Desgaitasuna duten pertsonak beren gaitasun juridikoaz baliatzeko laguntzak

Ezgaitze judiziala ezabatu egin da 8/2021 Legea indarrean sartzearekin; lege horrek legeria zibila eta prozesala aldatzen ditu, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoaz baliatzen laguntzeko. Lehen, desgaitasuna zuen norbaitek bere gaitasun juridikoaz baliatzeko laguntza behar zuenean, ezgaitze-prozedura bat hasten zen; orain, horren ordez, laguntza emateko figura eta neurri batzuk ezarri dira.

LAGUNTZA EMATEKO FIGURAK ETA NEURRIAK:

Borondatezko laguntza-neurriak

Desgaitasuna duen pertsonak berak hartutako neurriak dira. Edozeinek –izan adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua– jaso ditzake bere gaitasun juridikoaz behar bezala baliatzeko behar dituen laguntza-neurriak.

 Laguntzak behar dituenak honako kontu hauek erabaki ditzake: nork emanen dizkioten laguntza horiek; norberari edo ondasunei buruzko neurri zehatzak; laguntza horiek ematen dituenak zenbaterainoko ahalmenak izanen dituen; jarduteko modua; abusuak, interes-gatazkak edo bidegabeko eragina saihesteko beharrezko babesak; eta neurri horiek berrikusteko epeak eta mekanismoak.

Borondatezko neurri horiek eskritura publikoan erregistratu behar dira notarioaren aurrean, eta notarioak ofizioz jakinaraziko dio Erregistro Zibilari. Hainbat modutan ezar daitezke:

  • Lehendik emandako ahalordeak, iraupen-klausularekin: neurriak ahalorde batean sartzen direnean, ahalorde horrek ondorioak izaten jarraitzen du, nahiz eta ahala eskuordetzen duen pertsonak laguntzak behar izan bere gaitasun juridikoaz baliatzeko.
  • Prebentziozko ahalordeak: ahalorde espezifiko gisa ezartzen dira, etorkizunean laguntza emateko.
  • Autokuradoretza: norberak izendatzen du etorkizunean nor ariko diren zaintzaile gisa laguntza horiek ematen, eta norbait zeregin horretatik baztertua gelditzen den ere ezartzen ahal du. Erabaki hori loteslea da agintaritza judizialarentzat, figura hori formalizatzen denean.

Egitatezko zaintza

Egitatezko zaintzaren figura jada ez da erabiliko behin-behineko egoera baterako, eta laguntzako instituzio juridiko bihurtzen da, desgaitasuna duen pertsonaren eskubideak babesteko egokia denean.

Funtzio hori betetzen ari denak, edo desgaitasuna duen norbaiti gaitasun juridikoaz baliatzeko laguntza eman nahi dionak, edo ezarritako borondatezko neurriak edo neurri judizialak ez badira eraginkortasunez aplikatzen ari, eskabideak aurkezten ahalko ditu, egitatezko zaintzaile gisa, sostengatzen duen pertsonaren izenean, aldez aurreko erabaki formalen beharrik gabe.

Figura hori ez da ezinbestean ordezkaria eta, beraz, pertsonak ordezkaritza-jarduera bat egin behar duenean, segun eta zein den negozio juridikoaren edo jardueraren garrantzia, aurretiazko baimen judiziala lortu beharko du.

  • Baimen judiziala behar da higiezinak saltzeko, hipotekak sinatzeko, maileguak kontratatzeko… (Kode Zibilaren 287. artikuluan aurreikusitako kasuak).
  • Ez da baimen judizialik beharko, baldin eta egitatezko zaintzaileak:
    • Prestazio ekonomiko bat eskatzen badu desgaitasuna duen pertsonarendako, betiere zenbatekoak ez badu nabarmen aldatzen pertsonaren bizimodua.
    • Desgaitasuna duen pertsonaren ondasunei buruzko egintza juridikoak egiten dituenean, garrantzi ekonomiko txikikoak eta esanahi pertsonal edo familiar berezirik gabekoak. 

Ordezkaritza hori hirugarrenen edo erakundeen aurrean egiaztatzeko, honako hauek beharko dira:

  • Egitatezko zaintza nahikoa dela adierazten duen ebazpen judiziala.
  • Notarioak emandako nabaritasun-akta.
  • Eskubide Sozialetako Departamentuaren ziurtagiria.

Neurri judizialak

Borondatezko neurriak eta egitatezko zaintza ez direnean aski, agintaritza judizialak beste neurri gehigarri edo osagarri batzuk hartzen ahalko ditu.

Gaur egun, bi motatako figura judizialak daude:

  • Kuradoretza. Figura honen bidez, zehazten da zein laguntza behar diren zehazki. Noiz ezartzen da? Laguntza horiek etengabe behar direnean. Izaera asistentziala du, baina, salbuespen gisa, zaintzaileari ordezkaritza-eginkizunak eslei dakizkioke. Sartu tramitera
  • Defendatzaile judiziala. Laguntza noizbehinka behar denean ezartzen da figura hori.

Neurri horiek berrikustea eskatzen ahalko da hori justifikatzen duten inguruabarrak dauden bakoitzean. Nolanahi ere, ofizioz berrikusiko dira beti, hiru urtean behin edo, salbuespen gisa, sei urtean behin.