Familia gurasobakarrendako laguntzen eta zerbitzuen gida

Familia-unitate mota horiek zerga-onurak, ikasteko bekak, kontziliaziorako laguntzak, etxebizitza alokatzeko laguntzak eta aparteko gastuetarako laguntzak eskura ditzakete, besteak beste. Dokumentu honetan horietako batzuk biltzen dira, eta horiek eskatzeko moduari buruzko informazioa ematen da.

Nor har daiteke familia gurasobakartzat?

Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Legean ezarritakoak.

Izan daiteke pertsona bat eta haren seme-alabak (pertsona hori Erregistro Zibilean bera bakarrik guraso moduan inskribatua), edo alargunak edo guraso-ahala berea bakarrik duen pertsona edo adingabeak dituen pertsona, urtebete baino gehiagoko harreran daudenak, edo lehenago harrera iraunkorrean egon ziren adinez nagusiak dituena.

Gainera, badira “guraso bakarreko egoeran dauden beste familia mota” batzuk; egiaztapena lortzeko tramitazio fitxan kontsultatu daitezke.

Nola eskuratu daiteke egiaztapena?

Tramitea online edo aurrez aurre egin daiteke Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bulegoetan (González Tablas kalea 7, Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren erregistro eta harrera bulegoetako edozeinetan.

Telefono bidezko arreta jasotzeko, deitu 848 426 900 zenbakira.  Aurrez aurreko arreta eskatzeko, deitu 848 425 046 zenbakira.

Era berean, Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eta Iruñeko auzo unitateetan ez ezik, Nafarroako osasun zentroetako gizarte-langileari ere aurkez dakizkioke nola eskabideak hala agiriak.

Etxebizitza erosteagatik edo birgaitzeagatik lor daitezkeen zerga-onurak

2019. urtetik aurrera, errenta aitorpenean, % 30ekoa da familia gurasobakarrei etxebizitza erosteagatik edo birgaitzeagatik aplikatzen zaien kenkaria; ordura arte % 15ekoa zen.

Nafarroako Ogasunari tributazioen inguruko galderak egiteko, deitu 948 50 51 52 telefonora edo bete web formularioa.

Udalak: hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren % 90 arteko hobaria, eta deskontuak musika eskolan, gizarte-etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan

Dagokion udalak balorazio txostena eguneratua badu eta ordenantza fiskalaren aldaketa onartu badu, familia gurasobakarrek hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren kuotaren % 90eko hobaria jaso dezakete, betiere etxebizitza ohiko bizilekua bada.
 
Zenbait udalerrik deskontuak eskaintzen dituzte musika eskolen, gizarte-etxeen, udalaren kirol instalazioen eta antzeko zerbitzuen tarifetan, eta dagoeneko txertatu dituzte euren ordenantza fiskaletan.

Kontsultatu zerrenda honetan zure udaletxearen telefonoa eta galdetu.

Matrikulen, tituluen eta ziurtagirien zenbait tasa ordaintzetik salbuetsita egotea edo % 50eko hobaria jasotzea

Eskubidea dute tasa edo prezio publiko nahiz tarifa batzuk ordaintzetik salbuetsita egoteko edo % 50eko hobaria jasotzeko; esate baterako, tituluak eta ziurtagiriak lortzeko tasak eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoetan tituluak konpultsatzekoak.

Murrizketak haur eskolen tarifetan

Hezkuntzaren arloan, familia gurasobakarrek tratamendu berezia dute bekei dagokienez, baita tarifa baxuagoak ere Nafarroako Gobernuaren 0-3 urte bitarteko haur eskoletan ere.

Ikasketa bekak

Familia gurasobakarraren izaera aitortua duten unitateetan, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetako ikasleek eta unibertsitate ikasketetakoek 600 euroko kenkaria dute familiako. 

Nafarroako Gobernuaren unibertsitate beketan, baita ere, 600 euroko kenkaria dute familiako. 

Ikastetxeetan ikasleak onartzeko irizpidea

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituen Foru Dekretuak (2021ean onartua) lehentasuna ematen die familia gurasobakarrei.

Alokairurako laguntzak diru sarrera nahikorik ez duten familientzat

Badira diru sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitza alokatzeko laguntza ekonomikoak. Kasu honetan, ohiko etxebizitza iraunkorraren urteko alokairuaren % 60tik % 80ra bitartekoak dira dirulaguntzak, eta gehieneko muga 4.680 eta 6.240 euro artekoa da.

Alokairuaren kuota osoa kentzea

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, % 20ra igo zen alokairuaren kenkaria familia gurasobakarrentzat; muga 1.500 eurokoa da.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak: 500 eta 800 euro artekoak

Beren kargura seme-alaba adingabeak dituzten familia gurasobakarrendako laguntzak, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko.

Laguntza ekonomiko horren zenbatekoa familiaren per capita errentaren arabera ezartzen da, eta 500 eta 800 euro artekoa da. Ikusi laguntza hauek.

Aparteko gastuak, hala nola entzumen protesiak, betaurrekoak eta ortodontzia

Apartekoak baina beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko laguntzak dira; barne hartzen ditu, besteak beste, entzumen protesiak, begietako preskripzioak eta ortodontzia tratamenduak.

Ikusi hemen nola izapidetu

Bonu sozial elektrikoa eta termikoa

Guraso bakar batek eta, gutxienez, adingabe batek osatutako familia-unitateen kasuan, handitu egin dira bonu sozial elektrikoaren bidez elektrizitate fakturan deskontuak izateko ezarritako errenta mugak. Hasi hemen zure tramitazioa

Era berean, kontsumitzaile zaurgarriei zuzendutako bonu sozial termikoa eskuratzeko aukera dute –berokuntzako, ur beroko eta sukaldeko energia-gastuetarako bonua–, edozein dela ere erabiltzen duten iturria. 

Beste batzuk

Bizitzeko gutxieneko diru sarrera: sendotu egin da familia gurasobakarrendako babesa.

Udalak: udalerri batzuek familia gurasobakarrendako deskontuak eskaintzen dituzte udal instalazioen prezioetan eta arte eskoletako, musika eskolako eta gizarte-etxeetako ikastaroen prezioetan.