Descárgate la app
Nafarroako Gizarte Arretaren Batzorde Etikoa

Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordea (CEASNA) kontsulta organo bat da, diziplinartekoa eta independentea; zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak zaintzen ditu, eta, besteak beste, gizarte zerbitzuen praktikaren alderdi etikoak identifikatu, aztertu eta ebaluatzea du eginkizun.
Zer da CEASNA?
CEASNAk aztertzen ditu Nafarroan esku hartze sozialetan sortzen diren gatazka etikoak. Batzordeko kideak ordainsaririk gabeko profesionalak dira, zenbait esparrutakoak: osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta zuzenbidea. Beren eginkizunak betetzean ezagutzen dituzten datuei buruzko konfidentzialtasuna bermatzera beharturik daude batzordekide guztiak.
Organikoki, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren mende dago, baina autonomia osoa du bere ekintza guztietarako. Irailaren 20ko 60/2010 Foru Dekretuaren arabera egiaztatua dago.
Honako hauei ematen dizkie zerbitzuak:
- Gizarte zerbitzuen erabiltzaileei edo haien legezko ordezkariei.
- Gizarte zerbitzuen erabiltzaileen familiei.
- Gizarte zerbitzuetako profesionalei.
- Gizarte zerbitzuetako zentroen, zerbitzuen eta erakundeen zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen direnei.
- Sektoreetako edo zentroetako etika batzordeei.
Eginkizunak
CEASNAk honako eginkizun hauek ditu:
- Aholku ematea esku hartze sozialetan sortzen diren gatazka etikoetan erabakiak hartzeko prozesuetan.
- Kasu zehatzei buruzko txosten eta gomendioak egitea.
- Jarduteko protokoloak edo gomendiozko agiriak prestatu eta proposatzea etengabe gatazka etikoen iturri diren egoeretarako.
- Esku hartze sozialari lotutako gai etikoei buruzko irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea.
- Gizartean arretaren etikaren garapena bultzatzea esku hartze sozialen kalitatea hobetzeko.
- Etika batzorde sektorialak edo zentrokoak sor daitezen sustatzea, eta horiei laguntza eta aholkuak ematea.
Honako hauek ez dira CEASNAren eginkizunak:
- Ez du txostenik egiten, ez peritatzen, sustatzen edo esku hartzen ez egintza judizialetan ezta administrazio errekurtsoetan ere.
- Ez du iritzirik ematen erabiltzaileen etika profesionalari buruz edo jokabideei buruz.
- Ez du aholkurik ematen kexa edo erreklamazio judizial edo administratiboekin lotutako kasuetan.
- Ez du parte hartzen beste edozein esparruren eskumenekoak diren kasu edo gaietan: osasuna, elkargoetako batzorde deontologikoak, diziplina batzordeak, batzorde sindikalak edo bestelakoak.
- Ez du txosten loteslerik egiten.
- Ez du bere gain hartzen edo ordezten aholkua eskatu duen pertsonaren erantzukizuna.
Azterketa etikorako metodologia orokorra oinarritzen da esku hartze sozialari aplikatutako etikaren funtsezko printzipioetan. Deliberazio-prozesu baten ondoren, erabakiak hartzen ditu, eta dagokion txostena ematen du.
Batzordeko kideak
- Batzordeburua: María de Araoz Ezpeleta
- Buruordea: Cristina Garriz Murillo
- Idazkaria: Marian Garjón Parra
- Batzordekidea: Silvia García Alfaro
- Batzordekidea: Xabier Jaso Esain
- Batzordekidea: Mikel Etxalar Elizaintzin
- Batzordekidea: David Cabrero del Amo
- Batzordekidea: José Antonio Otero Marrón
Batzordearekin lanean aritu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidaltzen ahal digute, helbide honetara: ceasna@navarra.es
Harremanetarako
- Helbide elektronikoa: ceasna@navarra.es
- Kontsultarako eskaera-orria