Descárgate la app
Kooperatibak
Kooperatibak eta lan-sozietateak
Zer diren, nola sortzen diren eta zer izapide egin behar dituzten
Zer da kooperatiba bat?
Kooperatibak gizarte-ekonomiako enpresak dira, eta edozein jarduera ekonomiko eta sozialetan aritzen dira beren kideen zerbitzura eta komunitatearen intereserako.
Kooperatiba mota ugari daude: nekazaritzakoak, lan elkartukoak, etxebizitzakoak, osasungintzakoak, irakaskuntzakoak, gizarte-ekimenekoak...
Kooperatibek beren estatutuak dituzte, eta Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legeak edo aplikatzekoak zaizkien beste xedapen batzuek ezarritako mugak baizik ez dituzte.
Sozietate kooperatiboak errazago bereizteko, beren izenean “sozietate kooperatibo” hitzak edo "S. Koop." laburdura agertu behar dira.
Nekazaritzako elikagaien kooperatibak nekazari eta abeltzainak batzen dituzten gizarte-ekonomiako enpresak dira, eta bazkideei zerbitzuak ematea dute helburu. Haien helburu nagusia nekazaritza-ekoizpena batera merkaturatzea da, baita horretarako behar diren zerbitzuak eta produktuak batera ematea ere.
Nola sortzen da kooperatiba bat?
- Elkarlaneko sozietate kooperatibo bat eratzeko gutxienez ere hiru bazkide behar dira. Lehen mailako kooperatibetan, berriz, gutxienez bost bazkide behar dira.
- Eratze biltzar bat egin behar da eta kooperatibaren estatutu sozialak, kapital sozialerako ekarpenak, sustatzaileak eta abarrak onartu behar ditu.
- Urrats horiek guztiak Kooperatiben Erregistroan agertu behar dira.
Datu nagusiak Nafarroan
Urtero 100 kooperatiba inguru sortzen dira Nafarroan.
Gobernu Irekiaren bidez Nafarroan erregistratutako kooperatiben datuak eskura ditzakezu.
Zer da lan-sozietate bat?
Lan-sozietateak eta elkarlaneko kooperatibak enplegu kolektiboa helburu duten gizarte-ekonomiako enpresak dira, langileek enpresaren kapitalean, emaitzetan eta erabakietan parte hartzen dutelarik.
Langile gehienak bazkideak dira, eta kapital gehiena haiena da.
Kooperatibak bezala, lan-sozietateek ere erregistratuak egon beharra dute, baina badute beren erregistroa.