Descárgate la app
Desgaitasuna duten pertsonen aurkako diskriminazioa salatzea
Aukera Berdintasunaren, Diskriminaziorik Ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren arloko Arbitraje Batzordea
Arbitrajeari esker, desgaitasuna duten pertsonek kexa edo erreklamazioak aurkez ditzakete, gatazka bat auzitara jo gabe ebazteko. Aukera Berdintasunaren, Diskriminaziorik Ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren arloko Arbitraje Batzordeari egin behar zaio eskabidea.
Pertsona inpartzial batek edo batzuek, “arbitro” izenekoek, alderdiei entzuten diete eta bidezko ebazpena ematen dute (“laudo” izenekoa).
Prozesua borondatezkoa, konfidentziala, azkarra eta doakoa da, eta arbitroen erabakiak legezko balioa du. Laudo horien aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio bidetik, baina auzitegietan eska daiteke horiek betearaztea edo deuseztatzea.
Arbitraje Batzordea
-
Zer da Arbitraje Batzordea? keyboard_arrow_down
- Aukera berdintasuna
- Diskriminaziorik eza
- Produktu, zerbitzu, teknologia eta inguruneen arloko irisgarritasun unibertsala
-
Zer funtzio betetzen ditu? keyboard_arrow_down
- Arbitraje sistema sustatzea
- Parte-hartzaileen erregistro bat sortzea eta eguneratzea
- Arbitraje eskabideak jasotzea
- Zerikusia duten pertsonak informatzea eta gidatzea
- Kasuak aztertzea
- Kualifikatutako arbitroak izendatzea
- Prozesua gainbegiratzea eta ebazpen bat ematea
- Emandako laudoen (erabakiak) erregistro bat eramatea
-
Zein pertsonak osatzen dute Arbitraje Batzordea? keyboard_arrow_down
- Batzordeburua: zuzenbidean lizentziatutako funtzionarioa
- Idazkaria: funtzionarioa, desgaitasunean eta irisgarritasunean aditua.
- Bi kide: Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordeko (CERMIN) kide bat, desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituena, eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) beste bat, irabazi-asmorik gabeko antolakunde ekonomiko baten ordezkari gisa
-
Zeintzuk dira arbitroak? keyboard_arrow_down
- Zuzenbidea (Batzordeak izendatzen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak proposatuta)
- Irisgarritasuna eta desgaitasuna (CERMINek izendatzen ditu)
- Desgaitasunarekin eta irisgarritasunarekin konpromisoa duten enpresariak (CENek izendatzen ditu)
Honako hauekin zerikusia duten gaietan arbitrajea errazten duen organo publikoa:
Honako hauetan espezializatutako profesionalak:
Arbitraje sistema
-
Noiz egin daiteke erreklamazioa? keyboard_arrow_down
- Desgaitasuna duen pertsona batentzat aukera berdintasuna ez dagoenean
- Pertsona batek, desgaitasuna izateagatik, bazterkeria jasan duenean.
- Irisgarritasun unibertsaleko neurriak betetzen ez direnean.
- Produktu, ondasun edo zerbitzuetarako sarbidean bazterkeria dagoenean.
-
Zergatik erabili arbitrajea? keyboard_arrow_down
- Prozesu judizial bat baino azkarragoa da.
- Doakoa da.
- Bidezko, errespetuzko eta berdintasunezko tratua bermatzen du.
- Egoera bakoitzari egokitutako konponbideak ditu.
- Irisgarritasuna eta inklusioa sustatzen ditu.
- Aditu eta independenteek eskaintzen dute konponbidea.
Hainbat abantaila eskaintzen ditu:
Enpresak eta profesionalak sistemari atxikitzea
-
Zergatik atxiki arbitrajeari? keyboard_arrow_down
- Tresna honek kontsumitzaileen balorazioa ezagutzeko aukera ematen dizu, eskaintzen dituzun zerbitzuaren, produktuen eta inguruneen kalitatea etengabe hobetzeko.
- Desgaitasuna duten pertsonekiko benetako konpromisoa erakusten du.
- Erreklamazioak eta kexak kudeatzeko sistema arina, eraginkorra eta doakoa da, eta, horrela, alferrikako epaiketak eta gastuak saihesten dira.
- Arbitraje sistemari atxikita egoteak desgaitasuna duten pertsonei tratu ona emateko konpromisoa dakar enpresarentzat, baita hori egiaztatzen duen zigilua erabiltzeko aukera ere.
- Borondatezkoa. Alta eskabide bat formalizatzea. Ondotik, eskaintza alda daiteke edo hari uko egin dakioke.
- Erakundea parte delako erreklamazio batean eta hura ebazteko arbitraje-adiskidetzea onartzen duelako.

Desgaitasuna duten pertsonei produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresa eta erakunde pribatuek, desgaitasuna duten pertsonen elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek balizko gatazkak arbitraje sistemaren bidez ebazteko konpromisoa har dezakete publikoki.
Arbitraje sistemari atxikitzeko bi mota daude: