Descárgate la app
Ura Nafarroan, Ingurumena, nafarroa.eu
Ura Nafarroan
Trámites
Recursos hídricos de Navarra
Calidad del medio hídrico
Inundabilidad
Los ecosistemas fluviales: la importancia de la restauración

IBAI-EKOSISTEMA

Ibaiak ur-ibilguz eta ibarbasoz osatuak daude, eta ekosistema oso aberatsak eta askotarikoak sortzen dituzte.
Uraz gain, ibaiek mantenugaiak eta sedimentuak garraiatzen dituzte eta landare, alga eta animalia ugariren bizileku dira; hala, bizitasunez betetzen dituzte inguruak.
Ur-ibilguen bi aldeetan, ibaien dinamiketara egokitutako zuhaitz- eta zuhaixka-formazioak egoten dira. Ibarbasoetako landaredia funtsezkoa da uraldien ondorioak arintzeko, ibaiertzetako higadurak murrizteko, urak gehiegi berotu daitezen saihesteko, ibaira substantzia kaltegarriak irits daitezen eragozteko eta, halaber, landare- eta animalia-espezie askoren babeslekua dira.
Horrez gain, ibai-inguruneak bakanduta edo babestuta dauden espezie askoren habitata dira; besteak beste, honako hauek: haltza (Alnus glutinosa), bisoi europarra (Mustela lutreola), desmana (Galemys pyrenaicus), karramarro autoktonoa (Austropotamobius pallipes), izokina (Salmo salar), lamprea (Lampetra fluviatilis), burtaina (Cottus aturi), hainbat saguzar-espezie, etab.
Espezie horien eta balio ekologiko handiko ibai-tarteen kontserbazioa bermatzeko, Nafarroako ibai-ekosistema asko babestuta daude Natura 2000 Sarean. Zehazki, berariaz ibaietakoak diren 11 kontserbazio-eremu berezi daude Nafarroan.
Ibai-ekosistemek lurraldea zeharkatzen dute, eta eremu menditsuak itsasoarekin lotzen dituzte. Hala, lurreko korridore ekologiko handienak dira, eta konektibitatea ematen diete hainbat ekosistemari. Horri esker, espezieak beren ekosistemetatik ibai-sistemara sartzen ahal dira, eta handik beste sistema batzuetara joan (zeharkako konektibitatea) eta sistema horretan mugitu (luzetarako konektibitatea). Espezie askorentzat, funtsezkoa da hori bizirik irauteko; izan ere, handitu egiten du lurreko izaki bizidunen eta ekosistemen erresilientzia edo gaitasuna klima-aldaketara egokitzeko.
IBAIAK LEHENGORATZEAREN GARRANTZIA
Funtsezkoa da ibaietako ingurumen-balioak kontserbazio-egoera onean egotea, inguruko ekosistemetako bizitza mantendu ahal izateko. Hori dela eta, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio ibaiak lehengoratzeari. Izan ere, ibaiak lehengoratuz, berreskuratu egiten dira ibaien ezaugarri hidromorfologikoak, ekologikoak eta funtzionalak, eta, hala, murriztu egiten dira giza jardueraren inpaktuak, berreskuratu ibaiaren dinamismo naturala eta biodibertsitatea hobetu.
Helburu horiek izanik, 2008az geroztik, ibaiak lehengoratzeko lanak sustatzen ari da Nafarroako Gobernua, zehazki, honako ekintza hauen bidez:
- Ibai-konektagarritasuna hobetzea:
-Zeharkakoa: ibilgurako sarbidea hobetzea du helburu, faunaren babeslekuak eta igarobideak areagotuz eta, horrez gain, alboko lursailak uholdeen ondorioetatik babestuz. Horretarako, alboko lursail horiek ibilguarekin konektatu behar dira berriro, eta erriberako landaredi autoktonoak hartzen duen espazioaren zabalera eta jarraitutasuna berreskuratu behar dira.
-Luzetarakoa: faunaren joan-etorria ahalbidetzen du, eta sedimentuen dinamika naturala bultzatzen. Horretarako, oztopo abandonatuak kendu eta fauna igarotzeko sistemak jarri behar dira (arrain-eskailerak, gaineko pasabideak, etab.). - Ibai-espazioa eta -dinamikak berreskuratzea: ibaiek beren trazadura naturalari jarrai diezaioten utziz lortzen da hori. Hartara, energia galduko dute ur-goraldietan, eta murriztu eginen dira uholdeen kalteak. Hala, besteak beste, meandroak berriz konektatu, ibaien espazioak handitu eta uholde-lautadak berreskuratzeko ekintzak egiten dira ibai-espazioak eta -dinamikak berreskuratzeko.
- Ibaiertzak higaduratik babestea.
- Ibai-ingurunearekin lotutako espezie babestuen habitata sustatzea eta hobetzea; adibidez, bisoi europarrarena (Mustela lutreola).
- Espezie exotiko inbaditzaileak desagerraraztea eta bertako landaredia berreskuratzea.