Lagun egiteko animalien erregistroan identifikatzea

Mikrotxip bidezko sistemak baino ez du balio txakurrak, katuak eta hudoak banaka identifikatzeko.

Larruazalpean ezartzen da, animaliaren lepoaren ezkerraldean. Ezinezkoa bada, gurutzearen aldean txertatzen da, sorbalden artean. Azken kasu horretan, berariaz jasoko da identifikazioaren egiaztagirian.

Mikrotxipa paratzeaz gain, lagun egiteko animaliak identifikatzeko erregistroan (LEAINE) inskribatu beharko duzu animalia, eta identifikazio-pasaporte bat eduki.

Lagun Egiteko Animalien Identifikaziorako Nafarroako Erregistroa (LEAINE) kontsultatzen ahal duzu, honetarako: