonentzat)
Ronda de las Ventas kalea 29, 316, BURLATA
Caritasek eskainitako zerbitzua - Karitateko Alaben Kongregazioa 40 toki.Egonaldi labur, ertain eta luzeko baliabidea da, oinarrizko beharrak bermatzen dituena, eta Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritasek gizarteratzea sustatzeko aldaketa-prozesuak ahalbidetzen ditu bertan.
- Egoitza-gunea
Camino del Molino kalea z.g., 31174, ZIRITZA 155 toki
155 toki
Vida Nueva kristau elkarteak eskainitako zerbitzua
- Gizarte-bazterkeria egoeran dauden familientzako harrera zentroa Urederra ibaia kalea 14, 3. solairua, 31005 Iruña CARITASek eskainitako zerbitzua Adingabeak ardurapean dituzten familia-guneei zuzendua, bikotea izan nahiz guraso bakarra edo bestelako familia-gunea. Edozein kasutan, zaurgarritasun nabarmeneko egoera behar da. Oinarrizko premiei erantzuteko baliabide ekonomikorik edo bizitoki duinik ez duten familientzat da, bai eta gizarte- edo familia-mailako laguntza-sarerik ez dutenentzat ere.
Helduarora igarotzeko pisuak, adingabeak babesteko programetatik datozen gazteentzat
Helduarora igarotzeko pisuak.
Santa Lucía-ADSIS Fundazioaren zerbitzua
Helduarora igarotzeko 4 etxebizitza daude, eta 12 plaza dituzte adingabeak babesteko programetatik datozen gazteentzat, guztiak Iruñean. Santa Lucía-ADSIS fundazioak lau etxebizitza bideratzen ditu, NASUVINSAk lagatakoak, “Emantzipazio Prozesuan Laguntzeko” proiektura. Proiektu horren helburua da adingabeentzako zentroetatik datozen gazte nafarrei bizilekua eskaintzea, baldin eta, irteten direnean, adin-nagusitasuna betetzen dutenean, ez badute familia, lagun eta abarren arteko harreman-euskarririk helduarorako trantsizio-aldi horretan. Euskarri hori oso garrantzitsua da autonomiaren oinarriak finkatu ahal izateko. Egonaldiek bi eta hiru urte arteko iraupena dute, eta Santa Lucía-ADSIS Fundazioko teknikari batek laguntzen die gazteei.
Prostituzioa uzten duten eta salerosketa-egoeretan dauden emakumeentzako etxebizitzak

Itxaropen Gune - Lugar de Esperanza elkartearen zerbitzua
Itxaropen Gune erakundeak kudeatuta, 6 etxebizitza daude prostituzioa utzi nahi duten emakumeak eta sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeak artatzeko, bai poliziak identifikatuak, bai biktima direla aitortzen dutenak eta sexu-esplotaziorako salerosketaren zantzuak izan baina salaketarik jartzen ez dutenak.
Osasun mentaleko arazoak eta/edo gizarte-bazterkeriazko egoerak dituzten emakumeentzako pisuak

Itxaropen Gune erakundeak kudeatuak
Lau etxebizitza daude Iruñean, Iruñerrian eta landa-ingurunean osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeentzat, nahasmendu mental larria barne, gizarte-bazterkeriaren beste adierazle batzuk ere badituzte. Emakume onuradunek % 55eko desgaitasuna edo handiagoa izan behar dute (edo gizarte-bazterkeriazko egoera egiaztatu).
Espetxetik irteteko baimenetarako harrera-etxea

Etxebizitza bat Barañainen
Salhaketa Nafarroak eskainitako zerbitzua.
Etxerik ez zuten presoei espetxetik irteteko baimenak ukatu egiten zitzaizkien, eta arazo hori konpontzeko sortu zen zerbitzu hori. Horrek asko zailtzen zuen hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna eskuratzea, eta, horrela, atzeratu egiten zen askatasun-maila handiagoak eskuratzeko aukera.
Pisu horrek, era berean, espetxe-zigor laburrak dituzten pertsonei ostatu emateko beharra konpontzen du, babes txiki bat behar baitute autonomia osoa eta bizi-baldintza duinak askatasunean berreskuratu ahal izateko.
Elkarteak, gainera, honako hauek eskaintzen dizkie pertsona horiei: orientazioa eta laguntza bizitza-proiektu normalizatu batean; banakako arreta zigor- eta espetxe-egoerari aurre egiteko; hezkuntza-prestakuntza eta lan-gaikuntza; orientazioa eta laneratzea eta gizarteratzea; laguntza psikologikoa zailtasun pertsonal eta psikologikoetarako, gizarte-trebetasunak, etab.
Errefuxiatuak hartzeko zentroa eta etxebizitzak
CEAR (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) eta Espainiako Gurutze Gorria erakundeek kudeatzen dituzte, nazioarteko babesa eskatzen dutenentzat (asiloa eta babeslekua). Programan parte hartzen dutenek, lehen fasean, egoitza-plaza bat bermatua dute gehienez sei hilabetez, ingurune irekian beste aukera bat bilatzen duten bitartean (alokairuko etxebizitza, etxebizitza partekatua, etab.). Etxebizitza horietan dauden bitartean, pertsonek gizarteratzeko eta ingurunean integratzeko programa zabal batean parte hartzen dute, prestakuntza-tailerren, lege-laguntzaren, laguntza psikologikoaren eta abarren bidez, eta baliabide komunitario normalizatuak (eskola, osasun-zentroak, gizarte-zerbitzuak eta beste batzuk) eskura ditzakete.
Gizarte-bazterkerian dauden etorkinak hartzeko zentroa
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden etorkinentzako Tuterako harrera zentroa.
Gurutze Gorriak eskainitako zerbitzua, Nafarroako Gobernuak finantzatua. Zentroak gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden migratzaileei harrera egiteko programa garatzea du helburu. 14 egoitza-plaza eskaintzen ditu, eta 40 pertsonak erabil ditzakete.
Ostatuarekin batera, arreta-, orientazio-, prestakuntza- eta gizarteratze-jarduerak eskaintzen ditu.
Behar sozio-sanitarioak dituzten pertsonen aldi baterako susperraldietarako harrera-zentroa
ZOE ETXEA Behar soziosanitarioak dituzten pertsonen aldi baterako susperraldietarako harrera-zentroa.
San Vicente de Paúl Karitateko Alaben Konpainiak kudeatzen du. 11 plaza.
11 plazako egoitza-baliabidea, susperraldiko aldi baterako premiak dituzten eta errehabilitaziorako aukera duten pertsonentzat, intentsitate txikiko osasun-zaintzak behar dituztenentzat eta etxebizitzako gizarte-, familia- edo egitura-laguntza nahikoa ez dutenentzat. Zentro irekia da, landa-ingurunean kokatua, eta arreta pertsonaleko, zereginen bidezko terapiako, laguntza psikosozialeko eta gizarteratzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, banakako arreta-plan batean oinarrituta.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak
Hiru baliabideak Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) kudeatzen ditu.
Telefonoa: 848 42 15 88
Helbide elektronikoa violenciainai@navarra.es
Eskaera NABIra bidalita eskuratzen dira baliabide horiek, eta harrera-baliabideek, gizarte-zerbitzuek edo indarkeriaren biktimei laguntzeko taldeek txostena eginda.
Larrialdietako zentroa
Harrera, ostatua, mantenua, orientazioa, aholkularitza eta berehalako laguntza psikosoziala eskaintzen die indarkeria-egoeran dauden emakumeei, bakarrik edo beren seme-alaba adingabeekin edo beren ardurapean dauden pertsonekin batera. Helburua da ostatu segurua eta berehalakoa ematea. Egonaldiaren gehieneko denbora zazpi egunekoa da, eta hilabete luza daiteke.
Genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-etxea
Genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeentzako egonaldi ertaineko egoitza-baliabidea da. Banakako suspertze-plana egitea eskaintzen du, eta horren barnean sartzen dira arreta psikologikoa eta soziala, lege-prozeduran laguntzea eta prestakuntza- eta lan-egoerari, etxebizitzari, amaren eta seme-alaben arteko harremanei eta abarri heltzea. Egonaldia 6 hilabetekoa da gehienez, eta beste 3 hilabetez luzatzen ahalko da.
Genero-indarkeriaren biktimentzako zaintzapeko etxebizitza
Genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeentzako egonaldi luzeko egoitza-baliabidea, NABIk kudeatua. Bakarrik edo beren seme-alaba adingabeekin dauden emakumeei zuzenduta dago, baldin eta harrera-etxeko egonaldia amaitu badute eta laguntza gehiago behar badute erabat sendatzeko.
Etxebizitzen kostuak eta hornidurak Nafarroako Gobernuak estaltzen ditu, baina mantenu gastuak emakume erabiltzaileek ordaintzen dituzte. Egonaldiaren gehieneko denbora urtebetekoa da, eta 6 hilabeteko aldietarako luzatzen ahal da, gehienez ere bigarren urtea osatu arte.