Descárgate la app
Ikuspegi dialogikoa
Ikuspegi dialogikoa
Elkarrizketaren ahalmen eraldatzailea
Elkarrizketaren ahalmen eraldatzailea
Ikuspegi horrek printzipio eta tresna metodologikoen multzo bat biltzen du, elkarrizketaren bidez eraldatzeko giza gaitasunari eta potentzialtasunari euskarria eta egitura ematen diotenak. Ikuspegi dialogikoaren arabera, esku-hartzeen xede diren pertsonek parte-hartze aktiboa izan behar dute esku-hartze horietan. Pertsonei ahalduntzen laguntzearen alde egiten du, ireki ahal izan daitezen eta beren zailtasunetarako aukera eta konponbide berriak ezarri ahal izan ditzaten.
Osasun-, hezkuntza- eta gizarte-zerbitzuen eremuan, ikuspegi hori aplikatzeak sare pertsonalen eta sare profesionalen arteko elkarrizketa ere sustatzen du, baliabideak konbinatzeko, pertsona horiei eta haien familiei modu eraginkorragoan lagundu ahal izateko.
Pertsona ardatz duen arreta integrala erreferentziatzat hartuta, ikuspegi dialogikoa duten bideratze-sareak sortu dira Nafarroa osoan. Zeharkakoak dira, eta gizarte-zerbitzuetako, osasungintzako eta hezkuntzako profesionalek osatzen dituzte. Helburua printzipio eta tresna dialogikoak pertsonei eta haien familiei hurbiltzea da.
Gainera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Nafarroako Talde Dialogikoaren sorrera bultzatu du, prestakuntzarekin eta ereduaren hedapenarekin jarraitzeko.
Hurbileko sarearekin harremanetan jartzeko, helbide honetara idatz dezakezu: enfoquedialogico@navarra.es
Encuentros respetuosos y esperanzadores. Un manual para facilitadores de Diálogos Anticipatorios(Tom Erik Arnkil)
Los Diálogos de Buenas Prácticas. Guía de apoyo para el desarrollo dialógico y la transformación cultural (Mimosa Koskimies, Jukka Pyhäjoki,Tom Erik Arnkil)
Ikuspegi Dialogikoaren Nazioarteko Biltzarra (2024ko ekainaren 18an eta 19an, Iruñean). Ikuspegi dialogikoa Nafarroan aplikatzeko esperientziak
Pertsonarengan oinarritutako arreta integralari buruzko jardunbide egokiak. Sareko lana, ikuspegi dialogikoarekin.
Gaur egun, unibertsitate-mikrokredentzialeko "Ikuspegi Dialogikoa duen Sareko Lanerako Sarrera eta Orientazioa" ikastaroa egiten ari da, Gizarte Zientzien, Osasun Zientzien, Giza Zientzien eta Hezkuntzaren esparruan lizentziatu edo graduatu diren eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen esparruan lan egiten duten edo berriki lan egin duten pertsonentzat.
Prestakuntzaren helburua da tresna berritzaileak eskuratzea, pertsonengan oinarritutako arreta hobetzeko.
Zeharkakoa da, eta sektore publikoko nahiz Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Sisteman zerbitzuak ematen dituzten entitateetako profesionalei zuzenduta dago, zehazki esparru hauetan lan egiten dutenei:
- Gizarteratzea gizarte-zerbitzuetako lehen mailako arretan
- Gizarteratzea gizarte-zerbitzuetako arreta espezializatuan
- Oinarrizko osasun laguntza
- Osasun mentala
- Lan- eta hezkuntza-orientazioko zerbitzuak
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
- Ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentua
Ikuspegi Dialogikoari buruzko prestakuntza zehatz-mehatz ezagutzeko, jarri harremanetan enfoquedialogico@navarra.es
Bideratze-zerbitzu bat eskatzea
Zer da bideratze bat?
Kezka edo arazo bat tratatzeko elkarrizketa-gune bat da, non kanpoko bi bideratzaile dauden, galderen bidez elkarrizketa bideratzen laguntzen dutenak. Helburua elkarrizketa eraikitzailea sortzea da, parte-hartzaileek elkarri entzun eta errespetuz hitz egin ahal izan dezaten. Azken helburua baterako lan-plan bat eraikitzea da, bakoitzak bere lana argi izan dezan.
Noiz egin daiteke bideratzea?
Gero eta kezka handiagoa dagoen egoeretan, eta familia, norbanako, talde edo erakunde bati laguntzeko baliabideak behar direla hauteman denean. Baita hainbat zerbitzu inplikatuta daudenean ere, argi ez badago bakoitzak zer eginkizun izan dezakeen egoera hobetzeko.
Nola egiten da bideratze-zerbitzuaren eskaera?
Profesionalak bideratzea eskatzeko, Nafarroako Gobernuaren webgune honetan bidaliko du eskaera.
Bideratze-koordinatzailearen eginkizuna
Nafarroako Talde Dialogikoko koordinatzaile bat zurekin harremanetan jarriko da, bideratze bat posible den baloratzeko. Hala bada, figura neutral gisa bilera hitzartu batera joango diren bi bideratzaile esleituko zaizkizu. Haien funtsezko eginkizuna da topaketa gidatzea eta elkarrizketa ona zaintzea, eta ez pertsona, familia edo talde profesional horiei eragiten dieten erabakiak hartzea.
Ikuspegi dialogikoari buruzko prestakuntza eskatzea
Zeharkako ikuspegia
Nafarroako Gobernuak ikuspegi dialogikoaren alde egin du, pertsonarengan oinarritutako arreta integrala hobetzeko tresna gisa, arreta jasotzen duten pertsonen nahietan eta lehentasunetan oinarrituta lan egiten duen estrategia gisa.
Helburua da gizarte zerbitzu, osasungintza, hezkuntza, gizarteratze eta enplegu eremuetara zabaltzea, talde multiprofesionaletan zeharka erabili ahal izateko eta, horrela, sareko lana hobetzeko.
2023an eta 2024an, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez, haurren babes eta familien arloko 200 profesional trebatu ziren.
Prestakuntza eskatzea
Prestakuntza-ekintzarako 4 formatu daude, eskaera-mota desberdinetara egokitzeko diseinatuak:
- Ikuspegi dialogikorako sarrera eta orientazioa (30 ordu)
- Ikuspegi dialogikoari buruzko mintegiak (12 eta 30 ordu bitartean)
- Ikuspegi dialogikoari buruzko prestakuntza-pilulak (2-12 ordu): ekipo eta zerbitzuen beharretara egokitzen dira modu malguagoan eta nahieran.
- On line trebakuntza-pilula (2-3 ordu)
Dagoeneko bideratze-sare baten kidea bazara, sarrera mugatuko webgunean sar zaitezke hemendik. Bertan, aukera izanen duzu esperientziak partekatzeko, zalantzak proposatzeko eta beste sare batzuetan egiten ari diren jardunbide egokien eta jardueren berri izateko.