Familia ugariendako laguntzen eta zerbitzuen gida

Familia ugariek zerga-onurak, ikasteko bekak, kontziliaziorako laguntzak, etxebizitza alokatzeko laguntzak eta aparteko gastuetarako laguntzak eskura ditzakete, besteak beste. Dokumentu honetan horietako batzuk biltzen dira, eta horiek eskatzeko moduari buruzko informazioa ematen da.

Nor har daiteke familia ugaritzat?

Familia ugaritzat hartzen da 21 urtez edo, ikasleen kasuan, 25 urtez azpiko hiru seme-alabak edo gehiagok eta guraso batek edo bik (seme-alabak bienak izan edo ez) osatzen dutena. Gainera, badira familia ugarien egoeran dauden beste familia mota batzuk; egiaztapena lortzeko tramitazio fitxan kontsulta daitezke.

Bi kategoria daude: berezia eta orokorra, seme-alaba kopuruaren arabera.

Bi legek arautzen dituzte familia ugariak (2003. urtean onartu ziren biak); alde batetik, estatu mailan, Familia ugariak babesteko Legea dago, eta, bestetik, Nafarroan, Familia ugariei buruzko Foru Legea.

Nola eskuratu daiteke egiaztapena?

Tramitea online edo aurrez aurre egin daiteke Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bulegoetan (González Tablas kalea 7, Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren erregistro eta harrera bulegoetako edozeinetan.

Telefono bidezko arreta jasotzeko, deitu 848 426 900 zenbakira. Aurrez aurreko arreta eskatzeko, deitu 848 425 046 zenbakira.

Era berean, Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eta Iruñeko auzo unitateetan ez ezik, Nafarroako osasun zentroetako gizarte-langileari ere aurkez dakizkioke nola eskabideak hala agiriak.

Etxebizitza erosteko laguntzak

Etxebizitza Departamentuak etxebizitza babestua erosteko eta birgaitzeko laguntzak ematen dizkie familia ugariei. Bi kasuetan, % 3 gehiago kategoria orokorreko familiei, eta % 6 gehiago kategoria berezikoei.

Gainera, babes ofizialeko etxebizitzen % 3 gordetzen da familia ugarientzat.

Murriztapena tarifa elektrikoan eta termikoan

Bada bonu sozial bat tarifa elektrikoan, hau da, Gobernuak argiaren zure fakturan eskaintzen duena; eskura dezakezu baldin eta familia ugariaren titulua baduzu. Tarifaren murrizketa % 25ekoa da (salbuespen gisa, 2023ko abenduaren 31ra arte, deskontua % 65ekoa izanen da), eta % 40koa familia kalterenentzat (salbuespen gisa, % 80koa izanen da). Izapidetzen hasten da

Era berean, familia ugaria izateagatik bonu sozial termikoa, zeinak berokuntzarako, ur berorako edo sukaldeko urerako energiaren gastua murrizten baitu, edozein izanik ere erabilitako iturria.
Hona hemen informazio gehiago lortzeko telefono zenbakia: 91 806 69 55 Adierazi “bonu termikoa” kontsultan.

Udalak: hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren % 90 arteko hobaria, eta deskontuak musika eskolan, gizarte-etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan

Dagokion udalak balorazio txostena eguneratua badu eta ordenantza fiskalaren aldaketa onartu badu, familia ugariek hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren kuotaren % 90eko hobaria jaso dezakete, betiere etxebizitza ohiko bizilekua bada.

Zenbait udalerrik deskontuak eskaintzen dituzte musika eskolen, gizarte-etxeen, udalaren kirol instalazioen eta antzeko zerbitzuen tarifetan, eta dagoeneko txertatu dituzte euren ordenantza fiskaletan.

Kontsultatu zerrenda honetan zure udaletxearen telefonoa eta galdetu.

Matrikulen, tituluen eta ziurtagirien tasak ordaintzetik salbuetsita egotea edo % 50eko hobaria jasotzea

Kategoria orokorreko familiek eskubidea dute tasa edo prezio publiko batzuk ordaintzetik salbuetsita egoteko edo % 50eko hobaria jasotzeko; esate baterako, matrikulak eta azterketak egiteko tasak, ziurtagiriak lortzekoak eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoetan tituluak konpultsatzekoak.

Kategoria bereziko familia ugariak tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira. 

Ikasketa bekak

Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetako ikasleek eta unibertsitate ikasketetakoek ere laguntzak eskuratzeko aukera dute: 654 euroko kenkaria kategoria orokorreko familia ugarietako seme-alaba bakoitzeko, eta 874 euroko kenkaria kategoria bereziko familia ugarietako seme-alaba bakoitzeko. 

Unibertsitate ikasketetan ere jasotzen ahal dituzte laguntzak: 654 euroko kenkaria kategoria orokorreko familia ugarietako seme-alaba bakoitzeko, eta 874 euroko kenkaria kategoria bereziko familia ugarietako seme-alaba bakoitzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren matrikula-tasak. Kategoria orokorreko familia ugariek % 50eko deskontua dute administrazioko eta hezkuntzako prezioetan; kategoria bereziko familia ugariek, berriz, % 100ekoa.

Aparteko gastuak, hala nola entzumen protesiak, betaurrekoak eta ortodontzia

Apartekoak baina beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko laguntzak dira; barne hartzen ditu, besteak beste, entzumen protesiak, begietako preskripzioak eta ortodontzia tratamenduak.

Ikusi laguntza hauek

Garraioko tarifak: autobusa, trena, itsasontzia eta hegazkina

% 20ko edo % 50eko hobariak (kategoriaren arabera) autobusez, trenez edo itsasontziz bidaiatzeko. Hobari horiek metagarriak dira ezarritako beste deskontu batzuekin. Deskontua % 5 edo % 10ekoa izaten da (kategoriaren arabera) estatuko aireko tarifetan.

​​​​​​​Seme-alabengatiko kenkariak PFEZn

Seme-alaben betebeharrak:

  • Ondorengoa edo ondorengoaren parekoa izatea (tutoretza, umeordetzea edo harrera).
  • Zergadunarekin bizitzea.
  • 30 urtetik beherakoa izatea, baina adin-muga hori ez zaie aplikatuko % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa egiaztatzen duten minusbaliatuei.
  • Ezkongabea izatea.
  • Urteko errentak ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik (OAEAP) gorakoak ez izatea, salbuetsiak edo zergak ordaintzen ez dituzten errentak alde batera utzita.

Kenkariak honako hauek dira:

  • 433 euro urtean, lehen ondorengoagatik.
  • 460 euro urtean, bigarrenagatik.
  • 657 euro urtean, hirugarrenagatik.
  • 880 euro urtean, laugarrenagatik.
  • 998 euro urtean, bosgarrenagatik.
  • 1.155 euro seigarrenagatik eta ondokoengat. 

Kenkari horiei gehitu beharko zaizkie:

  • 578 euro urtean 3 urte baino gutxiagoko ondorengo bakoitzagatik. Ondorengoa adopzioan hartua bada, zenbateko hori gehituko da adopzioa Erregistro Zibilean inskribatzen den urtean eta hurrengo bietan.
  • 1.050 euro urtean, adopzioa nazioartekoa bada, berariazko arudiaren arabera.
  • Subjektu pasiboak zergaldian dituen errentak 30.000 eurotik beherakoak direnean, salbuetsiak kenduta, zenbatekoak 678 euro eta 1.150 euro izanen dira, hurrenez hurren.

Criterio de admisión en centros educativos

 En el decreto aprobado en 2021 por el que se regula la admisión del alumnado en los centros docentes públicos y privados concertados de Navarra, se prioriza a las familias numerosas.