Descárgate la app
Laneratzeko enpresak
Laneratzeko enpresak
Zer diren, helburuak eta halakoak sortzeko urratsak
Zer da laneratzeko enpresa bat?
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak gizarte-ekonomiako enpresak dira, eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea dute helburu.
Helburu hori eskuratzeko, prestakuntzako eta laneko prozesu pertsonalizatuak egiten dituzte. Herritar horiek sei hilabetetik hiru urtera bitarteko aldietarako kontratatzen dira, lan ordaindua egiten dute eta, gainera, prestakuntza eta orientazioa jasotzen dute, lan-merkatu arruntean sartu ahal izateko.
Enpresa horiek merkatuko zeinahi sektoretan jarduten ahal dute. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa daukate. Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek zerbitzuak emateagatik lortzen dituzten onurak enpresari berari itzultzen zaizkio.
Irabazi-asmorik gabeko Enplegu Zentro Bereziak, bestalde, gizarte-ekonomiako enpresak dira, eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzen laguntzea dute eginkizun.
Nola sortzen da laneratzeko enpresa bat?
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa bat sortzeko, urrats hauek egin behar dira:
- Estatutu batzuk egin behar dira, enpresako bazkideek beren buruari ematen dizkioten arauak izanen baitira, nolabait esatearren.
- Erregistratu beharra dute, beste edozein merkataritza-sozietate edo kooperatibaren gisara. Kapital soziala eta eskritura publikoak izan behar dituzte. Eta merkataritza-erregistroan inskribatu.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresaren behin-behineko kalifikazioa lortzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatu beharra du entitateak bete egiten dituela eskaturiko baldintzak.
Hemendik izapidetu daiteke behin-behineko kalifikazio hori.
Eta, behin-behineko kalifikazio hori lortutakoan, behin betikoa lortzen ahal da eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa gisa erregistratzen ahalko da.